08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

• Ebaluazio horrek kontuan hartu behar luke ikaskuntza intzidentala, ikasgelaz kanpoko esperientzia

eta horrek sortzen duen aberastea. Ildo horretatik, baliagarria izan daiteke ikasketa-programa

jakin batetik haragoko hizkuntz gaitasunari buruzko zehaztapen sail bat edukitzea.

• Hizkuntz gaitasunaren zehaztapen bateratu batzuk izateak aukera ematen du sistema eta egoera

desberdinetan helburuak, mailak, materialak, probak eta aprobetxamendu-mailak alderatzeko.

• Dimentsio horizontala zein bertikala bere baitan hartzen dituen marko batek aukera ematen du

helburu partzialak, gaitasun partzialak eta profil gorabeheratsuak zehazteko.

• Xede jakinetarako helburuak deskribatzeko aukera ematen duen maila- eta kategoria-marko bat

izatea lagungarri gertatuko zaie ikuskatzaileei. Marko horren arabera neurtu ahal izango dute

ikasleek arlo bakoitzean maila egokian ari diren; horrez gainera, aukera eman dezake arlo horietan

egiten ari diren ekimenak ikaskuntza-faserako eredu egokiari jarraituz egiten ari den erabakitzeko,

eta informazioa eman dezake, orobat, etorkizun hurbilerako eta epe luzeagorako hizkuntz

gaitasunari eta pertsonaren garapen eraginkorrari buruz.

• Azkenik, ikaskuntzaren ibilbidean, hizkuntz ikasleak hizkuntz zerbitzuak eskaintzen dituzten zenbait

hezkuntza - ingurune eta erakundetatik igarotzen dira, eta mailaketa bateratua izateak sektore

horien arteko elkarlana erraz dezake. Pertsonak gero eta gehiago mugitzen dira leku batetik

bestera; horren ondorioz, ikasketen amaieran, eta are bitarteko etapetan ere, hezkuntza-sistema

aldatu ohi dute ikasle askok eta, horregatik, gero eta interesgarriagoa da haien aprobetxamendua

deskribatzeko eskala bateratu bat izatea.

Markoaren dimentsio bertikala aztertzean, gogoan izan beharko genuke hizkuntzen ikaskuntza

prozesu jarraitua eta indibiduala dela. Hizkuntza beraren erabiltzaileek ere, ama-hizkuntza duten

hiztunek nahiz atzerriko ikasleek, ez dute gaitasun bera eta ez dute garapen bera. Hizkuntz gaitasunen

mailaketa egiteko ahalegin guztiak, nolabait ere, arbitrarioak dira, ezagutzaren arlo eta trebetasun

guztiekin gertatzen den bezala. Hala ere, arrazoi praktikoak direla eta, baliagarria da mailakako sailkapen

bat zehaztea, ikaskuntza-prozesua zatikatzeko, kurrikulu-diseinuaren, azterketen eta abarren beharrei

erantzun ahal izateko. Mailen kopurua eta magnitudea zehazteko, kontuan hartu beharko da hezkuntzasistema

bakoitzaren antolaketa eta mailak zein helbururekin bereizten diren. Prozedurak eta irizpide jakin

batzuk finka daitezke gaitasunaren hurrenez hurreneko mailak ezaugarrituko dituzten deskribatzaileak

formulatzeko eta mailaketa egiteko. Horri guztiari buruzko zenbait gai eta aukera aztertuko dira, sakon,

A eranskinean. Arren eskatzen diegu Erreferentzi Marko honen erabiltzaileei atal hori eta berorri dagokion

bibliografia kontsulta dezatela mailaketari buruzko edozein erabaki hartu aurretik.

Gogoan izan behar da, bestalde, dimentsio bertikala bakarrik islatzen dutela mailek. Beraz, mugatua

da, azalpen mugatua ematen du, hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua horizontala eta bertikala baita, hots,

ikasleek komunikaziozko gero eta jarduera-sail zabalagoan jarduteko gaitasuna hartuz doazen prozesu

horizontala eta bertikala. Garapena ez da soilik maila bertikalean gora egitea. Ikasle batek ez du zertan

beheko maila guztietatik igaro. Baliteke alboko garapena izatea (kategoria paralelo batetik), eta

jarduteko gaitasuna zabaltzea, kategoria beraren baitako hizkuntz gaitasuna areagotu ordez. Eta

alderantziz, “gure ezagutzak sakondu” esapideak aitortzen duenez, litekeena da inoiz hobekuntza

pragmatiko horiek sustatzeko beharra izatea eta “funtsezkoari” (hau da, behe-mailako trebetasunei)

erreparatzea alboka mugitu garen arlo batean.

Azkenik, kontu handiz jokatu beharra dago hizkuntz gaitasunaren mailak interpretatzerakoan,

neurketa-eskala lineala balitz bezala, hots, erregela baten modukoa balitz bezala, interpreta ez daitezen.

Izan ere, ez dago eskala edo maila-sistema linealik eratzerik arlo horretan. Europako Kontseiluak

prestatutako edukien deskribatzaileen saila kontuan harturik, nahiz eta mailakako eskala batean Tarteko

maila (Waystage) Atalase mailarako (Threshold) erdibidean eta Atalase maila (Vantage) Maila aurreratua

edo independentea deritzon mailarako erdibidean egon, gaur egungo eskalekin dagoen esperientziak

erakusten duenez, ikasleek, Tarteko mailatik Atalasera iristeko, Tarteko mailara iristeko behar izan zuten

bi aldiz denbora gehiago beharko dute; beraz, litekeena da Atalase mailatik Vantage mailara iristeko

Tarteko mailatik Atalasera iristeko behar izan zuten bi aldiz denbora gehiago behar izatea, nahiz eta

eskalan elkarretatik distantzia berera agertzen diren maila guztiak. Horren arrazoia da gero eta jarduera,

trebetasun eta hizkuntz elementu gehiago sartzen direla jokoan. Arrazoi praktiko hori sarritan ikusten da

mailaketa-eskala kukurutxo moduko diagrama baten bidez adierazten denean, hau da, gorantz zabaltzen

den hiru dimentsioko kukurutxo baten moduan. Mailen eskala erabiltzeko, zuhurtzia handiz jokatu

beharra dago helburu zehatzak lortzeko beharko den batez besteko denbora kalkulatzerakoan.

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!