08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

- arlo hori egongo da, seguru aski, maila horretan, eta deskribatzaileak idatz zitezkeen, baina ez

dituzte idatzi;

- arloak egon behar luke maila horretan, baina formulazioak oso zaila dirudi, ezinezkoa ez esatearren;

- arloa ez da agertzen edo ez du garrantzirik maila horretan. Ezin egin daiteke bereizketarik.

Erreferentzi Markoaren erabiltzaileek deskribatzaile multzoa erabili nahi badu, deskribapen horretako

hutsuneekin zer egin erabaki beharko dute. Adibidez, dagokien arloan zabalago lantzeko utz daitezke

hutsune horiek, edo/eta erabiltzailearen sistemako bertako materiala erabili. Bestalde, bere horretan ere

utz daitezke zenbait hutsune. Hala utz daiteke, adibidez, maila-multzo baten goialdean edo behealdean

garrantzirik ez duen kategoria bat. Eskalaren erdian hutsune bat agertzeak, bestalde, bereizketa

esanguratsurik egitea zaila dela esan nahi du.

3.8. NOLA ERABILI HIZKUNTZ GAITASUNAREN DESKRIBATZAILE-ESKALAK

1., 2. eta 3. koadroetan agertzen diren erreferentzi maila bateratuek ahozko gaitasunaren mailaketa

osatzen dute. Halako eskalen garapenari dagozkion xehetasun teknikoak A eranskinean agertzen dira.

Ebaluazioaz diharduen kapituluak, 9. kapituluak, berriz, erreferentzi maila bateratuan eskalak hizkuntz

gaitasunaren ebaluaziorako iturri gisa nola erabil daitezkeen agertzen du.

Nolanahi ere, garrantzi handiko auzia da hizkuntz gaitasunaren mailaketen eztabaidan mailak zein

helbururi erantzun behar dion identifikatzea, eta deskribatzaile-eskalen formulazioa helburu horri behar

bezala egokitzea.

Gaitasun-eskalen artean hiru eskala-mota funtzional bereizten dira: a) erabiltzailearengan

oinarritutako eskala, b) aztertzailearengan oinarritutakoa; eta c) ebaluazioaren diseinatzailearengan

oinarritutakoa (Alderson, 1991). Funtzio jakin baterako den eskala bat beste baterako erabiltzen denean

arazoak sor daitezke, horretarako behar bezala formulatuta dagoela frogatzen ez bada behintzat.

a. Erabiltzailearengan oinarritutako eskalak maila jakin bateko ikasleen jarrera tipikoak edo

probableak zehazten ditu. Ikaslea zer egiteko gai den azaltzen dute era horretako eskalek, eta era

positiboan formulatuta daude, baita behereneko mailetan ere:

“Frantses erraza uler dezake, baldin eta poliki eta garbi hitz egiten bazaio, eta gai da mezu eta iragarki labur, garbi eta

bakunen ideia nagusiez jabetzeko.”

Échelle de compétence langagière des Eurocentres, 1993: Compréhension de l’oral – Niveau 2.

Baina mugak ere adieraz ditzakete:

“Ataza eta egoera bakun eta arruntetan komunikatzeko gai da. Idatzizko mezu bakunak uler ditzake, hiztegiaren

laguntzaz. Hiztegirik gabe, ideia orokorra uler dezake. Hizkuntz gaitasun mugatua izateak komunikazioa etenarazten eta

gaizki ulertuak sortzen ditu egoera ez ohikoetan.”

Échelle de compétence langagière sur neuf niveaux, Finlande, 1993 - Niveau 2.

Erabiltzailearengan oinarritutako eskalak orokorrak dira, eta mailako deskribatzaile bana ematen

dute. Finlandiako erreferentzi eskala halakoa da. 1. koadroak ere –Erreferentzi maila orokorren sarrera

moduan kapitulu honetan agertzen dena– maila bakoitzeko gaitasun-mota baten laburpen orokorra

eskaintzen dio erabiltzaileari. Erabiltzailearengan oinarritutako eskalek lau trebetasunak erakuts

ditzakete, gorago Eurocentresen eskalan adierazi den moduan, baina bakuntasuna da era honetako

eskalen ezaugarri nagusia.

b. Aztertzailearengan oinarritutako eskalek balorazio-prozesua gidatzen dute, eta bertako

deskribatzaileek espero den jarduera-kalitatearen alderdiez dihardute oro har. Jarduera jakin baten

gaitasunaren ebaluazio metatua egiten da. Era honetako eskalek ikaslearen jardueraren kalitateari

ematen diote garrantzia, eta era negatiboan formulatuak izan ohi dira, goreneko mailetan ere,

formulazioak azterketa batean gainditu beharreko nota lortzeko eskatzen den arauari erreferentzia egiten

dionean bereziki.

“Koherentziarik gabeko diskurtsoak eta zalantzek sarritan komunikazioa eragozten dute, eta ahalegin berezia eskatzen

diote entzuleari.”

Certificate in Advanced English 1991 (University of Cambridge Local Examination Syndicate), Paper 5 (Oral)

Criteria for Assessment: Fluency: Band 1-2 (bottom of 4 bands).

Formulazio negatiboak, nolanahi ere, ekidin daitezke, hein handi batean, baldin eta garapen

kualitatiboaren ikuspegiari jarraitzen bazaio, eta informatzaileek jarduera egokien adibideak analizatzen

eta deskribatzen badituzte.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!