30.04.2013 Views

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ISLAMA, EZINBESTEKO ELKARRIZKETA

• LUIS SOLS•

i t x a ropen mesianikoa. Funtsezko sinesmena da xiismoan:

M a h d i a D e n b o r a ren Jaun gisa identifikatzen da, eta hare n

e t o rrera Azken Ord u a ren inguruan gertatuko da.

Ikusi dugunez, Lehen Mundu Gerraren ondoren Iranen

Pahlavitarren dinastiak hartu zuen boterea, eta derrigorrezko

mendebaldetzea ezarri zuten. 1953tik erregimena

munduko diktadurarik latzenetakoa bihurtu zen. Ordena

horren aurreko erresistentzia gisa, fedayinak (Islamaren

gudariak) agertu ziren, Anaia Musulmanen baliokide

xiitatzat har daitezkeenak. Hasiera batean, u l e m a ( t e o l ogo)

batzuen babesa jaso zuten, eta beren planteamenduak

irandar kleroaren artean inposatzera iritsi ziren.

Horien artean Rudolah Khomeini nabarmendu zen

(1902-1989): Gom hiri santutik Sharen erreformen aurkako

eraso bortitzak jaurti zituen. Irandar poliziaren jazarpena

zela-eta, lehenik Iraken eta beranduago Parisen errefuxiatu

zen, eta 1979an Sha boteretik bota zuen iraultzaren

iradokitzaile nagusi bihurtu zen.

I r a u l t z a ren ondoren, haren garaipenean garr a n t z i

erabakigarria izandako sektore marxisten aurkako errepresio

gogorrari ekin zitzaion. Fedayinak, mujahidinak eta Tudeh

alderdi komunistako kideak atxilotu eta horietako asko

exekutatu zituzten. X a r i a, lege islamikoa, ezarri zen,

Konstituzio baten bidez jasotzen zen arren. Konstituzio

h o rrek Errepublika islamikoa ezarri zuen, erre f e re n d u m

baten bidez berronetsia. Sistema erlatiboki demokratiko

bat ezarri zen, baina Khomeiniri —«gida espiritual» gisa—

Estatuko erakunde guztien gainetiko biziarteko botere a

gorde zitzaion.

Lider xiitak bere ideien jarraitzaile ziren islamista

erradikalen gehiegikeriak moderatzeko erabili zuen boterea.

Auzitegi Iraultzaileen gehiegikeriak geldiarazi zituen,

baina ez zituen disolbatu. Zenbait amnistia pro m u l g a t u

zituen, baina ia inoiz ez zituzten bete. Exekuzio guztiek

bere sinadura eraman zezatela eskatu zuen, baina hori ere

ez zen errespetatu.

E rrepublikako Presidente kargurako buruzagi erlatiboki

moderatuak sustatu zituen. Hasiera batean oinordeko

moderatu bat aukeratu bazuen ere, azkenean Khame-

29

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!