08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.1.3. Hizkuntz jarduerak

Ikasleak edo erabiltzaileak duen hizkuntz gaitasuna hizkuntz jarduerak gauzatuz jartzen da abian;

hizkuntz jarduera horien artean sartzen dira harrera, ekoizpena, elkarreragina eta bitartekotza

(zehazki, interpretatuz edo itzuliz). Mota horietako guztietako jarduerak testuen bidez egiten dira, ahozko

zein idatzizko testuen bidez, edo bietakoen bidez.

Prozesu moduan, harrera eta ekoizpena (ahozkoa eta, hala dagokionean, idatzizkoa) primarioak

dira, jakina; biak baitira ezinbestekoak, elkarreraginik izango bada. Erreferentzi Marko honetan, dena

den, hizkuntz jardueren parte diren bi termino horiek bakoitzak bere aldetik duten zereginaren arabera

aztertuko dira. Ulermen-jarduerak dira, adibidez, irakurketa isila eta hedabideei arreta ematea. Eta

garrantzi handikoak dira, halaber, ikaskuntza-mota askotan (ikastaro baten edukien ulermena eta

gidaliburuen kontsulta, edo erreferentziazko obrena eta dokumentuena). Ekoizpen-jarduerek garrantzi

handiko zeregina dute hainbat arlo akademiko eta profesionaletan (ahozko aurkezpenak, idatzizko

ikerketak eta txostenak), eta gizartean balio berezia ematen zaie (idatziz aurkeztu dena edo ahozko

azalpenak artikulatzean erakusten den jarioa balioesterakoan, adibidez).

Elkarreraginean, gutxienez bi gizabanakok ahozko edo idatzizko trukea egiten dute, eta truke

horretan ekoizpena eta ulermena garatzen dira, txandaka, eta, ahozko komunikazioan, baita elkarren

gainka ere. Izan ere, bi solaskide aldi berean aritu daitezke elkarri hizketan eta entzuten; baina, hitz

egiteko txanda zorrotz errespetatzen dutenean ere, entzulea, oro har, hiztunaren mezuaren gainerako

zatia asmatzen eta hari zer erantzungo dion prestatzen aritzen da. Elkarreragiten ikasteak, beraz, ahozko

adierazpenak ulertzen eta ekoizten ikastea baino askoz ere gehiago esan nahi du. Oro har,

elkarreraginari garrantzi handia ematen zaio hizkuntzaren erabileran eta ikaskuntzan, funtsezko zeregina

baitu komunikazioan.

Bai ulermen bai ekoizpenean, bitartekotza-jarduerek, idatzizkoek zein ahozkoek, elkarrekin

zuzenean komunikatzerik ez duten pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute. Itzulpenak edo

interpretazioak, parafrasiak, laburpenak edo oharrak hartzeak jatorrizko testua birformulatzeko gaitasuna

emango dio pertsona jakin bati, testu hartara zuzenean jotzeko modurik ez duenean. Hizkuntz arloko

bitartekotza-jarduerek, zeinetan testu bat birprozesatzen baita, garrantzi handiko zeregina dute gure

gizarteetako hizkuntz jarduera arruntean.

2.1.4. Arloak

Hizkuntz jarduerak arloen testuinguruan kokatzen dira. Arloak askotarikoak izan daitezke, baina

hizkuntzen ikaskuntzari loturiko arrazoi praktikoak direla eta, lau arlo-mota bereizten dira oro har: arlo

publikoa, arlo pertsonala, hezkuntza-arloa eta lan-arloa.

Arlo publikoak elkarreragin sozial arruntari dagokion guztia hartzen du bere baitan (enpresa- eta

administrazio-entitateak, zerbitzu publikoak, kultur eta aisia-jarduera publikoak, hedabideekiko

harremanak, etab.). Horren osagarri da arlo pertsonala, familiarteko harremanak eta gizabanakoaren

gizarte-jarduerak biltzen dituena.

Lan-arloak nork bere lanbidearen jardunean egiten dituen ekintzekin eta harremanekin zerikusia

duen oro hartzen du. Hezkuntza-arloak (izaera oro har instituzionaleko) ikaskuntzarekin edo

formazioarekin zerikusia du; testuinguru horretan, ezagutza edo trebetasun espezifikoak lortzea da

helburua.

2.1.5. Atazak, estrategiak eta testuak

Komunikazioak eta ikaskuntzak atazak gauzatzea eskatzen du, eta ez soilik hizkuntzarekin zerikusia

duten atazak, nahiz eta hizkuntz jarduerak diren eta gizabanakoari komunikazio-gaitasuna eskatzen

dioten. Atazak errutinazkoak edo automatikoak ez badira, estrategiak erabili beharko dira

komunikazioan eta ikaskuntzan. Eta atazak gauzatzeko hizkuntz jarduerak bideratu behar diren heinean,

ezinbestekoa izango da ahozko nahiz idatzizko testuak garatzea (ulermenaren, ekoizpenaren,

elkarreraginaren edo bitartekotzaren bidez).

Aurretik deskribatu dugun ikuspegi orokorra ekintzetan oinarritua da, argi eta garbi. Eragileek beren

gaitasunei loturiko estrategiak nola erabiltzen dituzten eta egoera bakoitza nola sumatzen edo

imajinatzen duten hartzen du kontuan, alde batetik; eta, bestetik, testuinguru eta baldintza jakinetan

gauzatu behar diren ataza edo atazak.

Hortaz, armairua mugitu (ataza) behar duen norbaitek, bultzaka eraman dezake, edo, errazago

garraiatzeko, piezak askatu eta gero berriz muntatu, edo profesional bati deitu mugi diezaion, edo amore

eman eta lan hori hurrengo eguna arte bere horretan utzi, etab. (estrategia guztiak). Aukeratzen den

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!