08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

R (98) 6k hizkuntza modernoen esparruan gauzatzen diren jardueren helburu politikoak berresten ditu

bere atarikoan:

- Europar guztiei prestakuntza egokia eman, nazio batetik bestera mugitzeko erraztasuna emateko eta

elkarlan estuagoa bideratzeko, hezkuntza, kultura eta zientzian ez ezik, baita merkatuaren eta

industriaren esparruetan ere.

- Nazioarteko komunikazio eraginkorra sustatzeko, nortasun eta kultur aniztasuna ulertzen, onartzen

eta errespetatzen lagundu.

- Europako kultur bizitzaren aberastasuna eta aniztasuna mantendu eta garatu, nazio- eta eskualdehizkuntzen

arteko ezagutza sustatzeko, ezezagunenak ere barne hartuta.

- Europa eleanitz eta kulturanitzaren beharrak ase, hizkuntz eta kultur desberdintasunaren mugak

gainditzeko europarrak elkarrekin komunikatzeko trebatuz. Ahalegin egonkor eta iraunkorra

eskatzen du horrek, hots, hezkuntza-sistemaren maila guztiak dagokien erakundeek sustatuak,

antolatuak eta finantzatuak izatea.

- Elkarreraginaren Europan besteekin komunikatzeko trebetasunik ez duena baztertzeak ekar

ditzakeen arriskuak saihestu.

Estatuburuen lehenengo goi-bilerak garrantzi berezia eman zion azken helburu horri; Europan barrena

mugitzeko eta Europan integrazioa bideratzeko eragozpentzat hartu zuten xenofoboen eta

ultranazionalisten jarrera biolentoa, eta orobat hartu zuten Europaren egonkortasunerako eta

demokraziaren funtzionamendu egokirako funtsezko oztopotzat. Bigarren goi-bileran hiritartasun

demokratikoa lantzea jarri zuten hezkuntzaren lehentasunezko helburu gisa, eta, beraz, garrantzi berezia

eman zioten egitasmo berriagoetan kontuan hartu den honako helburu honi:

Hizkuntza modernoen irakaskuntzan, gizarte-trebetasunekin eta erantzukizunarekin batera,

independentziaz pentsatzeko, epaitzeko eta jarduteko bidea ematen duten metodoak sustatzea.

Helburu horiei jarraituz, Ministro Kontseiluak bereziki nabarmendu zuen "orain eta etorkizunera

begira, jarduera-arlo espezifiko batzuk garatzeak duen garrantzia; testuinguru paneuroparrean

eleaniztasuna bultzatzeko hizkuntzen ikaskuntza dibertsifikatzeko eta trinkotzeko estrategiak garatzeak

duen garrantzia, esaterako"; eta arreta handia eman zion hezkuntza-loturen eta trukeen garapena

sustatzeak duen garrantziari, eta, orobat, komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriek duten

ahalmena osorik baliatzeari.

1.3. ZER DA ELEANIZTASUNA?

Azken urteotan, eleaniztasunaren kontzeptua gero eta indar handiagoa hartuz joan da Europako

Kontseiluak hizkuntzen ikaskuntzari buruz duen ikuspegian. Baina eleaniztasunak ez du hizkuntz

aniztasun soila esan nahi.

Hizkuntz aniztasunak hizkuntza asko ezagutzea edo gizarte jakin batean hizkuntza asko aldi berean

bizitzea esan nahi du. Ikastetxe batean edo hezkuntza-sistema jakin batean eskaintzen diren hizkuntzak

dibertsifikatze hutsarekin lor daiteke hori, ikasleek atzerriko hizkuntza bat baino gehiago ikas dezaten

bultzatuz, edo ingelesak nazioarteko komunikazioan duen nagusitasuna murriztuz.

Ikuspegi eleanitzak hau esan nahi du, ordea: gizabanakoak hizkuntza baten kultur ingurunean duen

hizkuntz esperientzia zabaldu ahala, hasi familia-hizkuntzatik eta gizarte-hizkuntzaraino, oro har, eta

beste herri batzuetako hizkuntzetaraino gero (izan eskolan edo unibertsitatean ikasiak, edo zuzeneko

esperientziaren bidez ikasiak), hizkuntza horiek eta kultura horiek ez ditu adimeneko gune berezietan

gordetzen; aldiz, komunikazio-gaitasun bat garatzen du, hizkuntz arloko ezagutza eta esperientzia

guztien bidez eta hizkuntzen arteko harremanaren eta elkarreraginaren bidez.

Egoeraren arabera, pertsona batek malgutasunez joko du, gero, gaitasun horren parte bakoitzera,

solaskide jakin bakoitzarekin komunikazio eraginkorra lortzeko. Adibidez, solaskideek hizkuntza

desberdinak edo dialekto desberdinak erabil ditzakete, eta horrela bakoitzak hizkuntza batean zerbait

adierazteko duen trebetasuna eta beste hizkuntza bat ulertzeko duena ustiatuko dute.

Pertsona batek hizkuntza bat baino gehiago ezagutzea balia dezake idatzizko nahiz ahozko testu bati,

aldez aurretik "ezezaguna" zuen hizkuntza batekoa izanik ere, zentzua hartzeko, baldin nazioarteko

oinarri bera duten eta beste forma batekin agertzen diren hitzak ezagutzen baditu. Ezagutzaren bat

badutenek, txikia izan arren, lagungarri moduan erabil dezakete, hizkuntza bateraturik ez duten eta,

beraz, elkarrekin komunikatzeko ahalmenik ez duten gizabanakoen artean bitartekotza-lanak egiteko.

Bitartekotzarik ezean ere, gizabanako horiek nolabaiteko komunikazio-maila bat lor dezakete, baldin eta

hizkuntz arloan duten esperientzia guztia baliatzen badute, hizkuntza eta dialekto desberdinetako

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!