18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12

SERMOIAK (I)

Alantxe prestadu bear dira biotzak, Yaungoikoaren berbearen azia erne,

azi, eta laborea emotera etorri dedintzat.

Sermoian zagozen artean egongo zaree moduz, eta ixiltxurik, barriketa

bagarik, entzuten predikadorearen esanak. Estula baletortzue, lotutera

egin bear dozue. Baakit nik ezin beti egin izaten dala, baia askotan

ikusten dana da, batek estula badagi, besteak bere alkarren leian legez egin

bear izaten dabeela. Gero galduten dira berba asko, edo beintzat ezta ain

ondo entzuten, ez eta ain gogoz bere. Loak bazaroaze, lo ori uxatu eta

galarazo bear dozue, eta albokoak lo badakutsuez, iratzartu, baia moduz

eta iñori barrerik eragin bagarik. Zetarako izango dozue misiñora etortea,

gero sermoian loak artuta sangilika egongo bazare? Ume titikoak bere

misiñorako eztira onak: aek gaixoak eztakie asko zer egiten dabeen, eta

onik onenean negarrez asten dira: eta predikadoreari galerazo, entzulaai

galerazo, eta beste gauz’onik estabe egiten. Baia iñor nori itxi euki ezta,

umeagaz baletor, ori at’ondoan paradu bear da, umetxuak negarrari emoten

badeutso bere berlan kanpora urteteko. Eta onelangoak egin bear leukeana

da, umeari elexara baño leen ordu biz edo iruz leenago loa galerazo,

gero emen loak artuta ixi ixilik egoteko. Baia esana esan, oba da ume

txikirik ez ekartea.

Eta ez yatzue aserratu bear geuk esango doguzanak gaitik. Ezkagoz

geu iñoen kontra: ezteusku iñok gatxik egin: ezteutsagu iñori gatxik opa:

guztiok maite zaitueguz Yesukristogan eta Yesukristogaitik: eta, geure

eskuan balego, orain bereon zeuek besondotik artuta guztiak eurrez,

garaurik bere itxi bagarik, zeruan sartuko zindukeeguz. Eta alan geuk

bagenki geure berbaren batek iñori min emongo leuskiola, ez geunke

alango berbarik aorik bere aterako: eta alangorik yazoko balitz, yakinik

zagoze eze, yakin-ez ean, eta gogoaz bestera dala. Geure gorroto guztia

da pekatuen kontra: oneek nondi-nora galduko doguzan gabiltz, oneek

erri onetarik erbestetu gura gendukeez, eta orretarako izango dira geure

nekeak, geure izerdiak, geure buruko-minak, geure deadarrak, geure aserreak,

eta geure guztiak. Beste areriorik geuk eztogu, besteri kalterik egin

gura ezteutsagu, besterik lotsatu gura eztogu.

Baita onen kontrako geure berbak entzuten dozuezanean, etzare ibili

bear, zeuen artean batari ta besteari limosnea balitz legez zabalduten, eta

esaten: onek urlia oso osoan atrapetan dau; bestea urleziari (urlinaiari), ze

ederto yatorkion! Ez, bakotxak bere buruari ondo yatorkana, beretzat

legez artu, kontu eginik a bere onerako esan dala, eta besteai bake bakean

itxi. Ai! alan egingo balitz sermoietan, eta ez predikadoreen berbaak batari

eta besteari ezarten ibili, beste onaririk aterako litzateke sermoietarik.

Juan Mateo Zabala

Baia askok okerreko guztia egin daroe. Egongo da misionistea ordien

kontra gogor eta irrime egiten: eta emakumeak edaten eztakienak egongo

dira orduan zabal zabalik, ezpanetatik beera adurra dariela, eta biotza

pozen pozez urtuten daukeela, urliari eta besteari orduko sermoia ezarten.

Egingo dau besteren baten murmuraziñoaren kontra, eta esango dau,

orretan emakumeak deungaro esateko latzak direala, eta orduan egongo

dira gizonak arro arro, zabalen zabalez azalak bere ezin artu dituzala, eta

emakume a, edo bestea gogoan dabeela. Esaten badau misionisteak zerbait

tratu okerretan dabiltzazanen kontra, beingoan diñoe askok euren

artean: a bada! urliak oraingoan baaroa bear dabena. Beti izan da egia atxinako

esakerea: iñoren buruko sitza ikusi oi da, eta norberen buruko otsoa

ez. Baia ez, neure kristiñauak, geure buruari begiratu bear deutsagu, eta ez

besteenari; geuretzat ondo datorrena artu, eta besteai itxi geldi geldi, eta

onelan guztioentzat ona izango da misiñoa.

Gero sermoia ezkero artez artez artuko dozue etserako bidea: ez

ibili or etseetan sartu-urtenetan gastuak eragiten, ezta erbestekoak bere.

Au erri guztietan esan daroagu, eta baakigu geuk zegaitik dan, eta onetan

gustu emon bear deuskuzue geure esana eginik. Ez ibili bere ardan-gelan

(tabernan) sartuten: sermoi osteko berbeteak, eta barriketeak sermoian

artu zan biotzeko berotasuna, eta samurtasuna galarazoten dau. Zer egiteko

izango da azi ona ereitea, estaldu etzalako txoriak yaten badabee?

Onelango ereitzeagaz ezta gose andirik kenduko. Alantxe izango da bada

geuk ereiten doguzan berbakaz bere, zeuek biotzean ondo gordetako aleginak

egiten ezpadozuez. Beragaitik etserako bidean bere, leen esan

yatsuen legez, yoango zare gizonak gizonetara, eta emakumeak emakumeetara,

misiñoan entzun dozuezan berba onak zeuen artean darabiltzuezala.

Eta gero gaubean, edo zeuek esan, edo gazteai eraso zeen

ganean izan dan sermoia, etsean gelditu (lotu) direanak bere guztia galdu

eztagientzat.

Onezaz ganetik misiño arteko egunak penitenziazko eguntzat artu

bear dozuez, eta eureetan besteetan baxen zertxubait geiago egin bear

dozue. Ondo izango da gauza orretarako barau bat edo beste egitea; elexa

inguruetakoak egunean eguneango mezea entzutea, eta baserri goikoetakoak,

eta guztiak zeuen lanetan, eta bearretan diñarduzuela, errezu batzuk

esatea. Onetara dator bere, eta penitenzien artean egin ziñaie leen esan

deutsuedana tabernetan, eta etseetan ez ezer (arean) artuteko. Gogora

ekarri bear dozue Ygkoa zeuen pekatuakgaz aserratu izan dozuela, eta

bear bada urte osoetan bizi izan zareela. buruan ulleak gaña pekatu mortal

egiten dozuela. Eta Yaun au datortzuenean zeuekgaz bakeak egin gura-

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!