08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

- Komunikazio-gaitasunak: hizkuntz gaitasunaren, gaitasun pragmatikoaren eta gaitasun

soziolinguistikoaren hainbat alderditarako mailakako deskribatzaileak aurkezten dituzte.

Gaitasunaren alderdi askok ez dute ematen maila guztietan definitzeko modukoak; esanguratsuak

direla frogatu den kasuetan bakarrik egin da bereizketa.

Deskribatzaileek orokorrak izaten jarraitu behar dute osotasun-ikuspegia emateko; mikrofuntzioen,

gramatika-formen eta hiztegiaren zerrenda xeheak hizkuntza jakinetarako zehaztapenetan agertzen dira

(adibidez, Atalase-maila, 1990). Maila bakoitzean deskribatzen diren komunikazio-atazak gauzatzeko

behar diren funtzioen, nozioen, gramatikaren eta hiztegiaren analisia hizkuntzazko zehaztapen-sail

berriak garatzeko prozesuaren parte izan daitezke. Modulu horrek iradokitzen dituen gaitasun orokorrak

(adibidez, munduaren ezagutza, ezagutza-trebetasunak) antzera gara litezke, zerrendetan.

4. eta 5. kapituluetako testuari lotuta agertzen diren deskribatzaileak:

- Beren formulazioa hizkuntz gaitasunaren mailak definitzen diharduten erakunde askoren

esperientzian oinarritua da.

- 4. eta 5. kapituluetan aurkeztutako ereduarekin batera landu dira, honako elkarreragin hauen bidez:

(a) egile-taldearen lan teorikoa, (b) hizkuntz gaitasunaren esparruan dauden eskalen analisia eta (C)

irakasleekin egindako lantegi praktikoak. 4. eta 5. kapituluetan agertzen diren kategorien

deskribapen integratzaile eta erabatekorik egiten ez duten arren, eskala horiek deskribatzaile

horiekin bat etorriko liratekeen deskribatzaile-multzo bat irudikatzeko aukera ematen dute.

- Erreferentzi maila bateratuekin alderatu dira: A1 (Hasierakoa), A2 (Tartekoa), B1 (Atalasea), B2

(Aurreratua), C1 (Gaitasun operatibo eraginkorra) eta C2 (Menderatze-maila).

- A eranskinean deskribatzaile eraginkorretarako finkatzen diren irizpideei jarraitzen zaie, hots,

laburrak dira, garbiak eta gardenak, termino positiboetan formulatuta daude, deskribapen espezifiko

bat egiten dute, eta interpretazioa egiteko adinako independentzia dute, hots ez daude beste

deskribatzaile batzuen formulazioaren mende.

- Gardenak, baliagarriak eta egokiak dira, hezkuntza-arlo askotatik etorrita, beren ama-hizkuntza

irakasten duten edo ez duten irakasle-taldeen ustez. Irakasleek deskribatzaile horiek ulertzen

dituztela dirudi, eta hobetu ere egin dituzte, berekin egindako lantegietan eta milaka adibidez

osatutako oinarrizko sail batetik abiatuta.

- Egokiak dira ikasleak bigarren hezkuntzako bi zikloetan, lanbide-heziketan eta helduen hezkuntzan

duen benetako aprobetxamendua deskribatzeko eta, beraz, helburu errealistak adierazteko

baliagarriak izan daitezke.

- Eskala bateratu batean era objektiboan neurtu dira (salbuespen nabarmenak salbuespen). Horrek

esan nahi du eskalako deskribatzaile gehienen kokalekua ez dela autoreen iritzietan oinarrituta soilik

zehaztu, ikasleen aprobetxamendua neurtzeko interpretatu diren moduan oinarrituta baizik.

- Irizpideen zehaztapen-sail bat ematen du atzerriko hizkuntzen gaitasunaren continuum delakoari

dagokionez, irizpide jakin baten ebaluazioa egiteko malgutasunez erabil daitekeena, eta lekuan

lekuko sistemekin, lekuan lekuko esperientzian oinarritutako sistemekin, aldera daiteke, eta helburusail

berriak lantzeko erabili.

Deskribatzaile-multzoa, osotasun gisa, ez da zehatza, eta testuinguru jakin batean bakarrik mailakatu

da (testuinguru eleanitz eta sektoreanitz batean), atzerriko hizkuntzen ikaskuntzaren testuinguruan, hain

zuzen ere, baina honako ezaugarri hauek ditu:

- Malgutasuna: deskribatzaile-multzo bera “hitzarmenezko maila” zabalen arabera antola daiteke –

hemen bezala–, Rüschlikoneko Sinposioan zehaztutako mailetan oinarrituta; maila horiek erabili

dituzte Europar Batzordeak, DIALANG proiektuan (ikus C eranskina), eta ALTE (Association of

Language Testers in Europe) (Ikus D eranskina) elkarteak. “Maila pedagogiko” mugatuago gisa ere

aurkez daitezke.

- Koherentzia. Edukiaren ikuspuntutik. Deskribatzaile desberdinetan sartu diren antzeko osagaiek,

edo osagai berdin-berdinek, antzeko eskala-balioa dutela ikusi da. Eskala-balio horiek erakusten

dute, hein handi batean, zein iturritatik abiatu diren hizkuntz gaitasunen mailaketaren egileak.

Dirudienez, harreman koherentea dute, orobat, Europar Kontseiluaren zehaztapenen edukiekin, eta

baita DIALANG eta ALTE proiektuek proposatutako mailekin ere.

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!