30.04.2013 Views

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

Islama eta Mendebaldea - Jakin

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ISLAMA, EZINBESTEKO ELKARRIZKETA

• LUIS SOLS•

Herrialde islamikoak egun

Asiako ekialdeko herrialde musulman batzuk hazkunde

ekonomiko azeleratua izaten ari dira, Afrika Beltzekoak azpigarapenean

murgilduta diruditen bitartean. Ekialde Hurbilean

leherketa demografikoa eta kultur identitatearen

krisia dira oro har diktadoreek gobernatutako herrialdeen

arazo larrienak.

Asiako ekialde eta hegoaldea

Asiako hego-ekialdeko zenbait herrialde musulman

—Indonesia eta Malaysia, kasu— Pazifikoaren eskualde horretako

hazkunde azeleratuan murgilduta dauden herrialdeen

artean daude. Herritar musulmanak arazo gehiegirik

gabe bizi dira beste erlijioetako herritarrekin batera. Haatik,

talde islamistak gero eta aktiboagoak dira gazteen artean,

eta gobernuek lehentasunen artean kokatzen dute

mugimendu hauen garapena geratzea. Indonesiak —herrialde

musulman handiena, 200 milioi biztanle inguru rekin—

orain arte herr i t a rrei lege islamikoak ezartzea saihestu

du.

Filipinetan duela hamarkada batzuetatik ari da gerrilla

musulman bat Mindanao uhartearen independentzia lortu

nahian, herritar islamistak gehiengoa baitira bertan.

Indian gutxiengo musulmana hegemonikoa izan zen

i n d e p e n d e n t z i a ren aurretik, baina horren ondoren musulman

asko Pakistanera emigratzera behartu zituzten, erlijioen

arteko indarkeriaren biktima bilakatuta. Hala ere,

fundamentalismo hinduaren indarkeria sarritan jasaten

duten 100 milioi musulman inguru geratzen dira oraindik

herrialdean.

B a n g l a d e s h e n, fundamentalismoaren gero eta eragin

larriagoari aurre egitearren, Islama Estatuko erlijio izendatu

dute.

P a k i s t a n e n, Indiarekin duen gatazka ezkutuaren ondorioz,

identitate erlijiosoa azpimarratzen da. 80ko hamarkadan

zehar Zia diktadorea erabateko islamizazioa inposatzen

saiatu zen, Xariari dagozkion lege batzuk ezarriz.

JAKiN 48

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!