08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

diren argibide xeheak ematea (adibidez, sendagileari sintomak deskribatzea), oso zehatz ez bada ere;

gauza bat zergatik den arazo azaltzea; istorio labur, artikulu, hitzaldi, eztabaida, elkarrizketa edo

dokumental bati buruzko iritzia laburtzea eta adieraztea, edo xehetasunei buruzko galderei erantzutea;

prestatutako elkarrizketa egiteko gai izatea, informazioa aztertuz eta egiaztatuz, nahiz eta, tarteka,

elkarrizketa egiten duenari esandakoa errepikatzeko eskatu beharko dion, bizkorregi edo luzeegi hitz egin

duelako; zerbait nola egiten den deskribatzea, jarraibide xeheak emanez; bere arloko ohiko eta ez ohiko

gaiei buruz metatutako informazioa segurtasun apur batez trukatzea.

B2 maila maila berria da; B1etik (Atalase-maila) maila bat gora dago, A2 maila B1 mailatik behera

dagoen distantzia berean. Maila Estrategikoaren edo Begiralekuaren espezifikazioa irudikatzen du.

Metafora horrek adierazten du ikasleak, erdiko mailan geldiro baina tinko aurrera eginez, norabait heldu

dela sumatzen duela, gauzek ez dute berdin ematen eta bestelako ikuspegi batez begiratzen du ingurura.

Kontzeptu hori maila honetan neurturiko deskribatzaileek sortu dute, itxura denez, neurri handi batean.

Orain arteko edukiekiko nolabaiteko haustura bat dagoela adierazten dute. Adibidez, maila honen beheko

aldean argudio eraginkorra da nagusi: eztabaidetan bere iritziari buruzko azalpenak ematea eta hari

eustea, azalpen, argudio eta iruzkin egokien bidez; gai jakin bati buruzko ikuspegia azaltzea, aukera

bakoitzaren abantailak eta eragozpenak adieraziz; argudio arrazoituen katea osatzea; argudio bat

garatzea, ikuspegi jakin baten alde edo kontra eginez; arazo bat azaltzea eta negoziazioan parte hartzen

ari den beste parteak zerbaitetan amore eman behar duela aditzera ematea; arrazoi, ondorio, egoera

hipotetikoei buruz espekulatzea; gai arruntei buruzko eztabaida informaletan parte hartzea, era aktiboan,

iruzkinak eginez, bere iritzia garbi azalduz, proposatutako alternatibak ebaluatuz, eta hipotesiak egin eta

haiei erantzunez. Bestalde, maila honetan aurrera egin ahala, beste bi ardatz ere agertuko dira.

- Lehena gizarteko diskurtsoan nola edo hala moldatzeko baino gehiagorako gai izatea da, adibidez:

elkarrizketan naturalki, jariotasunez eta eraginkortasunez jarduteko gai izatea; inguru zaratatsuan

ere ahozko hizkuntza estandarrean zer esaten den xehetasunez ulertzea; elkarrizketa abiatzea,

egoki denean hitza hartzea eta, hala behar denean, elkarrizketa etetea, nahiz eta batzuetan ez izan

oso dotorea; esaera eginak erabiltzea (adibidez, "Ez da erraza galdera horri erantzuten") denbora

hartzeko eta esan beharrekoa formulatu bitartean hitz egiteko txandari eusteko; jariotasunez eta

bat-batean aritzea, jatorrizko hiztunekin presiorik edo ahalegin handirik gabe harremana izateko

moduan; elkarrizketan gertatzen diren norabide, estilo eta enfasi aldaketetara egokitzea; jatorrizko

hiztunekin harremana edukitzea, nahi gabe haiei barre eragin gabe edo haiek gogaitu eta jatorrizko

beste hiztun batekin ez bezala aritzera behartu gabe.

- Bigarren ardatza hizkuntzaren jabetzaren maila berria da: akatsak zuzentzea akats horiek gaizki

ulertua sortu badute; "akats gogokoenen" zerrenda osatzea eta diskurtsoa horri jarraituz eratzea;

akatsez edo hutsegiteez ohartuz gero, akats edo hutsegite horiek zuzentzea; zer esan eta nola esan

prestatzea, hartzailearengan izango duen eragina kontuan harturik. Hizkuntz ikasleak gainditu

beharreko atalase berria da, nolabait esateko.

Hurrengo maila, B2+ maila, Maila Aurreratuari edo Erabiltzaile independentearen mailari

dagokio, eta bertan B2 mailan (Vantage) argudioari, gizarte-diskurtso efektiboari eta hizkuntzaren

jabetzari buruz hasitako lanari jarraipena emango zaio. Nolanahi ere, argudioa eta gizarte-diskurtsoa

azpimarratze hori diskurtsoarekin loturiko ahalmenak azpimarratze gisa ere interpreta liteke. Diskurtsoan

gaitasun maila berria eskuratzea elkarrizketa kudeatzeko moduan nabarmentzen da (elkarlanerako

estrategiak): ikaslea gai da elkarreragina izateko eta solaskideen adierazpenei eta inferentziei jarraitzeko,

eta, beraz, eztabaidaren bilakaerari laguntzeko; solaskideek adierazitakoari trebetasunez eransten dio

bere ekarpena.

Eta agerian gelditzen da, orobat, koherentzia/kohesioa arteko lotura: kohesio elementu kopuru

mugatua erabiltzen du esaldiak lotzeko, diskurtso argi eta koherentea osatuz; lokailu-sail bat

eraginkortasunez erabiltzen du, ideien arteko lotura garbi adierazteko; gai da argudio bat sistematikoki

garatzeko, alderdi garrantzizkoenak azpimarratuz eta bigarren mailako xehetasunak albo batera utziz.

Azkenik, maila honetan biltzen dira negoziaziorako deskribatzaileak: gai da ordain-eskakizunaren

azalpena egiteko, diskurtso sinesgarria erabiliz eta argudio sinpleak emanez ordaina eskatzeko; emate

edo kontzesioetan, mugak argi zehazten ditu.

C1 maila, hurrengoa, Maila autonomo edo Gaitasun operatibo eraginkorra deritzona da. Maila honen

ezaugarri nagusia diskurtso-sail zabal bat erabiltzeko gaitasuna da, jariotasuna eta bat-bateko

komunikazioa bideratzeko aukera ematen duen diskurtsoa osatzeko gaitasuna, honako adibide hauetan

ikus daitekeen moduan: gai da gauzak jariotasunez eta bat-batekotasunez, eta are ahalegin handirik egin

gabe, adierazteko. Hiztegi-errepertorio zabala eta txukuna du, eta horrek hutsuneak itzulinguruak eginez

betetzeko aukera ematen dio. Ez du ahalegin nabarmenik egin beharrik esamoldeak edo saiheste-

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!