18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

52

SERMOIAK (I)

txitozko minberaak: besoak zabalik (idigirik) egotea, eta zabalik bere,

kurutzean bear dan legez kurutzean yosirik egoteko, da guztiz nekegarria:

gorputzaren pisua beti egongo zan untzeen zilloak (zuloak) etenduten eta

gordinduten, eta geroago eta zabalago egiten; eta orregaitik beti egongo

yakon odola urten eta urten, beinbere lotu bagarik. Onetarik etorriko

yakon ikara bildurgarrizko bat, egarri eta argaltasun guztizko andi bat, eta

gorputz guztiko ala ikaragarriak, zeintzuk geldi geldi bizitzea kenduko

eutsen kurutzean egoan gaixoari. Onelango eriotza gogorra (aserrea)

emon izan deutse Yesus gozoari, onen gogor il izan dabe Ygkoaren

semea.

Niri begitanduten yat oraintxe, antxe dakusdala kurutzean eskegirik

bururik beatzetara alde oso bagarik, antxina Isaias-ek ikusi eban legetxe.

Burua dauko arantzaz galdurik, gorputz guztia azotez ebagirik, eta alde

guztietatik odol beroa dariola, arpegia matrallakoakaz anditurik eta baltziturik,

miña, ao-sabaia, eta eztarria (samea) egarriz leorturik eta sikurik, eta

beaztunez mindurik, esku-oñak untzez yosirik. Zer geiago ikusiko eban

geugaitik Yesus laztangozoak? Baauko bere gorputz guztian min barri

batentzako lekuren apurrik? Ainbestera eldu zan bere nekea eze Yaunak

berak, pasiño guztian ez ai bat, ez zotin bat egin ez eban. Yaun onek, bere

burua kurutzean alan ikusi ebanean, asi yakon bere Aita Yaungoikoari

esaten: «Ene Ygkoa, ene Ygkoa, zegaitik alan itxi nozu? berba laburrak

beintzat, baia alango Yaun pazienzia eta bake andikoaren aoan asko baño

geiago esan gura dabeenak.

Baakutsue orain, neure kristiñauak, baakutsue nogiño elduten dan

Yaungoiko maiteak geuri erakutsi deuskun amodioa? Baakutsue? Geugaitik

gizon egintzan, geugaitik ikusi zituzan neke, izerdi eta buruko-ala

andiak: geugaitik ibili zan guztien oñen azpian; geugaitik eroan (igaro)

eban eriotzarik gogorrena. Bai geugaitik, bere kontra ainbeste bider yagi

izan garean okerrok gaitik; bere esanak egin gura ezik ainbeste bider ibili

izan garean mukerrok gaitik ainbeste ikusi izan dau zeru-lurraren egilleak,

geu egin ginduzan, eta bizirik gaukazan Ygkoak. Eta au entzunda, zeuen

biotzak, eztira bigunduko? Pekatari gaixoak, onenbeste gura izan deutsue

Ygkoak, eta, zeuek ezteutsazue ari ondo gurako? Eztozue aren esanik

egin gurako? Aren gorrotoan bizi gurako dozue? Alan egiten yako Ygkoari?

Zer da au, neure kristiñauak? nongo zorakeriak artu deutsue burua?

Ygkoak zeuei ainbeste amodio erakutsi, eta, zeuek salduko dozue arrak

yango dabeen aragiaren gustu zantar bategaitik? Ygkoak zeuei ainbeste

amodio erakutsi, eta, zeuek salduko dozue egun bireko baño izango eztirean

diruak gaitik? Ygkoak zeuei ainbeste amodio erakutsi, eta zeuek

Juan Mateo Zabala

saldu gurako dozue laster itxi bearko dozuen adiskide txar batzuk gaitik?

Ygkoak zeuek gaitik ainbeste ikusi, eta, zeuek neke eretxiko deutsazue

bere esana egiteari? Etzare lotsa bere seme-alaba gazteak Ygkoa zeuei

mesede egitearren bere amaren eta san Josepe-ren agindupean esanak ixilik

egiten ikusita, zeuek gorasoak ezer esaten deutsuen orduko erremuxkadaka,

burrufadaaka, karkabu txarka agindua egin gura ezik (eztozuela)

ebilten? Etzare lotsa senar-emazte bake txarrekook, Ygkoa zeuen onerako

ainbeste txarkeria eta ainbeste neke bake onean eroaten ikusita, zeuek

beti alkarren kezkan, beti txakur katuak legez alkarren aserre gogorrean

ibilten? Etzare lotsa kristiñauak ikusirik zeuen Ygkoa ixi-ixilik bakean

deungaro andiak entzuten, min ala eskergaak ikusten, eta eriotza arrigarria

igaroten, zeuek deungaroren bat esan dagizuen orduko? txatxarkeria

apurren bat egin dagizuen orduko, bengaia, kerellea, demandua gorrotoa,

besterik ez erabilten? Ygkoaren Semea geugaitik alaz eta minez ase ase

eginik, eta loi zantarrak aragiaren atsegintasun zikinez euren buruak asazkatu

ezinik. Ygkoaren Semea geugaitik barau gogorrak, goseak, egarriak

ikusten: ordi konkorrak ardaoz sabelak bete ezinik. Ygkoaren Semea

geuri on egitearren bizitza nekosoa, eta eriotza itzala daroiala: testigu okerrak

adiskidea serbidutearren aren damu gorrian aren izen santu lotsa

andikoagaz guzurragazko testigantza (gaia) gaistoa emoten dabeela.

Zer da au, neure kristiñaua? Non da geure aurpegia? Non da geure

biotza? Ygkoaren Semeak geure onerako ainbeste egin, eta, geuk eztogu

aren esanik egin gurako? Eztot ondo esan. Geuk geure pekatuakaz, geure

pekatu anditzarrakaz, barrien barri kurutzean yosi bearko dogu? Ez,

neure biotzeko entzulaak, ez. Amodioari amodioagaz erantzuten yako:

on-eretxiari on-eretxiagaz, eta ondo-gureari ondo-gureagaz. Eta bada

Ygkoaren Semeak zeuek gaitik ainbeste egin izan dau, zeuek bere aleginak

egin bear dozuez bera ondo serbietako, bere esanak gauza guztietan

egiteko. Au eskatuten deutsue Yesus maiteak; eta au egin bear deutsazue

Yesus maiteari. Eta au egiteko gogoak artuten badozuez, errazki yoango

zare bete betean beragana: berak esan eban bere aotik bera pekatarien

billa etorri zala mundu onetara. Yesus gozoak eskatuko deutso bere Aitari

zeuen pekatuen parkaziñoa. Kurutzean min alaz ilten egoala eskatu

eutsan bera alan imini ebeenak gaitik: eta oraintxe gugaitik egiten dagoala

dirauskue San Yoan eta san Paulo apostoluak, eta ez geure pekatuak

gaitik ez eze, baita mundu guztikoakgaiti bere. Zeruan dagoala bere eztau

galdu izan Ygkoaren Seme onek lengo guganako on-eretxi eta laztantasun

gozoa, eta alantxe dirausku esatera noatzuen urrengo exenplu onek.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!