18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

60

SERMOIAK (I)

pasiño au gora eta bera erabili bear izan dabena, berau balitzan legez

mundu onetan atsegin geiago emoten deutsan gauzea? Zek bada, zek,

orain onen larri ta ikara egiten dau. Zegaiti ilunduten yako ainbeste biotza?

Ete da ilteko beldurrez? ete da iya ganean dakusazan neke ta ala

gogorren itzalez?

Zer izango da, neure entzula onak? Yesukristo gure Yauna, Yaungoikoa

bazan bere, zan orregaiti gu lango gizon egin egina; berak ondo ta

ondo daki zerzuk eta zelango ikaragarriak ikusi bear dituzan; eldu yako

orretarako aidia: iya dakusaz bere ganean, eta eztau galarazo gura izan,

onelangoak gizonai egin daroaken erasoa. Baita barriz ikusi izan da, eta ez

bein, eriotzako sentenzia irakurrita, buru guztia urdinduten, odolez izerdituten,

il aginian, baita ilik bertantxe beste bagarik geldituten. Eta dana

dala, beti izan doa egia, san Gregorio andiak dinoana eze, orañdo neke

geiago emon daroakela gizonari, ganean dakusden eriotzeak, ilteak berak

baño.

Yesukristok ikusten eban, gau atan berean asita, biaramon (biaraume)

arratsalde erdira artean eroan bearko zituzan nekeak: baia zelango

nekeak? Ez berakautako nekeak, ez alborik arako ala arinen batzuk: ezpada

neke gogorrak, neke itzalak, ezin geiagoko nekeak. Eta ikusten etzituzan

bestiak oi dogun legez, albastoan, erdi ikusian ta nastean legez; ezpabere

zeatz, argiro, eta bakotxa berez. Antxe dakusaz bere kontra atzeak

eta oratuak, aide nagusiak, Elex-gizonak, erriko agintariak, eta Errege

giñokoak. Antxe dakus, zelan bere eskolako batek saldu bear daben: zelan

beste bat lotsatuko dan bera maisua dabela autortuten; eta zelan besteak,

bera bakar bakarrik itxita, iges egingo deutsen. Danzuz erneko deutsezan

guzurrak eta emongo deutsezan iraunak: bere ganean asmetan dituz artu

bearko dituzan otzak, azotiak, arantzaak, untze gogorrak, eta kurutze

itzala. Berba baten, gero bana banazean ikusi bearko dituzan guztiak,

antxe erabatera, ta argiro argiro begien aurrean iminten yakaz: eta esan

giñaike eze, orduantxe ikusi bear izan zituzala alde batera, gero bein

banan eroango zituzanak. Eta bakotxak ainbeste zer ikusi beukan, zer

izango zan, guztiak erabatera bere ganean yausi zireanean? Ai! Orduan

esan eukian nonbait Dabid-ek baxen obeto, eriotza-minak, infernuko

alaak alde guztietatik (inguratu) erdian artu nabe.

Eta arren bada orrek baño besterik izan ezpaleu: gatx-erdi baño etzan

izango orduan. Baia, Ai! orrek eta orrek, geiago eta askoz bere geiago ikusi

bear izan eban; edo obeto esateko, orrek besten aldean ezer eztira. Geiago,

esango dozue, geiago? eta orren parean ain andiak? Zertzuk gero? Ai!

bai, izan zituzan orrek baño min geiago emon eutsen gauza bi, eta oneek

Juan Mateo Zabala

dira, ikustea munduan Yaungoikoaren kontra egin eta egingo zirean pekatu

guztiak, eta ainbeste ta ainbeste betiko infernura galdu bearra.

Yaungoikoak biraldu (agindu) eban Yesukristo, munduko pekatuen

zorrak bere eriotzeagaz ateratera. Orretarako bere lepora ezarten deutsaz

gure guztioen okerreriak eta pekatuak, eta guztien zorkide bera egiten dau,

berberak guztiak egin bailituzan legez. Eta yakin legiantzat zertzukaz zan

zordun, eta zeen kontu luzeak garbitu bearko zituzan dan-danak (direan

direanak) begien aurrean iminten deutsaz. Ez ezteutsaz Yesus laztanari

erakusten Ezekiel-eri legez, bakarrik Israel-eko aldi atako nagusien okerreria

ikaragarriak, ez: erakusten deutsaz argiro argiro, ta bein banan aldi guztietan

mundu zabalean ikusi, ta ikusiko direan pekatu eskerga tzarrak.

Ai zelango pekatu errenkada luzea, ze okerreria itzalak ikusi bear

izan zituzan ordu atan Yesus gozoak guztiakaz errudun bere burua egiten

ebala! Zeinbat erejia deunga! Zeinbat Yangoikoaren kontrako lotsagalduko

berba! Zeinbat yuramentu oker iñoren kaltean, edo ainbagan eginak!

Zeinbat lotsa txar, ta gogorkeria gurasoai, ta nagusiai erakutsiak! Ikusten

dituz mundu zabaleti antxina seigarrenekoan aragiz, eskuz, berbaz, gogoz

alde askotara egingo direan ainbeste ta ainbeste pekatu ikaragarri: ikusten

dituz lapurretak, bestiai erneriko guzurto tzarrak, eta Yangoikoak dakizan

osterantzeko pekatu eskergak: eta ikusten dituz direanok euren ezain ta

itzal guztiagaz, orduantxe bere begien aurrean egingo balira legetxe. Eta

ezta ori guztia: ezpada ze, dakus bere burua pekatu onen guztionen errudun

andi: ze Isaias-ek diñoan legez, Aitak bere ganean ezarri zituzan gure

guztioen okerreriak eta pekatuak. Gure guztioen pekatuak, bai, zuenak

bere, neure Kristiñauak, zuenak bere. Zeuek pekatu egiten dozuen

orduan, ondo azturik, eta atzera botarik izaten dozue: baia Yaunak ortuan

begien aurrean eukazan zuen okerreria guztiak.

Ara emen, nire entzula onak, Yesus gozoari biotzean damu, min, ta

lotsa ikaragarrizkoa emon bear izan eutsana. Zan Yesukristo Yaungoikoaren

Seme laztana: maite eban inok ez legez Aita, eta eukan bere biotza

agana etxunik, eta urturik. Ondo ekian zetagiño elduten dan pekatuaren

okerreria itzala, eta zelango bidegabe eskergea egiten yakan Yaunari,

pekatu egiten dan bakotxian. Zer egingo eban bada, ikusten ebanean ainbeste

pekatu ta ain andi tzarrak egin, ta egingo zirela? Zelango min andiak

artuko ez eutsan biotza? Beste aldi baten kordel batzukaz azotea lango

bat eginda, saltzallaak Yerusalengo Elexati kanpora bota zituzanean, esan

bear izan eban san Yoan-ek eze, bere Aitaren etsea lotsa onean ikusteko

eukan garrak, Yaun oneri erraiak guztiak yan eutsazala. Zer egingo eutsan

Aitaganako gar orrek, Aita ori onenbeste pekatu eskerga tzarregaz osti-

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!