08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

- Zer ezagutza, trebetasun eta esperientzia izango dituzte beren irakasleek?

- Ba al dute gidaliburu, kontsulta-lan (hiztegi, gramatika, etab.), ikus-entzunezko, ordenagailu edota

programa informatikorik?

- Zenbat denbora dute edo zenbat denbora erabili nahi dute ikasteko?

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-egoeraren analisia egin ondoren, analisi horren araberako

helburuak zehaztu beharko dira, argi eta era esplizituan; helburuek ikasleen beharrak asetzeko

baliagarriak izan behar dute, eta baita errealistak ere, haien ezaugarri eta baliabideen araberakoak,

alegia. Hizkuntzen ikaskuntza antolatuan eragile askok dihardute; ez soilik irakasleek eta ikasleek

ikasgelan, baita hezkuntza-arloko agintariek, aztertzaileek, gidaliburuen egile eta argitaratzaileek, etab.

Guztiak helburuetan bat etorriz gero, ikasleei helburu horiek lortzen laguntzeko lan koherentea egin ahal

izango dute, nork bere aldetik bada ere. Beren helburuak eta metodoak argi eta era esplizituan agertzeko

modua ere badute, beren lanaren produktuak erabiliko dituztenen mesederako.

1. kapituluan azaltzen denez, horretarako osatu zen, hain zuzen ere, Europako Erreferentzi Markoa.

Bere zeregina betetzeko zenbait irizpide bete behar ditu: integratzailea, gardena eta koherentea

behar du izan. Irizpide horiek 1. kapituluan azaltzen dira. Izaera "integratzaileari" dagokionez, gehixeago

zehaztea komeni da, dena den: erabiltzaileari bere helburuak, metodoak eta produktuak deskribatzeko

behar duen guztia eskaini beharko liokeela esan nahi du integratzaile izateak.

2. kapituluan (zehatzago, hasieran nabarmenduta ageri den paragrafoan) parametro-, kategoria-

eta adibide-sistema bat ematen da, 4. eta 5. kapituluetan xeheago aztertzen dena; sistema horrekin

argiago azaldu nahi da zein diren hizkuntza baten erabiltzaileek hizkuntza hori erabiltzean garatzen

dituzten gaitasunak (ezagutzak, trebetasunak, jarrerak). Ikasleak gaitasun horiei, bere muga linguistiko

eta kulturalen ondorioz sortzen diren erronkei, erantzun ahal izango die komunikazioan (adibidez,

gizarte-bizitzako inguru desberdinetan, bere baldintza eta mugekin, komunikazio-ataza eta jarduerak

gauzatzea).

3. kapituluan agertzen diren erreferentzi maila bateratuek prozesua antolatzeko bidea ematen

dute, ikasleek hizkuntz gaitasuna eskema deskribatzailearen parametroen arabera garatzen duten

neurrian.

Hizkuntzen irakaskuntzaren helburua ikasleek hizkuntza jakin batean nolabaiteko gaitasuna lortzea

eta hizkuntza hori nolabait menderatzea dela onartzen badugu, gure helburuak garbi eta era

integratzailean zehazteko lagungarri izango da hemen agertzen den sistema. 4. kapitulutik aurrera,

galdera batzuk agertzen dira atal bakoitzaren amaieran, erabiltzaileak gogoeta egin dezan, eta atala bere

helburu eta interesetarako lagungarria den eta zertan izan daitekeen lagungarri erabaki dezan. Litekeena

da erabiltzaileak atal jakin bat desegokia dela erabakitzea, agian ez delako gogoan dituen ikasleentzat

egokia, edo, haiei baliagarri gerta balekieke ere, ez delako lehentasunezkoa, denborak eta beste

baliabide batzuek ezarritako mugak direla eta. Hala izanez gero, alde batera utz daiteke atal hori. Aldiz,

egoki ikusten bada (eta litekeena da, agian, testuingurua kontuan hartuta, erakargarria izatea),

Erreferentzi Markoaren 4. eta 5. kapituluetan kategoria eta parametro nagusien izenak agertzen dira,

zenbait adibidez gainera.

Dena den, asmoa ez da oso kategoria eta adibide zehatzak ematea. Erabiltzaileak arlo espezializatu

bat deskribatu behar badu, adibidez, litekeena da oraingo sailkapenean beste zenbait azpikategoria

zehaztu behar izatea. Adibideak iradokizun hutsak dira. Erabiltzaileak horietako batzuk kontuan hartu,

beste batzuk baztertu edo bereak erants ditzake. Izan ere, gogoan izan behar dugu Erreferentzi Markoan

agertzen diren zenbait gauza alferrikakoak izan daitezkeela erabiltzaile batzuentzat, eta, funtsezkoak,

aldiz, beste jatorri kultural batekoentzat, edo beste egoera batean diharduten eta beste era bateko

ikasleak dituztenentzat. "Baldintza eta mugei" dagokienez, adibidez, baliteke ikastetxe jakin bateko

irakasleak entzumen-mailak kontuan hartzeko beharrik ez izatea; aldiz, hegazkin-pilotuen irakasle batek

bere ikasleak, izugarrizko hotsa dagoela, lurretik airerako komunikazio batean zifrak behar bezala

ezagutzen trebatzea lortzen ez badu, ikasle horiek, eta beren hegazkineko bidaiariak, heriotzara kondena

ditzake! Bestalde, erabiltzaile bati egoki irudi dakioke zenbait kategoria eta adierazle eranstea, eta

kategoria eta adierazle berri horiek lagungarriak izan daitezke beste erabiltzaile batentzat. Hori dela eta,

Markoko 4. eta 5. kapituluetako eskema taxonomikoa ez da sistema itxitzat hartu behar, esperientziaren

bidez garatzeko sistematzat baizik.

Printzipio hori bera aplikatu dugu hizkuntz gaitasunaren mailei dagokienez. 3. kapituluan argi eta

garbi azaltzen denez, erabiltzaile bakoitzak finkatuko du mailak bereizteko arrazoiaren eta bereizketa

horretatik aterako den informazioari emango dion erabileraren araberako maila-kopurua. Ez da komeni

maila asko, edo entitate asko, finkatzea, premiarik ez badago. Adarkatze "hipertestualaren" printzipioak

–3.2. atalean azaltzen da printzipio hori (1. irudia)– banda zabalago edo estuagoko mailak finkatzeko

aukera ematen die profesionalei, hots, bere beharren arabera, ikasle-taldean bereizketa lausoagoak edo

nabarmenagoak egiteko. Helburuen bereizketa-mailen arabera ere egin daiteke (eta hala egiten da sarri),

eta helburu horien lorpena kalifikazioen arabera neurtu.

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!