11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. Lehen Gotiko ArteaGipuzkoan berriz, Eliza‐barrutiko Museoan ikusgai dauden batzuk nabarmentzeak merezidu:- Astigarragako Santiago erromesa, oraindik erromanikoa den hizkera batez, funtsezkoenabilatzen duen alabastro txiki eta trinkoa da (XIII. mendea).Egitura herrikoiagoa, baina jada gotiko naturalismo aldera irekiagoak dira, garaieraederreko zenbait emakume irudiak, XV‐XVI. mendeetan kokatu litezkeenak:- Goroeta (Aretxabaleta) eliza‐aurrekoa den Santa Ines alaia, 53 cm‐takoa,- Oxirondoko (Bergara) Santa Marinatik datorren Santa Katalina, 86 cm‐takoa;- eta Oñatiko Migel Sainduaren elizako Santa Madalena, 113 cm‐takoa, soinaren okerduraalaiez Errenazimentua aldarrikatzen duena (XVI. mendea).Belaunaldi hirukoitza izendatzen den gai bakar bati buruz, (Santa Ana, Maria Birjina etaJesus Haurra) baditu Donostiako Museoak “gotiko artea” deitzen den horren azpian zenbatgauza den adierazten duten bi multzo: biak ere Elgoibarkoak dira; hauetako batean eskulangileherrikoi baten xalotasuna nabarmentzen da, eta bestean (Santa Klararen komentutikdatorrena) teknika menderatzeari loturiko flamenko arte lantegi baten berezko naturalistajoera ezagutzen da.4. Pintura gotikoaAurretik esana dugu, guztiz erromanikoa bezala izendatu daitekeen inolako pinturarik ezdela gorde Euskal Herrian, nahiz eta pentsatu behar den, izan, izan zela gainerako hispaniaaldeko eskualdeetan bezala. Erdi Aroko jendeari ez zitzaion gustatzen harriak bistan uzteabere eliza eta ermitetan. Nahikoa adierazia dago karez zarpeatzea eta gainetik margoz estaltzeaatsegin zitzaiola, absideetan batez ere, irakaspenezko eta apainketa asmoz. 61 Orokorrean,“lehorrean” eginiko margo baten ahultasunak ezin jasan izan ditu hezetasunen erasoak etaeguraldi baldintza kaskarrak.Oihaletako margogintzan, nahiz oholetako margoetan gotiko garaian, bai gertutasunagatiketa bai iparraldeko erregeen dinastiarekiko bere ahaidetasuna zela eta, Nafarroako erresumanda, Europako gorteetako pinturaren joera berrietara irekia den margolanezko artean garrantzizkolanik gehienak aurki ditzakegun lekua, zalantzarik gabe.Nafarroatik kanpo, ezer gutxi dira, gainerako euskal probintzietan aurki ditzakegunguztiz gotiko margolanak. Gotiko berantiarrekoak dira, XV. mende bukaerakoak eta XVI.aren hasierakoak. Oholetako margolanak dira ia denak (erretaulak eta aldare aurrealdeak) etaerrenazimentukoak bezala sailkatu daitezke, nolabait ere.• Teknikak eta aldiakAtal honetan azpimarratzen ari garen gotiko artea hiru mendeetan zehar hedatzen deladakigularik, jarduera honetan hainbat estilistika aldi bereiztera behartuak gaude, sartaldekogainerako herrialdeetan gotiko pinturaren hainbat aldien elkarkidetasunean, Frantzian etaIngalaterrakoetan batez ere, era berean ahaztu gabe, erabilitako teknika desberdinek ezarritakodesberdintasunak: beira margolanak, horma‐margolanak, oholetako margolanak, eta eskuidatzietakomargolanak.Beira margolanak: Euskal Herrian lehen eliza gotiko haietako hutsarteak betetzenzituzten hasierako beirateetatik ez dela ezer gorde baieztatu liteke, eta ziurrenik ez zirela arteEuskal Artearen Historia II — 51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!