08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ezagutza berriak ez zaizkie, besterik gabe, lehendik norberak zituen ezagutzei eransten; aitzitik,

norberaren lehendiko ezagutzen izaeraren, aberastasunaren eta egituraren arabera antolatzen dira, eta

haiek aldatu eta berregitura ditzakete, neurri batean. Jakina, gizabanakoaren lehendiko ezagutzak

berebiziko garrantzia du hizkuntzen ikaskuntzan. Askotan, irakaskuntza- eta ikaskuntza-metodoek

jakintzat ematen dute munduaren kontzientzia hori. Dena dela, egoera batzuetan (adibidez, murgilketan,

irakaskuntza norberaren ama-hizkuntzan egiten ez den eskola edo unibertsitate batean jardunez)

ezagutza linguistikoen eta beste ezagutza batzuen arteko aldibereko eta elkarrekiko aberastea gertatzen

da. Oso kontuan hartzekoa da, beraz, ezagutzen eta komunikatzeko gaitasunaren arteko lotura.

Trebetasunak eta abileziak delakoa (egiten jakin, savoir-faire, ikus 5.1.2. atala), edozein helburu

dutelarik ere –izan autoa gidatzea, biolina jotzea edo bilera bat zuzentzea–, prozedurak garatzeko

gaitasunaren araberakoak dira, ezagutza deklaratiboen araberakoak baino gehiago; baina, hala ere,

trebetasun horiek errazago lortuko dira “ahantz daitezkeen” ezagutzak bereganatuz eta barneratuz, eta

era askotako gaitasun existentzialak (adibidez, ataza egiterakoan lasaitasunez edo tentsioan aritzea) izan

ditzake lagungarri. Har dezagun, adibidez, autoa gidatzeko trebetasunaren adibidea: autoa gidatzea

prozesu ia automatikoen sail bat da, errepikapenez eta esperientziaren bidez ia automatiko bihurtzen

diren prozesu-sail bat (lozagia atera, abiadura aldatu, etab.); baina, hasieran, eragiketa kontzienteak

eta hitzez adieraz daitezkeenak bereiztea eskatzen du (altxa ezazu oina mantso-mantso lozagitik,

hirugarren abiadura jarri, etab.), eta baita ezagutza jakin batzuk barneratzea ere (auto ez automatikoek

hiru pedal dituzte, honako zeregin hauek betetzen dituztenak, etab.), “gidatzen ikasi dugunean”

halakoetan kontzienteki pentsatu beharrik izango ez dugun arren. Gidatzen ikasteko kontzentrazio handia

behar dugu, eta ardura handia ere bai, geure buruaren irudia bereziki hauskorra baita egoera horretan

(huts egiteko, autoa gidatzeko gai ez garelako itxura emateko arriskua). Trebetasunak menderatzen

dituenean, errazago jardungo du gidariak eta konfiantza gehiago izango du bere buruan; bestela,

bidaiariak eta gainerako gidariak nahastuko lituzke. Bada, antzera gertatzen da hizkuntzen ikaskuntzaren

zenbait alderdirekin ere (adibidez, ahoskerarekin eta gramatikaren atal batzuekin, flexio morfologikoekin,

esaterako).

Gaitasun existentziala (savoir-être, ikus 5.1.3. atala), gizabanakoaren ezaugarrien, izaeraren

bereizgarrien eta jarreren batura da; hor sartzen dira, adibidez, nork bere buruaz duen irudia eta

gainerakoez duena, edo beste pertsona batzuekin gizarte-harremanak izateko borondatea. Gaitasun hau

ez da soilik izaeraren ezaugarri aldaezinen ondorioa; aitzitik, hainbat eratako kultura harremanen

ondorio diren eta eralda daitezkeen alderdiak ere hartzen ditu bere baitan.

Izaeraren ezaugarri, bereizgarri eta egoera horiek oso kontuan hartu beharreko parametroak dira

hizkuntza bat ikastean eta irakastean; beraz, definitzen zailak gerta daitezkeen arren, ezinbestean sartu

behar dira Erreferentzi Marko batean. Gizabanakoaren oinarrizko gaitasunak osatzen dituzte, eta, beraz,

haren ahalmenen alderdi bati dagozkio. Erabileran eta ikaskuntzan (adibidez, hizkuntza baten edo

gehiagoren erabileran eta ikaskuntzan) barnera eta eralda daitezkeen neurrian, jarrerak finkatzea

helburutzat har daiteke. Sarri adierazi izan denez, gaitasun existentzialak kulturarekin lotuta daude, eta,

beraz, kulturarteko pertzepzioari eta harremanei eragiten diete: kultura jakin bateko kide batek

laguntasuna eta interesa aditzera emateko duen modua, adibidez, jarrera erasokor edo iraingarri gisa har

dezake beste kultura bateko kideak.

Ikasten jakin (savoir-apprendre, ikus 5.1.4. atala), gaitasun existentziala, ezagutza deklaratiboak

eta trebetasunak hartzen ditu bere baitan, eta hainbat eratako gaitasunak baliatzen ditu. Ikasteko

gaitasuna “bestelakoa” dena –beste hizkuntza bat, beste kultura bat, beste pertsona batzuk edo

ezagutza-arlo berriak– aurkitzeko trebetasun edo joera gisa ere uler daiteke.

Ikasteko gaitasunaren kontzeptua, orokorrean aplika badaiteke ere, bereziki egokia da hizkuntzen

ikaskuntzan. Izan ere, ikasleen arabera, ikasteko gaitasuna maila askotakoa izan daiteke eta gaitasun

existentzialaren, ezagutza deklaratiboen, trebetasunen eta abilezien (savoir-faire) alderdi asko konbina

ditzake, adibidez:

- Gaitasun existentziala: esaterako, aurrez aurreko komunikazioari ekiteko edo are arriskuak hartzeko

borondatea, hitz egiteko aukera baliatuz, edo solaskideei laguntza eskatuz, esandakoa hitz

errazagoen bidez adieraz dezaten, etab.; baita entzumenaren ulermenezko trebetasunak ere,

adibidez, esaten denari arreta ipintzea, besterekiko harremanean kultur desberdintasunaren

ondorioz sor daitezkeen gaizki ulertuen arriskuen kontzientzia berezia izatea.

- Ezagutza deklaratiboak: adibidez, hizkuntza jakin baten deklinabideko egitura jakin batzuei

dagozkien lotura morfosintaktikoak ezagutzea; edo kultura jakin batzuetako elikadurari edo sexujarduerari

lotutako tabuak edo erritual bereziak izan daitezkeela, edo erlijio-kutsua izan dezaketela,

ohartzea.

- Trebetasunak eta abileziak (savoir-faire): adibidez, hiztegia erabiltzeko, dokumentazio-zentro bat

aurkitzeko erraztasuna; ikus-entzunezko edo informatikako baliabideak (Internet, adibidez)

erabiltzen jakitea, ikasteko tresna moduan.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!