08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. HIZKUNTZAREN ERABILERA ETA ERABILTZAILE EDO IKASLEA

Lehen hiru ataletan sarrera eta azalpena egin ondoren, 4. eta 5. kapitulutan kategorien sailkapen

nahiko xehea aurkeztuko da, hizkuntzaren erabilera eta erabiltzailea deskribatzeko. Lan honetan oinarri

gisa hartu den ikuspegiari jarraituz, hots, ekintzara bideratutako ikuspegiari, ikaslea hizkuntzaren

erabiltzaile bihurtuko dela hartuko da kontuan. Ildo horretatik, kategoria-eskema bera ezarriko zaio

hizkuntza baten ikasleari nahiz erabiltzaileari. Nolanahi ere, garrantzi handiko bereizketa bat egin beharra

dago: hizkuntza baten eta hizkuntza horren kulturaren ikasleak, izan haren bigarren hizkuntza edo

atzerriko hizkuntza, ez du galduko ama-hizkuntzan eta bere kulturan zuen gaitasuna; eta, era berean,

gaitasun berria ez da gaitasun zaharretik erabat bereiz egongo. Ikasleak ez du ikasiko jarduteko eta

komunikatzeko era berririk edo elkarrekin loturarik ez dutenik; eleanitz bihurtzen da, eta

kulturaniztasuna garatzen du. Hizkuntza bakoitzari buruzko hizkuntz eta kultur gaitasuna aldatu egiten

dira beste hizkuntzaren ezagutzaren bidez, eta ezagutza berriek kulturarteko kontzientzia bat, trebetasun

batzuk eta ahalmen batzuk eratzen laguntzen dute. Gizabanakoari aukera ematen diote izaera

aberatsagoa eta konplexuagoa garatzeko, eta areagotu egiten dute gerora beste hizkuntza batzuk

ikasteko eta kultur esperientzia berrietara zabaltzeko gaitasuna. Era berean, ikasleei gaitasuna eman die,

interpretazioaren eta itzulpenaren bidez, zuzenean elkarrekin komunikatu ezin diren bi hizkuntzako

hiztunen artean bitartekotza egiteko. Atal batzuetan tarte bat egingo zaie hizkuntz ikaslearen eta amahizkuntza

duen hiztun elebakarraren arteko bereizketa egiten duten ekintzei (4.4.4 atala) eta gaitasunei

(5.1.1.3, 5.1.2.2 eta 5.1.4 atalak).

Galdera-koadroak.

Irakurleak ikusiko duenez, hemendik aurrera, koadro bat agertuko da atal bakoitzaren amaieran; koadro

horrek aukera emango dio Erreferentzi Markoaren erabiltzaileari koadroaren ondoren agertzen diren

galdera bat edo gehiago “gogoan izateko eta, hala dagokionean, zehazteko”. “Ikasleak zer egin behar du,

nola emango zaio horretarako gaitasuna, zer eskatuko zaio horri buruz” esaldiak ikaskuntzari,

irakaskuntzari eta ebaluazioari dagozkie, hurrenez hurren. Koadroaren edukia gonbit moduan aurkezten

da, jarraibide moduan baino gehiago; izan ere, Erreferentzi Markoa ez dela aginduzkoa nabarmendu nahi

da. Erabiltzailearentzat arlo oso batek interesik ez badu, ez du arlo horri dagokion atal bakoitza

xehetasunez aztertu beharrik. Gehienetan, ordea, espero izatekoa da Markoaren erabiltzaileak koadro

bakoitzean agertzen den gaiari buruz gogoeta egingo duela eta nahi duen erabakia hartuko duela horren

gainean. Garrantzizko erabakia hartuz gero, helburu jakin horretarako aurkezten diren kategoriak eta

adibideak erabiliz (eta horiek osatuz, hala behar izanez gero) formula daiteke.

4. atalean egiten den hizkuntzaren erabileraren eta erabiltzailearen azterketa funtsezkoa da

Erreferentzi Markoa erabiltzeko; izan ere, bertan agertzen diren parametroen eta kategorien egiturak

aukera eman behar lieke hizkuntzen ikaskuntzan, irakaskuntzan eta ebaluazioan diharduten guztiei,

termino zehatzetan eta nahi duten sakontasunaz, hizkuntzaren erabileraren bidez beren ustez ikasleek

zer egin dezaketen eta ongi moldatzeko zer jakin behar luketen pentsatzeko eta azaltzeko. Markoaren

helburua integratzailea izatea da, baina inola ere ez xehea izatea. Ikastaroen diseinatzaileek,

gidaliburuen egileek, irakasleek eta aztertzaileek erabaki zehatzak hartu beharko dituzte testuen,

ariketen, ekintzen, proben eta abarren edukiari buruz. Izan ere, prozesu horrek ez du aurrez zehaztutako

menu batean aukera egitera mugatu behar. Erabaki-maila hori zeregin honetan inplikatuta dauden

profesionalen esku egon liteke, eta hala egon behar du, hau da, haien iritzien eta sormenaren araberakoa

behar du izan. Dena dela, hizkuntz erabilerari eta gaitasunari buruz gogoan izan beharreko funtsezko

alderdi guztiak azaldu beharko dira hemen.

Horrenbestez, 4. kapituluaren egitura orokorra kontrol-zerrenda bat da, aurkibide orokorrean

kontsulta daitekeena. Komeni da erabiltzaileek egitura orokor hori ezagutzea eta hartara jotzea, ondoren

adierazten diren galdera hauek eta antzeko beste batzuk sortzen zaizkienean:

- Aurreikus al dezaket nire ikasleek zer arlotan parte hartuko duten eta zer egoerari aurre egin

beharko dioten? - Hala bada, zer zeregin bete beharko dute?

- Nolako jendearekin izan beharko dute harremana?

- Zer eratako harreman pertsonalak eta profesionalak izango dituzte eta zein erakunde-arloren baitan?

- Zer objekturi egin beharko diote erreferentzia?

- Zer ataza gauzatu beharko dute?

- Zer gairi buruz jardun beharko dute?

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!