18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

96

SERMOIAK (I)

arren, ez eukan indarrik gizona libretako, diño S. Paulo Apk.: «Etorri zan

Aaron Sazerdote nagusia sakrifizioakaz, baia onek bere ezin osatu al izan

zituzan gizonaren gatx eta zauriak; ze Apk. berak diño: ezin leitekean gauzea

dala, auntzen, eta zezenen odolagaz pekatuak parkatutea. Baia, zer

diñot, abere edo animalien odola? Arpelik botako zan munduaren asikeratik

eta azkenegiño izan ta izango direanen odola, etzan asko izango

gizonaren gatxa osatuteko. Arpelik batuko zirean odol onegaz Aingeru

guztien santidade eta merezimentuak, ze ain zan andia gizonak pekatuaren

bitartez artu eban zorra, ze guzti guztiok etzirean elduko bera pagetara.

Bake andi baten geunkazan Demoniñoak bere agindupean, ez egoalako

zeru luurreko kriaturatan indarrik bere azpitik aterateko. A, gizon

geixoa! Andia da itsasoa legez zure zori galdua! Nok osatuko zaituz?

Eztago iñondi bere zure gatx onentzako erremediorik.

5. Atera gura eukean Jaungoikoak Demoniñoaren eskupeetik eta

egin bere seme, baia onetarako kitu egin bear zan (eutsan) gizonak Jaunaren

justiziari (eutsan) zorra, eta ez eukan zegaz. Ebilen Jaungoikoa begira

ea agiri bazan bere artean gizonagaz bitarteko izan al leitekeanik, baia ez

egoan, eta orregaitik guztia egoan estutu eta larriturik. Ikusirik Jaungoiko

andiak ez egoala iñondik modurik bere antzera eta irudira eginiko gizona

bere zori gogorretik aterateko, abietan da asmetan ea zelan biurtu al leion

gizonari galdu eban zoriona, ta alan diño: Zer egin nei ain laztan dodan

gizona erremedietako? Legeak eztauko indarrik onetarako, Sakrifizioak

eztira asko, oraingiño biraldu dodazan Patriarka, Profeta eta osterantzako

nire serbitzalleak ezin urratu al izan dituez bere kateak, ezin goia-artu izan

deutse Demoniñoari, ezin kendu al izan dabe pekatua. Zer egingo dot

bada gizona galdu eztedin? Zer deritxazue egingo dabela Jaungoikoak? Ze

asmu artuko dau pekatua munduti kenduteko? Nok sinistu leike? Nori

buruak bere emon leio? Mittam filium meum dilectum, biralduko dot, diño

bere artean, neure seme laztana, Jaungoiko andia. Zetarako bialdu gura

dozu zeru altutik lurrera zeure Seme maitea zugaz izaite bat eta Jaungoikotasun

bat daukana? Da, bada, kastigu ikaragarrizkoren bat egiteko gizonakaz,

zugaz egin daudeen esker gaistoak gaitik? Edo uriolez lurra estalduteko

Noe-ren egunetan legez? Edo zeruko suagaz erretako mundua

zure kontra egin dituezan pekatuak-gaitik antxina Sodoma ta Gomorra

legez? Ez, Kris.k, ez, eztau onetara biralduten Jaungoikoak bere Semea

ezpada mundua salbetako.

6. Eta, zelan bialduten dau ain maite daben Seme au? Ez Jaungoiko

bateri datorkion anditasunagaz, ez zeruko Errege bateri datorkion gloriagaz,

biralduten dau, diño S. Paulo Ap.k, pekatuzko aragiz yanzirik, gure

Juan Mateo Zabala

pekatuak bere ganean dituzala eta eurak gaitik menpeko, edo esklabo eta

madarikatu eginik yoten dau, azotetan dau, zaurituten dau, birrinduten

dau, ilten dau kurutze orretan dakusuen moduan. Aror pekatari itsua, zer

bear izan dan zure pekatua mundutik kenduteko; aror zelango osasungei,

edo medizinea bear izan dan zure zauri eta gatxak osatuteko; aror zelango

prezioa bear izan dan zure zorrak kitu ta pagetako. Erdue, erdue, Adanen

Semeak, kurutze onen oñetara, baita ikusi egizue zer egin dozuen

zeuen pekatuakaz. Gatxezko uriolez eztaldu zenduan mundua, eta uriola

oneek kenduko bazirean, Jaungoiko bat ondatu bear izan da neke, pena

eta tormentuzko uriola garratzetan, zeintzuk sartu yakozan arimagiño.

Zuek arrotu eta puzturik Jaungoikoaren kontra, eta arrokeria au kenduko

bazan, Jaungoikoa bera humildu bear izan da eriotzagiño, eta kurutzeko

eriotzagiño. Egin zinduezan Jaungoikoak bere seme, eta zuek iges eginik

Jaungoikoaganik, egin ziñeen Demoniñoaren agindupeko; urtengo

bazenduen bada, ugazaba gogor onen azpitik, eta biurtuko baziñeen

Jaungoiaren seme izaitera, Jaungoikoa egin bear izan da gizonaren seme,

eta igon bear izan dau kurutze orretara, ortxe urratu, eta yosteko Demoniñoak

zuen kontra eukan eskriturea. Begira kurutze orretara, ortxe ortxe

ezagutuko dozue nogiño elduten dan pekatuaren anditasuna.

7. Orretan bere, Ne.K.k., ezta ezetan bere obeto ezagututen pekatuaren

ikaragarrizko gogortasuna Jaungoiko baten eriotzan baxen.

Andiak dira pekatuak munduari ekarri deutsazan kalteak. Urioleak luur

guztia estaldu badabe, eta zortzi gizonez besteak ito badira, yausi bada

zerutik sua eta erre badituz uri osoak, gerreak erri, Probinzia eta Erreinu

zabalak ermu ixil biurtu badituz neke lan, atsakabe, naibage, sotin, zizpuru,

premiña, ta larritasunez inguraturik badagoz, pekatuak ekarri dituz

gatx guzti oneek. Baia, au guzti au zer da Jaungoiko baten eriotzearen

aldean? Ezta au pekaturik eukelako, ez pekataria zalako, ezpabere pekatu

antzeko aragiz yanzirik egoalako. Auxe bakarrik asko izan zan bere Aitaren

aserrakuntza guztia bere ganean yausteko, eta bere areriorik gogorrena

bailitzana legez kurutze orretan dakutsuen moduan ifinteko. Begira,

gizona, zelangoak direan pekatuak egin deutsuzan zauriak, ze osatu bazirean

J.K°. zauritu bear izan da, diño S. Bernardo-k. Goia-artu eutsan

J.K.°k pekatuari; baia pekatuak berak bere goia-artu eutsan zelan-alan

J.K°.ri. Il eban J.K°.k pekatua; baia pekatuak berak bere il eban Jaungoikoa.

Arerio eskergea Jaungoikoa pekatuarentzat, baia arerio eskergea

pekatua bera Jaungoikoarentzat. Arerio bi onen artean yazo zan arkal

ikusi ezin direan gizon biren artean yazo leitekeana. Urteiten daudee

peleetan, eta biak geratuten dira ilik, batak besteari emon deutsan golpe

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!