20.09.2015 Views

PDF - Euskal kultur erakundea

PDF - Euskal kultur erakundea

PDF - Euskal kultur erakundea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

E.K.E.-ren biltzar nagusia / Assemblée générale de l’I.C.B - Exercice 2006

Sorkuntza eta ondarea

Euskal Museoaren Adixkideen elkarteak aldizkari berezi bat plazaratu du 2007ko

abendoan, EKE-ren partaidetzarekin, « sorkuntza eta ondarea »gaiaren inguruan.

Aldizkari honetan Euskal Herriko hanbat artista (antzerkilari, dantzari, edergailu egile,

kantari, idazle, zizelkari, argazkilari, konpositore) mintzo dira ondareak beren

sorkuntzan duen edo ez duen eraginaz.

Ale berezi honen aurkezpena abendoaren 3an iragan da, igandez, Euskal

Erakustokian. Karia hortara 3 artistek (Beñat Achiary kantaria, Gaël Domenger

dantzaria eta Guanes Etche-Garay zizelkaria) inprobisazio batzu eskaini dizkigute

erakustokiko gune desberdinak baloratuz.

« Euskaldunen Argentina » erakusketaren inguruan

2006 urtean, « Euskaldunen Argentina » erakusketak egonaldi bat egin du

Hazparneko mediatekan non mintzaldi bat antolatu dugun Claude Méhats

historialariarekin. Mintzaldiaren artetik, Pantxix Bidart kantariak José Mendiague

bertsolariak gaiaz utzi bertsu batzu kantatu ditu. Martxoan eta apirilan, erakusketa

Xiberoan egon da (Argia kolegioan ; Mauleko ondarearen etxean, Urdiñarbeko

animazio zentroan). EKE baliatu da Urdiñarbeko egonaldiaz herrian eta auzo

herrietan atxeman euskarazko gutunen inguruko gaualdi baten antolatzeko, tokiko

Bil Xokua elkartearen partaidetzarekin. Uztailan, erakusketa Bardozen izan da

Senpereko bidea hartu aitzin. Hemen kasik bi hilatetez egon da, azaroan eta

abendoan. Urdiñarben egin genuen bezala, gutun irakurketa eta bertso gaualdi bat

antolatu ditugu, herriko etxearen partaidetzarekin. Erakusketa mugitzen den aldi

oro, EKE-k lekuan lekuko irakasleei bisita gidatu bat proposatzen die.

Telebista :

« Destinations Aquitaine » emankizunean parte hartzea

(TV7 Bordeaux)

Emankizun honen helburua da Akitania bordaleseri ezagutaraztea hilabetean behin,

Akitaniako Kontseilua/ TV7 koprodukzioa). Emankizun horietarik bat Baxe-Nabarren

egin nahi izan dute. Lehen partean, Pierre Oteiza (Aldudeko balea bere

aktibitateekin) eta Terexa Lekumberri (EKE-rentzat, hil harrietaz, Irulegiko hilerrian hain

xuxen) mintzatu dira. Filmatuak izan dira ekainean eta emankizuna irail erditsutan

pasatu zen Bordaleko katean. Geroztik telebista hone webgunean ikus daiteke

helbide honetan www.tv7.com. Laster Akitaniako Kontseiluko webgunean ere

agertuko da.

- 19 -

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!