30.04.2013 Views

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ISLAMA, EZINBESTEKO ELKARRIZKETA

• LUIS SOLS•

Duela gutxiko gatazkak

Islamismoaren aurrerakadak —batzuetan indarkeriaz baliaturik—

hainbat eta hainbat gatazka eragin ditu herrialde

askotan. Petrolioaren interesak, diktaduren ugaritzeak eta

Palestinako gatazkak sortutako ezinegonak Ekialde Hurbila

eta Afrika Iparraldea munduko eskualderik ezegonkorrenak

bihurtu dituzte.

Iran eta Iraken arteko gerra

Iran eta Iraken arteko gatazka persiar eta turkiar inperioen

arteko borroken herentzia da. Borroka horien gune

nagusiak honako bi hauek ziren: Shat-al-Arab kanala

—Iraken kontrolpean geratu zen— eta Khuzistan eskualdea

—petrolio putzutan aberatsa, Iranen esku geratu zen

nahiz eta biztanleak irandarrak ez izan, erlijio xiitako arabiarrak

baizik—.

1978an Iranen iraultza islamikoa gailendu zenean,

Persiako Golkoan barrena—hantxe daude munduko petrolio

erreserben bi heren— hedatuko zela zirudien. Iraken,

p e t ro l i o a ren bidez lortutako baliabide ugariek armada bot

e retsu bat eraikitzea ahalbidetu zuten. Armada horre k i n

Sadam Hussein diktadoreak Israelen aurka jo zezakeela uste

zuen, horrela arabiar esparru osoaren lider bilakatuz.

Hussein indar handiz zapaltzen ari zen hegoaldeko

xiitak, irandar iraultza islamikoaren aldekoak. 1980an,

garbiketa iraultzaileen ondorioz irandar armada ahulduta

egongo zela pentsatuz, Iran eraso zuen. Horrela, kutsadura

islamikotik gorde nahi zuen Irak, eta aldi berean Khuzistango

petrolioa bereganatu. Haatik, irandar iraultzaileen

ezusteko erresistentziak zortzi urte iraun eta bi herr i a l d e a k

odolustu zituen gerra luze bati eman zion hasiera.

Mendebaldeko potentziek armak esportatzeko —bi

herrialdeek beren petrolio baliabideei esker erraz eros zitzaketen—

eta bide batez bi potentzia arriskutsu ahultzeko

aukera ikusi zuten gatazka horretan. 1988an arm i s t i z i o

batera iritsi ziren, nabarmenegia baitzen gerra hori ezin

izango zuela bi lehiakideetako inork irabazi.

41

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!