08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

SINOPSIAK

1. kapitulua Erreferentzi Markoaren xede, helburu eta funtzioak definitzen dira, Europako

Kontseiluaren hizkuntz politika orokorrari jarraituz, eta, bereziki, Europako

hizkuntz eta kultur aniztasunari erantzuteko eleaniztasuna sustatuz. Beraz,

kapitulu honetan Erreferentzi Markoak bete beharko lituzkeen irizpideak

finkatzen dira.

2. kapitulua Erabili den ikuspegiaren azalpena ematen da. Eskema deskribatzailea

hizkuntzaren erabileraren analisian oinarritua da; ikasleak gaitasun orokorrak

eta komunikazio-gaitasunak abiarazteko erabiltzen dituen estrategien analisia

egiten da, testuen ekoizpena eta harrera eta gai jakin batzuei buruzko

gogoetabideak osatzeko aukera ematen duten jarduerak eta prozesuak

zehazteko. Horri esker, gizarteko bizitzaren arloetan sortzen diren egoeren

baldintza eta mugetan egin beharreko atazak gauza daitezke. Letra etzanez

adierazitako hitzak hizkuntzaren erabilera eta erabiltzaile/ikasleak hizkuntza

erabiltzeko duen gaitasuna deskribatzen duten parametroei dagozkie.

3. kapitulua Erreferentzi maila bateratuen sarrera da. Hizkuntzen ikaskuntzako garapena,

eskema deskribatzaileko parametroei dagokienez, lorpen-maila sail malgua

balitz bezala neur daiteke, deskribatzaile egokiak erabiliz. Sistema horrek

aberatsa behar du izan; hau da, ikaslearen beharrak asetzeko eta, beraz,

hizkuntz kualifikaziorako aztertzaileak dituen edo hautagaiari eskatzen

zaizkion helburuak lortzen laguntzeko bezain aberatsa.

4. kapitulua Hizkuntzaren erabileraren eta hizkuntzaren erabiltzailearen/ikaslearen

deskribapena egiteko behar diren kategoriak (eskala moduan, ahal denean)

finkatzen ditu nola edo halako xehetasunaz (baina ez erabateko xehetasunaz

edo behin betiko), identifikatutako parametroen arabera eta txandaka:

hizkuntzaren erabileraren testuingurua osatzen duten arloak eta egoerak;

komunikazio-gaiak, zereginak eta helburuak; komunikazio-jarduerak,

estrategiak eta prozesuak; eta testuak, batez ere, jarduerei eta

komunikabideei dagokienez.

5. kapitulua Erabateko zehaztasunaz sailkatzen dira erabiltzailearen edo ikaslearen

gaitasun orokorra eta komunikazio-gaitasuna, eskala moduan, ahal denean.

6. kapitulua Hizkuntzaren ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuak aztertzen dira,

jabetzaren eta ikaskuntzaren arteko loturan eta gaitasun eleanitzaren izaeran

eta garapenean oinarrituta; 3. eta 4. kapituluetan zehaztutako kategoriei

dagozkien aukera metodologiko orokorrak zein espezifikoak ere aintzat

hartzen dira kapitulu honetan.

7. kapitulua Atazek hizkuntzaren ikaskuntzan eta irakaskuntzan duten zeregina sakonago

aztertzen da.

8. kapitulua Hizkuntz dibertsifikazioak kurrikulu-diseinuan dituen ondorioez dihardu, eta

honako gai hauek ere aztertzen dira: eleaniztasuna eta kulturaniztasuna;

ikaskuntza-helburu bereziak; kurrikulu-diseinuaren printzipioak; kurrikuluagertokiak;

bizi guztian luzatzen den hizkuntz ikaskuntza; modularitatea eta

gaitasun partzialak.

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!