30.04.2013 Views

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ISLAMA ETA MENDEBALDEA, AURREZ AURRE?

Iritzi bilketa

iraultza hori Iranen gertatu izana. Bertan xiismoa da nagusi,

zeinetan, sunismoan ez bezala, denboraren poderioz

egokitutako Islamaren interpretazioa sustatzen den. Teheranen

normala da —eta duela gutxi ikusi dugu egunkarietako

argazkietan— emakume bat Estatu Batuen kontrako

mural bat pintaturik dagoen hormaren ondoan pasatzea,

soinean jertse bat eta jeans batzuk daramatzala. Posible

izango litzateke janzkera hori Saudi Arabian eramatea,

Ameriketako Estatu Batuen herrialde lagunaren baitan,

non ortodoxia wahabista zorrotzenak agintzen baitu?

Hortaz, zer da modernitatea? Zein gure eta haien «modernitatea»?

Zer da modernoagoa geurean, Mendebaldean oihukatzea:

«Gora Euskal Herria Askatuta» edo «Jaungoikoa

eta Lege Zaarrak»? Baina Palestinan? Zer dio israeldarren

okupazioaren kontrako borrokan bere buruaz beste egiten

duen suizida batek: «Gora Palestina Askatuta» edo «Jainkoa

Handia da»?

4 . - I r a i l a ren 11ko atentatuek eta horien inguruko azalpen teoriko

eta ondorio praktiko guztiek lehenago ere bazeuden

bi joera nagusi are gehiago nagusitzea ekarri dute. Nahita

edo nahi gabe, ezjakintasunean Islamaren kontra errotutako

errezelo, izu eta gorrotoen habia handitu egin da.

Garai onak ditugu arrano, belatz eta putreentzat. Hala

e re, badira sinplekeria horrekin bat etorri ez eta elkar

ulertzeko bidea eraikitzen segitzea orain lehen baino are

beharrezkoagoa dela pentsatzen dutenak.

M e n d e b a l d e a ren eta Islamaren arteko harreman eta

elkarrizketek oinarri bakar bat izan beharko lukete: errespetua,

horren azpian ezkuta daitezkeen beste kontzeptu

batzuk —tolerantzia eta paternalismoa, adibidez— baztertuta.

Errespetua, baina, zailena da, tolerantzia eta paternalismoa

ez bezala, elkarrenganako erabateko berdintasunean

hezurmamitzen baita. Bi aldeen ahalegin aktiboa eskatzen

du, hurbiltze bat, elkar hobeto ezagutzeko, alde

bietan sarritan ageri diren itxurazko nagusitasunak eta

biktimismoak bazter utzita. Diferentziak onartuz eta diferentzia

horiek zapalkuntzaren edo proselitismoaren bidez

77

JAKiN

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!