18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

20

SERMOIAK (I)

na ekarteko, zorioneko eta neure Seme egiteko? Emon deutset nire legea,

eta eurak eztabe artu gura izan: dei egin deutset, eta ezteuste yaramonik

egin: bialdu deutsedaz neure serbitzalleak mandatari, baita eurak il dituez.

Ze modu artuko dot, bada, ain laztan dodan gizona galdu ze dagidan? Ara

or ze ardura andia daukan Jaungoikoak gure arimeagaz, ze atsakabe andia

emoiten deutsan gu galdu bearrak. Baia zer deritxazue egiten dabela, edo

ze modu artuten dabela gu beretzat irabazteko? Arritu ta ikaratu zaiteze

lur, zeru eta Aingeruak. Neure Seme maitea biraldutera noa, diño bere

artean. Zetara edo zetako biraldu gura dozu, Jauna, zugaz izaite bat, Jaungoikotasun

bat, zugaz gauza bat dan Seme bakarra? Da benturaz kastigetako

gizonaren zuganako lotsabakotasun neurribagea? Bialduko dozu

beragaz naste Aingeruzko exerzitu ikaragarriren bat zatitu daiezan zure

serbitzailleak il dituezalako? Ez, Kk., ez, eztau bialdu gura Jaungoiko

andiak bere Semea munduak euki deutsan esker deungea bengetara,

larregi bere lar gura deutso gizonari onelango gauzarik egiteko; bialdu

gura dau aurkitu dagian galdu zan arimea, osatu daiozan bere zauriak eta

gatxak, aberaztu dagian miraarizko ondasunakaz, eta arturik bere lepoan,

eroan dagian bere etxera, an betiko zorion eta gozotasun artean bizi

dedin. O Jaungoiko baten gure arimeaganako amudio parebagea! O karidade

neurribakoa! Nekez sinistu leiteke fedeak erakutsiko ezpaleu ain

ardura andia emon deutsanik zeru-lurren egilleak geure arimeari.

4. Yatziten da bada zerutik lurrera Jaungoiko baten Seme bakar maitea.

Baia zelan deritxazue? Ez zeruluurren egilleari datorkion anditasunagaz,

ez mundu guztiaren yaubeari datorkion majestadeagaz (itzalagaz),

ezpada gure aragizko yazteko zar, urratu eta zantarragaz yanzirik, gure

anaie eginik, gure pekatuak lepoan dituzala. Yaioten da ez yauregi, edo

etse zabal ederretan, ezpabere abel-etxe pobre, zar, eta zatar baten; otzak

ilik, kikildurik, neke eta premiña artean; bere lenengo kumea aska bat dau,

bere oea lasto puska bat, eta bere gela eta salea zimaurrez edo tela-arañaz

(aramauaz) beteriko animalien korta bat. Orra zelangoa dan geure billa

lelengo emoten daben pausua, Zer egin ez eban ogeta amairu urtean gure

onerako? Zelango ibillerak, zelango izerdiak, zelango nekeak, zelango

otzak, eta beroak, zelango gose eta egarriak, zelango barauak eta gogortasunak

(gogortadeak), zelango gaubela eta oraziñoak! Izanik mundu guztiaren

yaube ez eban bere etse bat non bizi, bere yaztekoa zan pobrea,

guztiz ortosik, eta mundu guztia bere kontura ebala. Batzuetan erbestetuten

dabe, beste batzuetan bizitzea kendu gura deutse: orain dirautse

Demoniñoa daukela, gero gizon ordiakaz batzainduten dala. Oneek deituten

(dei egiten) deutse Moises-en arerioa, aek guzurti eta engañadorea;

Juan Mateo Zabala

eta Yudegu eta Yentilak bat eginik, artuten dituez al daiezan asmuak, eriotzarik

gogor eta lotsagarriena emoiteko. Auxe zan, Ne.Kk., Jaungoikoaren

seme benetakoaren guraririk andiena, ekialako bere eriotzeagaz aterako

ebala geure arimea Demoniñoaren agindupe eta poderiotik, egingo

zituzala Jaungoikoaren eta gure artean bakeak; egingo ebala bere odolagaz

gure arimaak garbituteko bañu bat, idikiko zireala zeruko ateak, egingo

ginduzala Jaungoikoaren seme, eta zeruko yaubegei, ta herederu Yakinik

pasiño gogorra, eta eriotza kruela geure arimearen onerako zana, poz

andi bategaz, eta borondate oso osoagaz irago eban, eutsen amudioaren

anditasunagaitik; poz pozik artu zituzan bost milla azote eta geiago. Poz

pozik euki eban burua arantzazko koroe gogor bategaz zulaturik. Poz

pozik euki eban bere gorputz guztia burutik beatzera zauri bat eginik. Poz

pozik emon eban bere zanetako odol guztia. Poz pozik igon eban kurutzera,

eta poz pozik galdu eban bere bizitzea untze gogorrakaz yosirik.

Auxe zan bere guraari guztia, eta alan sarri askotan esan oi eban, bere biotzeko

guraari guztia gugaitik bere bizitzea emoitea zala.

5. Ar-or, Kk., zeinbatean euki eban Jaungoiko batek gure arimea.

Egin dau eguño gurasok semeagaitik, edo semek bere gurasoagaitik,

mundu guztiko Jaunak gure arimea gaitik egin daben beste? Eztakit aurkitu

al daikezuen. Baita asko eretxi eutsan gure Egilla andiak oneri? Ez,

Ne .Ea .Mk. , ez: aurrera daroa bere gure a?imearen ganean daukan ardurea.

Igoten dau zeruetara gure bitarteko Aita betikoagaz izaiteko. Antxe

gugaitik erregututen deutso, gure erruki euki dagiala. Orretarako erakusten

deutsaz gugaitik artu zituzan zauriak; eta seguridade andi bat euki daigun

dirausku ze, ezteuskula ukatuko bere ta gure Aitak bere uzenean

eskatuten deutsagun gauzarik. Izanik ain ona guretzako bera lango bitarteko

bat zeruan eukitea, orregaitik bere nekatu ez gengizan bere yoateak,

itxi euskun Elexa bat zein garbitu eban bere odolagaz, guztiz garbi, eder,

eta orban ta loitasun bagea izan zedin, artu eban bere esposa maitetzat,

aberaztu eban bere bizitza, pasiño, eta eriotzako merezimentuakaz. Ifini

zituzan bere ondasun guztiak nai genduzan guztian artu gengizan. Onetarako

idigi dituz bertan zazpi Sakramentuak, zazpi iturri ugari legez,

zeintzuei darioezan zeruko doe, ondasun, eta graziak gura dogun guztian

eurakaz aberaztuteko gure arimaak. Ezteusku iñok galaazoten euretara

elduten, eta darioen Jaungoikozko ur gozo eta zerukoagaz naiko bestean

aseten; ez yaku onetarako dirurik eskatuten, doa doarik emoten yaku

zeinbat gura. Gizonik aberatzenak, Erregerik andienak, eta mundu guztiak

ezin emon leikegu Jaunaren iturri oneetan emoiten yakun beste onda-

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!