08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Beste ikuspegi batetik begiratuta, hau esan daiteke orientazioei buruz:

- erabiltzailearengan oinarritutako eskala bat ebaluazioaren diseinatzailearengan oinarritutako eskala

baten beste bertsio bat dela, helburua xehetasun gutxiagokoa eta osotasunezko ikuspegia ematea

duena.

- aztertzailearengan oinarritutako eskala bat diagnosian oinarrituriko eskala baten beste bertsio bat

dela, xedea xehetasun gutxiagokoa eta aztertzaileari osotasunezko ikuspegia izaten laguntzea

duena.

Erabiltzailearengan oinarritutako eskala batzuetan zehaztasuna murrizteko prozesu hori eskalaren

ondorio logikoen ikuspegi orokorra emateko bidea da, eta eskala “orokor” bat osatzen dute, maila

bakoitzeko lorpen nagusien deskribapenarekin. Beste kasu batzuetan, berriz, xehetasunak emateko ordez

egiten da hori (adibidez, lehen aipatu den finlandiar eskalan). Kasu batzuetan trebetasun jakinetarako

ematen den zenbaki-sailaren esanahia azaltzeko egiten da (adibidez, IELTS, International English

Language Testing System). Beste kasu batzuetan, sistema xeheago baten ikuspegi orokorra emateko

abiapuntua da (adibidez, Eurocentres). Kasu guztietan, hipertestuak ordenagailuz agertzeko erabiltzen

denaren antzeko ikuspegiari jarraitzen zaio. Erabiltzaileari piramide modura antolatutako informazioa

ematen zaio, eta ikuspegi orokorra, ikuspegi argia, izan dezake hierarkiaren goiko geruza kontuan

hartuta (hemen, eskala “orokorra”). Zenbat eta beherago egin sisteman, orduan eta xehetasun gehiago

eskuratuko ditu, baina pantaila edo orrialde batean edo bitan ikusiko du dena. Horrela, erabiltzailea

xehetasunekin itsutu gabe, edo azalpen hutsaletan gelditu gabe, azalduko da konplexutasuna.

Xehetasunak ere han izango ditu, haien beharra izanez gero.

Hipertestua deskribapen-sistema bat bururatzeko analogia baliagarria da. Ikuspegi horri jarraitzen dio

ESUk (English-speaking Union), ingelesa atzerriko hizkuntzatzat harturik ingelesezko azterketa egiteko

Erreferentzi Markoaren eskala osatzeko. Ikuspegi horri jarraitzen diote, era berean, 4. eta 5. kapituluek.

Adibidez, komunikazio-jarduerei dagokienez, Elkarreragina eskala-kategoria horretako azpieskalen

bilduma da.

Erreferentzi Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

- mailetan duten interesak zenbaterainoko lotura duen ikaskuntzaren helburuekin,

programarekin, jarraibide ofizialekin eta kontrol jarraituarekin (ebaluazioaren

diseinatzailearengan oinarritutakoa);

- mailetan duten interesak zenbaterainoko lotura duen ebaluazioan sendotasun gero eta

gehiago lortzearekin, trebetasun-mailari buruzko irizpide zehaztuak emanez

(aztertzailearengan oinarritutakoa);

- mailetan duten interesak zenbaterainoko lotura duen langileei, hezkuntzako beste

sektoreei, gurasoei eta ikasleei berei emaitzak adieraztearekin (erabiltzailearengan

oinarritutakoa).

3.9. HIZKUNTZ GAITASUNAK ETA EMAITZAK

Mailaketari buruz jarduteko, garbi bereizi behar dira gaitasun mailen (adibidez erreferentzi maila

bateratuen) definizioaren eta maila jakin bateko helburu bati buruzko lorpen-mailaren ebaluazioaren

artean.

Hizkuntz gaitasunaren eskalak, erreferentzi maila bateratuek adibidez, gaitasunen hurrenez

hurreneko zerrenda batzuk definitzen ditu. Ikaslearen gaitasunaren esparru kontzeptuala bere

osotasunean har dezake, edo sektore edo erakunde jakin bati dagozkion gaitasunen saila soilik. B2

mailan sailkatuta egotea lorpen izugarria izan daiteke ikasle batentzat, bi hilabete lehenago B1 mailan ari

zen norbaitentzat, baina erdipurdiko lorpena izan daiteke, aldiz, bi urte lehenago B2 mailan ari zen beste

norbaitentzat.

Helburu jakin bat maila jakin bati egoki dakioke. 7. irudian, “Y” azterketak gaitasunen eskalako 4. eta

5. mailek adierazten duten hizkuntz gaitasunaren tartea hartzen du kontuan. Beste maila batzuetarako

beste azterketa batzuk egon daitezke, eta gaitasunen eskalaren bidez ikus daiteke horien artean zer-

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!