08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ATARIKO OHARRA

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Markoaren argitalpen hau

1971n hasi eta gaur arte iraun duen prozesu baten azken fasearen emaitza da. Prozesu hori Europan eta

munduko beste hainbat lekutan irakaskuntzan diharduten kide askoren elkarlanari esker gauzatu da.

Hori dela eta, Europako Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkie honako erakunde eta kide hauei:

- Europar hiritarrentzako hizkuntz ikaskuntza proiektuaren lantaldeari. Elkarlan Kulturalerako

Kontseiluko kide diren herrialde guztietako ordezkariek osatutako lantaldea da, eta Kanada bazkide

ikuskatzaile dute, proiektuaren garapenaren ikuskatzaile orokor hain zuzen.

- Proiektu-taldeak finkatutako lantaldeari; herrialde kideetako hogei ordezkarik osatutako taldea da,

eta arlo honetan zeresana duten profesionalen interesak aldeztea du xedea. Era berean, Europako

Kontseiluko ordezkarien eta beren LINGUA programaren ekarpena, proiektuan egindako

aholkularitza- eta ikuskaritza-lana bereziki, eskertu nahi du.

- Lantaldeak finkatutako egile-taldeari. Talde horretako kide dira J.L.M. Trim (Proiektuaren

zuzendaria), D. Coste katedraduna (École Normale Súperieure de Fontenay/Saint-Cloud, CREDIF,

Frantzia), B. North doktorea (Eurocentres Foundation, Suitza) eta J. Sheils jauna (Idazkaritza).

Aipatutako erakunde horiei guztiei ere eskerrak eman nahi dizkie Europako Kontseiluak, erakundeoi

esker parte hartu baitute aditu horiek lan handi honetan.

- Suitzako Zientzietako Fundazio Nazionalari, B. North doktoreak eta G. Schneider katedradunak

(Friburgoko Unibertsitatea) hizkuntz gaitasunaren deskribatzaileen garapenari eta sailkapenari buruz

egindako lanarengatik.

- Eurocentres Fundazioari, hizkuntz gaitasunaren eskalak definitzeko eta sailkatzeko bere

esperientziak izan duen garrantziarengatik.

- Ameriketako Estatu Batuetako Atzerriko Hizkuntzen Zentro Nazionalari, Trim eta North doktoreei

ikerketa-bekak eman dizkietelako, beka horiei esker egin ahal izan baitute adituok beren ekarpena.

- Europako hainbat eta hainbat lankide eta erakunderi, aurreko bertsioei buruzko ohar- eta iruzkineskariei

hainbat aldiz arretaz eta zehatz-mehatz erantzun izanagatik.

Iruzkin eta ohar horiek aintzat hartu dira Erreferentzi Markoa eta Erabiltzailearen gidak Europa

osorako onartu aurretik berrikusterakoan. Berrikusketa J.L.M. Trim eta B. North doktoreek egin zuten.

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!