08.06.2013 Views

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EBALUAZIOA

Herrialde askotako eskoletako lorpen-mailaren ebaluazioa notak jarriz egiten da, batzuetan 1etik 6ra, 4a

gainditutzat ematen dela. Irakasleak jabetzen dira kalifikazio horien esanahiaz, baina oso nekez

definitzen dute. Irakasleak jartzen dituen ebaluazio-nota horien eta hizkuntz gaitasunaren arteko lotura,

berez, azterketen mailaren eta hizkuntzaren gaitasun mailen artekoaren parekoa da. Baina lotura hori

asko korapilatzen da, eredu asko eta asko daudelako tartean. Izan ere, testuinguru jakin bakoitzean

irakasleek egiten duten ebaluazio motaren eta ebaluazio horren emaitzez egiten duten interpretazio

bateratuaren kontuaz gainera, eskualde bakoitzeko eskola eta ikastaro bakoitzeko ereduak desberdinak

baldin badira, jakina, araua ere desberdina izango delako. Hezkuntzako laugarren urtearen amaierako

“4”a eta hirugarren urtearen amaierako “4”a ez dira berdinak izango institutu berean. Eta laugarren

urtearen amaierako “4”a ez da gauza bera izango beste institutu batzuetan.

Hala ere, ezar daiteke nolabaiteko lotura bat sektore jakin batean erabiltzen den arau-sailaren eta

hizkuntz gaitasunen artean. Horretarako, hainbat teknika erabili beharko dira: helburu bererako maila

bakoitzean dauden arauak definitzea; irakasleei eskatzea deskribatzeko hizkuntz gaitasunaren lorpenmailak

eskala edo koadro batean, 1. eta 2. koadroetan ageri den bezala; jarduera-lagin adierazgarriak

biltzea, notak eskala batean elkarrekin mailakatzeko; irakasleei eskatzea ikasleei notak ezartzeko modua

estandarizatutako bideoekin alderatzeko.

Erreferentzi Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

- Zenbateraino kezkatzen dituen beren sistemaren barruan hizkuntz gaitasunaren

garapena jasotzeko maila deskribatzaileak finkatzeak.

- Zenbateraino kezkatzen dituen helburu jakin bati buruz gaitasun maila jakin bati

egozten zaion nota erabakitzeko ebaluazio-irizpide gardenak eskura izateak, bai

azterketa baterako bai gelako ebaluaziorako.

- Zenbateraino kezkatzen dituen Erreferentzi Marko bateratu bat garatzeak, beren

sistemaren beraren baitako hainbat hezkuntza arloren, gaitasun mailaren eta ebaluazio

motaren arteko loturak zehazteko.

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!