11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

Euskal Artearen Historia – II – - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7. Lehen Gotiko ArteaBaionako katedralaIparpirinioetako Baskonian eraiki izan diren eraikin gotikoetan, inolako zalantzarik gabe,nabarmenena, Lapurdiko hiriburuan (garai bateko Lapurdum) Baionako katedrala da. Eskualdehonek ingelesen menpe bazeramatzan mende eta erdi jada, Goiz Erdi Aroko eliza batenordezko katedrala eraikitzen hasi zirenean 19 : Baina ez da Ingalaterra bakarrik izango eraikinberriari ukitua emango diona.Eraikitze lanak XIII. mende hasierakoak badira ere (1258. urtean jasandako sute batenondorenean), bere gauzatzea XIV. mendekoa da, gotiko dirdiratsu estilokoa.Elizak. Hasteko, latin gurutzeko oinplanoa du, baina alboetan erantsi zaizkion kaperakdirela eta ez da ikusten kanpotik. Itxura bikainekoa da, 80 m. baditu luzean eta 33 m. zabalean,bere gangak 26,50 m. iristen ditu garaieran, eta baditu zazpi tarte hiru solairukoak. Iparraldetiksei kapera eta bataiategia erantsi zaizkio. Elizaren espazioa hegoaldetik ere zabaldu eginzen, klaustroko lau hormarte moldatu eta kapera bakar bat osatzeko (Leon Sainduarena)eta elizan baitaratzeko; eta beste tarte bat (gurutzaduraren eskuinaldeko hegalari zegokionaizateagatik, gainerakoak baino zabalagoa zena) ere klaustroari ostu egin zitzaion sakristiaegiteko. Elizaren beheko arkuteriaren gainetik eraikina triforio batek zeharkatzen du aldenikalde. Beronen atzetik, XIX. mendean zaharberritutako errenazimentu garaiko beirategiederrek distiratzen dute.Ganga‐giltzarri batzuetan Ingalaterraren koroako armak ezagutu daitezke (hiru lehoinabar)eta besteetan berriz, Frantziako lirioak lirain azaltzen dira. Burualdea, Lamberten ustetan,Soissons‐eko katedralean inspiraturikoa bi kapera karratu (alde banatan bana) eta poligonozkobostek osatzen dute ingurubide edo deanbulatorio batez elkartzen direlarik. Beraren aurrean,atxikitako lau zutabetxoz osaturiko sei oinarriz inguratua dago aldare‐aurrea.Klaustroa. Elizaren esparrura baitaraturiko klaustroaren ipar alderdiak baditu hiru hegal,multzo homogeno arrunt bat osatuz.Baionako katedralaren kanpoaldeko ikusmira bikaina da. Harrituta geratzekoa da leihateengaraiera eta arbotanteen andana osoa ikusita, bere dorretxoz koroatutako kontrahormaeta guzti. Harriak duen margo argiagoagatik XIX. mendeko eraikinak bereiztea erraza da:lehenengo hegoaldeko dorreari erantsitako gezia, eta iparraldeko dorrea, bera ere 80 m‐takogezi batek koroatzen duena.Izpiritu Sainduaren kaperaSonatua da Baionan baita ere, antzinako Izpiritu Sainduaren kaperatik geratu dena,Aturriren gainean eraiki zen zubi bat zela eta ospitale batekin batera erromes eta bidaiarientzateraiki zena. Luis XI.ak 1483. urtean Kolegio‐eliza bihurtu zuen eta multzo osoa eraberrituaizan zenez ezin jakin dezakegu nolakoa zen jatorrizko kapera gotikoa.Oloroeko katedralaOraingoz iparpirinioetako eskualde honetatik irten gabe, aipa dezagun Baionakokatedralaren plano bera, burualdeko erradioko kaperen batasuna hain zuzen ere, OloronekoSanta Mariaren katedralera igaro zela 20 eta, hemen aipamen bat merezi du geografiagertutasunagatik eta Biarnok Nafarroa Beherearekin sarritan izandako harreman politiko etakulturazkoengatik bederen.Euskal Artearen Historia II — 23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!