08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kapitulu horretan ebaluazio-prozedura gidatzen dutenen aukerak azaltzen dira, xehetasunez.

Aukera horiek bikote dibergente gisa erakusten dira. Kasu bakoitzean erabili diren terminoak zehatzmehatz

azaltzen dira, eta horietako bakoitzak heziketa-inguruneko ebaluazioaren helburuari buruz dituen

alde on eta alde txar erlatiboak ere aztertzen dira. Aukera bat edo bestea praktikan jartzeak dituen

ondorioen berri ere ematen da.

Aurrerago, ebaluazioaren bideragarritasunari dagozkion gaiak aztertzen dira. Oinarrizko ideia

honako hau da: ebaluazio-eskema bat praktikoa izango ote den ezin zehatz daitekeela. Kasu bakoitzari

dagokion zehaztasun-mailari buruzko irizpide bat hartu behar da, argitaratutako azterketa baten edukien

deskribapenean adibidez, benetako azterketa- edo proba-sail bat egitean hartu behar diren erabaki

xeheen arabera. Ebaluatzaileek, batez ere ahozkoaren aztertzaileek, denboraren presiopean dihardute

eta irizpide-kopuru mugatua erabili behar dute. Ikasleei dagokienez, berriz, beren hizkuntz gaitasuna

aurrerantzean landu beharko dutenaren orientazio gisa ebaluatu nahi dutenek denbora gehiago dute,

baina murriztaileagoak izan behar dute berentzat egokien diren hizkuntz gaitasun orokorraren osagaiei

dagokienez. Horrek printzipio orokor bat erakusten du, hots, Erreferentzi Markoak integratzaile behar

duela izan, eta haren erabiltzaile guztiek, berriz, murriztaile. Litekeena da murriztaile izateak, besterik

gabe, sailkapen-eskema sinpleagoa erabiltzea eskatzea, eta, “komunikazio-jarduerei” buruz ikusi dugun

moduan, eskema orokorrean bereiz agertzen diren kategoriak bat etortzea ekar dezake horrek. Baina

litekeena da erabiltzaileen asmoa garrantzi berezia duten arloetan kategoria batzuk eta beren adierazleak

zabaltzea izatea. Kapitulu horretan gai horiek guztiak aztertuko dira, eta zenbait erakunde aztertzailek

hizkuntz gaitasuna ebaluatzeko bere egin dituzten irizpideen eskemak aurkeztuko dira, adibide gisa.

9. kapituluak aukera emango die erabiltzaile askori azterketa publikoen edukien deskribapenei

hurbiletik behatzeko, horien analisi sakona eta kritikoa egiteko, eta nazioko eta nazioarteko azterketak

kalifikatzeko helburuei, edukiei, irizpideei eta prozedurei buruz erakunde aztertzaileek zer-nolako

informazioa eman behar luketen zehazteko (adibidez, ALTE, ICC). Irakasleak prestatzen

dihardutenentzat, prestakuntzaren hasierako fasean dauden irakasleek eta dagoeneko jardunean

daudenek ebaluazioari buruz dituzten arazoez ohartzeko baliagarri izango da. Dena dela, irakasleak gero

eta ardura handiagoa hartzen ari dira maila guztietako ikasleen ebaluazioari dagokionez, bai ebaluazioformatiboari

dagokionez, bai ebaluazio-sumatiboari dagokionez. Ikasleei ere gero eta sarriago eskatzen

zaie beren autoebaluazioa egiteko, izan adierazpen grafikoen bidez eta beren ikaskuntza planifikatuz,

izan era akademikoan irakatsi ez zaizkien baina beren garapen eleanitzaren lagungarri diren hizkuntzetan

komunikatzeko duten gaitasunaren berri emanez.

Gaur egun Hizkuntzen portfolio europarra testuaren (European Language Portfolio) sarrera

prestatzeko lanak egiten ari dira. Portfolio horri esker, ikasleek aukera izango dute gaitasun eleanitzaren

garapena dokumentatzeko, hizkuntz sail zabal baten era guztietako ikaskuntza-esperientzien

erregistroaren bidez; esperientzia horiek beste inola ere ez dute lekukotasunik eta ezagutzarik izango.

Ikasleak, autoebaluaziotik abiatuta, hizkuntza bakoitzean duten gaitasunari buruzko informazio

eguneratua ematera animatzea da Portfolio honen asmoa. Garrantzi handikoa izango da, agiri hori

sinesgarria izan dadin, oharrak arduraz eta argi ematea. Ildo horretatik, bereziki egokia izango da

Markoari erreferentzia egitea.

Azterketak prestatzen diharduten profesionalek, eta azterketen administrazioaren eta kudeaketaren

ardura dutenek, 9. kapitulua kontsulta dezakete; baliagarri izango zaie, halaber, Aztertzaileen gida (CC-

Lang(96)10 ikus. agiria), espezializatuagoa. Gida horrek sakon aztertzen du proben garapena eta

ebaluazioa, eta 9. kapituluaren osagarri da. Era berean, bibliografia-iradokizunak ere baditu, eta baita

itemen analisiari buruzko eranskina eta terminoen glosario bat ere.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!