08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.5. ZERTARAKO DA ERABILGARRIA EUROPAKO ERREFERENTZI MARKOA?

Erreferentzi Markoa hizkuntzen ikaskuntzako egitarauen plangintza osatzeko da baliagarria,

honako alderdi hauei dagokienez:

1. Aldez aurreko ezagutzari buruzko planteamenduak eta aurretiko ikaskuntzarekiko artikulazioa

egiteko, batez ere, lehen hezkuntzaren, bigarren hezkuntzako lehen zikloaren, bigarren hezkuntzako

bigarren zikloaren eta goi-mailako hezkuntzaren edo hezkuntza jarraituaren arteko harremantarteetan.

- Helburuak.

- Edukiak.

2. Hizkuntzen egiaztagirien planifikazioa egiteko, kontuan hartuz:

- Azterketen edukien deskribapena.

- Ebaluazio-irizpideak errendimendu positiboan oinarritzea, gabezietan baino gehiago.

3. Ikaskuntza independentearen planifikaziorako:

- Ikasleari unean uneko bere ezagutzen kontzientzia harrarazten lagundu.

- Ikasleak iristeko moduko helburuak eta baliagarriak direnak finkatu behar ditu.

- Materialak hautatzen ikasi.

- Autoebaluazioa.

Ikaskuntza-programei eta egiaztagiriei dagokienez, honako mota hauek bereizten dira:

- Orokorrak, ikasleak hizkuntz gaitasunaren eta komunikazio-gaitasunaren alderdi guztiak hobetzea

dakartenak.

- Modularrak, ikasleak hizkuntz gaitasuna esparru jakin batean eta helburu jakin bati jarraituz

hobetzea dakartenak.

- Neurtuak, ikaskuntza norabide jakin batzuetara bideratzen dutenak eta ezagutzaren arlo jakin

batzuetan eta trebetasun batzuetan beste batzuetan baino maila altuagoa lortzea dakarren "profil"

bat sortzen dutenak.

- Partzialak, jarduera eta trebetasun batzuez (adibidez, ulermenaz) dihardutenak, gainerakoak alde

batera utzita.

Europako Erreferentzi Markoa forma horiek guztiak biltzeko sortua da.

Marko bateratuak hizkuntzen ikaskuntzaren etapa aurreratuenetan bete behar lukeen zeregina

zehazteko, kontuan hartu behar dira ikasleen beharretan gertatzen diren aldaketak, eta orobat hartu

behar dira kontuan ikasleek zer ingurunetan bizi, ikasi eta lan egiten duten. Atalasea baino goragoko

mailan, maila orokor batzuen deskribapena egin beharra dago; deskribapen horiek Erreferentzi Markoari

egokituak izan daitezke. Jakina, deskribapenek zehatzak behar dute izan, egoera nazionaletara behar

bezala egokitzeko modukoak izan behar dute eta esparru berriak hartu behar dituzte beren baitan, batez

ere kulturari eta beste arlo espezializatuago batzuei dagokienez. Gainera, moduluek edo modulu-sailek

garrantzi handiko zeregina izan dezakete ikasleen behar, ezaugarri eta baliabide espezifikoei egokitzen

bazaizkie.

1.6. ZER IRIZPIDE BETE BEHAR DITU EUROPAKO ERREFERENTZI MARKOAK?

Bere zereginak beteko baditu, integratzailea, gardena eta koherentea behar du izan Europako

Erreferentzi Markoak.

"Integratzaile" hitzak Erreferentzi Markoak ezagutza eta trebetasun batzuk zehazten saiatu behar duela

esan nahi du, eta, era berean, hizkuntzaren erabileraren ahalik eta ikuspegi zabalena hartu behar duela

kontuan (jakina, egoera guztietan egin daitezkeen hizkuntzaren erabilera posible guztiak a priori

aurreikusten saiatu gabe, hori ezinezkoa baita), eta erabiltzaile guztiei beren helburuak etab.

deskribatzeko aukera eman behar diela, haientzako erreferentzia izanik. Erreferentzi Markoak hizkuntz

gaitasunean deskribatzen diren alderdi guztiak bereizi behar ditu, eta erreferentzi puntu jakin batzuk

eman behar ditu (mailak), ikaskuntzaren garapena neurtu ahal izateko. Kontuan izan behar da

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!