08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

- Aukeratutako maila kopuruak hainbat sektoreren aurrerabidea erakusteko nahikoa izan behar luke.

Dena dela, testuingurua edozein dela ere, kopuru horrek ez du izan behar pertsona batek arrazoiz

eta koherentziaz bereiz dezakeen maila-kopurua baino handiagoa. Horretarako, altuera desberdina

proposatu beharko da mailen artean, agian, dimentsio bakoitzerako, edo ikuspegi bikoitza izan, bata

zabalagoa, maila bateratu klasikoetarako, eta estuagoa, pedagogikoagoa bestea, maila lokalerako.

Irizpide horiek zailak dira betetzen, baina oso baliagarriak dira orientazio moduan. Praktikan, metodo

intuitibo, kualitatibo eta kuantitatiboak konbinatuz bete daitezke; horrek aurrez aurre topo egiten du

hizkuntz gaitasunaren eskaletan oro har erabiltzen diren metodoekin, intuitiboak izaten baitira,

orokorrean. Eskalak taldean eta era intuitiboan prestatzea lagungarria izan daiteke testuinguru jakin

batzuetarako sistemak prestatzeko, baina mugak ditu Erreferentzi Marko Bateratuko eskalak lantzeko.

Enuntziatu zehatz bat maila jakin batean kokatzeko lana subjektiboa dela da intuizioaren mende

jardutearen lehen eragozpena. Gainera, litekeena da, eta zilegi da gainera, sektore desberdinetako

erabiltzaileek ikuspegi desberdinak izatea, beren ikasleen premien arabera. Eskala bat, proba bat bezala,

eraginkorra dela ikusi den testuinguruen arabera da baliagarria. Baliotzea –analisi kuantitatiboa eskatzen

du– prozesu jarraitua da eta, teorian behintzat, amairik gabea. Erreferentzi maila bateratuak eta beren

deskribatzaile argigarriak lantzeko erabili den metodologia, beraz, nahiko zorrotza izan da; metodo

intuitibo, kualitatibo eta kuantitatiboen konbinazioa erabili da. Lehenik, ordu arte zeuden eskalen edukia

aztertu zen, Erreferentzi Markoan erabiltzen diren deskribapen-kategoriei erreparatuz. Gero, fase

intuitiboan, material hori zuzendu zen, deskribatzaile berriak formulatu ziren, eta adituek multzo osoaren

azterketa egin zuten. Ondoren, hainbat metodo kualitatibo erabili zen, ea irakasleak gai ziren

hautatutako kategoria deskribatzaileen artean lotura egiteko ikusteko, eta ikusteko, orobat, ea

deskribatzaileek benetan deskribatzen zituzten ustez deskribatu beharreko kategoriak. Azkenik, multzoko

deskribatzaile onenak aukeratu eta mailakatu ziren, metodo kuantitatiboak erabiliz. Ikerketa horiek

errepikatuz egiaztatu da harrezkero mailaketa horren egokitasuna.

Eranskinetan, hizkuntz gaitasunaren deskribapenen mailaketarekin eta garapenarekin zerikusia duten

gai teknikoak aztertuko dira. A eranskinak, esaterako, mailen eta mailaketaren sarrera egiten du, eta

garapenean erabil daitezkeen zenbait metodologia ere azaltzen ditu. B eranskinak Ikerketa Zientifikoen

Suitzako Kontseilu Nazionalaren proiektuaren ikuspegi orokor laburra ematen du; proiektu horrek hainbat

hezkuntza-mailari dagozkion erreferentzi maila bateratuak eta beren deskribatzaile argigarriak landu

zituen. C eta D eranskinek elkarri loturiko Europako bi proiektu aurkezten dituzte, heldu gazteen

esparruan deskribatzaile horiek garatzeko eta baliotzeko antzeko metodologiari jarraitu diotenak. C

eranskinean DIALANG proiektua deskribatzen da. DIALANG sistema ebaluazio-sistema zabalago baten

osagaia da, eta autoebaluazioan erabiltzeko moduan zabaldu eta egokitu ditu Erreferentzi Marko

Bateratuko (EMB) deskribatzaileak. D eranskinean, berriz, Association of Language Testers in Europe

(ALTE) elkarteak azterketa egiten duen pertsonak zertarako “da gai” zehazten duen proiektua

deskribatzen da. Proiektu horrek deskribatzaile-sail zabala landu eta baliotu du, erreferentzi maila

bateratuekin lot daitezkeenak horiek ere. Deskribatzaile horiek Erreferentzi Markoan agertzen direnen

osagarri dira, helduentzat egokiak diren erabilera-arloen arabera antolatuak baitira.

Eranskinetan deskribatzen diren proiektuak lan bateratu zabal baten emaitza dira, erreferentzi maila

bateratuei buruz egindako elkarlanaren emaitza, eta baita deskribatzaile argigarrien mailetan banatutako

kontzeptuei buruz egindako lanaren emaitza ere. Horrek esan nahi du agerian gelditzen ari dela,

pixkanaka, aurretik adierazi diren irizpideak bete direla, partez behintzat.

3.2. ERREFERENTZI MAILA BATERATUAK

Dirudienez, praktikan batasun handia dago, ez halere unibertsala, hizkuntzen ikaskuntza antolatzeko

mailen kopuruari eta izaerari dagokionez, eta baita irits daitezkeen lorpenen ezagutza publikoari

dagokionez ere. Sei maila zabalez osatutako marko orokor bat egokia da Europako hizkuntz ikasleek

helburu horiek lortzeko bete beharreko ikaskuntza-espazioa betetzeko.

• Hasierako maila (Breakthrough), Wilkinsek 1978an egindako proposamenean “Formulariogaitasuna”

eta Trimek1 , argitalpen horretan bertan, “hasierakoa” izendatutako mailarekin bat

datorrena.

• Tarteko maila (Waystage), Europar Batzordearen edukien zehaztapenari dagokiona.

• Atalase maila (Threshold), Europar Batzordearen edukien zehaztapenari dagokiona.

1 Trim J.L.L. (1978). Some Posible Lines of Development of an Overall Structure for a European Unit Credit Scheme

for Foreign Language Learning by Adults. Europar Kontseilua.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!