18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

28

SERMOIAK (I)

legez; bada ainbeste edertasun ikusiagaz geugan, usteko geunke Jaungoikoa

beste gareala; ak uste izan ebana legez. Zeruko aingeruak arritu eta

muturik dagoz grazian dagoan arimearen edertasuna ikusiagaz; euren

guraari guztia da berari adi egotea, diño S. Juan Krisostomo-k. Eta auxe

adierazo gura izan eban Dabid Erregeak esan ebanean bere arpegia ikusi

gurako ebala zeruko aberatsak, eta alan dirautse biurtu zaitez, biurtu zaitez

onantza, ikusi zaiguzan. Ikusirik bere edertasuna ain zoragarria, itanduten

deutse batak besteari: Nor da datorren au egunsentiko izarra baxen

ederrago, ilargia baxen miragarriago, eta eguzkia baxen argiago, eta bere

arerioentzat exerzitu ondo ifiniak baño bildurgarriago? Au guzti au eta

geiago esaten oi dabee Aingeru santuak grazian dagoan arimeagaitik.

3. Baia ze mirari Aingeruak modu onetan berba egitea eta arriturik

egotea arimearen edertasunagaz, Jaungoikoa bera guraariz beterik badago

bera ikusteko, beragaz egoteko, eta beragaz berba egiteko, diño S. Juan

Krisostomo-k? eta auxe berau aitu gura ebala Dabidek esan ebanean:

ikusi gurako dau Erregek zure edertasuna. Ze berba gozoak esaten deutsaz

zoraturik legez beragaz ain ederrik dagoalako! Dirautsa: guztiz zara

ederra, neure maitea, ikustekoa da zure yanzia. Ai ze ederra zarean! Beste

batzuetan dei egiten deutso bere esposa laztana, bere usoa, bere bakarra;

eta beste batzuetan Erregiña. Berba guzti oneetan gura dau ezagutu daigun

ze andia dan deutsan amodioa, eta leku altura eregiten daben graziak

ari mea, bada egiten dau bere Esposa maite, eta orregaitik Erregiña ez lur

zatiren bateko, ez urien batzuetako, ezpada lur guzti eta Zeruko; bada S.

Paulo Apk. dirausku ze, grazian dagoana J.Kºgaz batera dala Aita betikoaren

herederu. Auxe berau diño Apostolu onek beste leku baten. Graziak,

diño, egiten gaituz Jaungoikoaren seme: baita seme bagara, bere ondasun

guztien herederu ta yaubegei. Geratu gaitezan ementxe piska baten, eta

begiratu daigun, al daigun ondoen, S. Paulok diñoana ezagututeko zerbaist

noragiño erantetan gaituzan graziak. Jaungoikoaren herederu diño

egiten gaituzala, eta J.K°.ren lagun herenzia onetan. Herenzia onek emoiten

deuskun eskubidea, J.K°.ren direan gauza guztietara elduten da, eta

alan, esan ebanean gauza guztiak ifini zituzala Aita Eternoak bere eskuetan,

zan esatea oneek guztiok emon euskuzala guri bere. Biztu egizuz

orain zure pensamentu eta guraari guztiak, eta ikusi egizu ea aurkitu al

daizun graziak emoten ezteuskun gauzarik. Alperrik ibiliko zara billatuten,

bada ez bakarrik eztozu aurkituko, ezta ezin gogora bere iñori eldu

leikio onelango gauzarik, bada graziak emoiten deuskuna ezta urre gorria,

ez arri baliotsoak, ez luurra, ez eguzkia, ez irargia ez zeruak, ez Aingeruak;

Juan Mateo Zabala

Jaungoikoa bera da, bere ondasun, ontasun, eta yakituriagaz eta orregaitik

zirautsan Dabid Erregeak Jaunari, zu zara neure herenzia.

Begiratu nosbait, Ne.Ea.Mk. (neure entzula maiteak), graziak arimeari

emoiten deutsan ondasun miragarri au. Yagi zaitez nosbait pekatuaren

lupatzatik. Iratzartu zaitez nos edo nos lozorro orretarik, eta ikusi

egizu Jaungoikoak opa deutsun zorion, sinistu bere nekez leikeana: zure

eskuetan daukazu, gura badozu Jaungoikoaren seme izan. Jaungoikoak

emon deutsu eskubidea gura dozunean bere Seme (izaiteko) egiteko,

dirautsu S. Juan Ebanjelisteak. Mundu onetako agintari, Errege eta andiak

izanik gu legez gizon ilkor ta ilbear batzuk, auts puska bat, zimaur zati bat,

gu legez il bear direanak, gu legez luur biortu, eta ustelduko direanak

sepultura baten, ez gaituez euki gura adiskidetzat, ozta berba egiten deuskue,

ozta begiratuten deuskue. Baia Jaungoiko neurribaga, kabubaga, eta

azken-bageak, izanik mundu guztiaren yabea, zeruluurraren egillea, ez

bakarrik begiratuten deusku, ez bakarrik izan gura dau geure adiskide, ez

bakarrik nai dau beragaz bizi gaitezan, baita bere gura dau bere seme izan

gaitezan, eta geure borondatean itxiten deusku nai dogunean graziaren

bitartez bere seme egiteko. O ontasun parebakoa! O Jaunaren gizonaganako

amudio sinistu bere ozta leikiana! O karidade errea! Zer da, Jauna,

gizona bere gomuta izan zaitezan, edo gizonaren semea ainbestean euki

zengian? Gizon batek bestea baño puskatxu bat andiago dalako, hazienda

apur bat geiago daukalako, edo diru zati batzuk dituzalako, ozta begiratu

gura deutsa besteari, ozta berba egin gura deutsa, ozta beragaz ibili

gura dau, eta nekez bere adiskide ta laguntzat gura dau, eta izanik zeu

zeru-lurraren yaubea, eta gizona pobre, nekatu eta kaden bat; zeu Angeru,

eguzki, ilargi, izar eta gauza guztiak adoretan zaituezana, eta gizona

yaio orduko iges egiten dauen geriza bat; zeu mundu guztia zeure anditasun

neurri bageagaz betetan dozuna, eta gizona luur puskatxu bat: zeuk

gauza guztiak eta gizona bera ezer-bere ezetatik egin zenduzana, eta gizona

zeu zeure eskuakaz egina; eta alan-da guzti zeure aldean ezer eztan

gizon oneri ez bakarrik begiratuten deutsazu, ez bakarrik berba egiten

deutsazu, ez bakarrik gura dozu zeure adiskide izan dedin, ez bakarrik

isten deutsazu zugaz naste etse baten bizi izaiten, mai baten yanari bat

yaten, ezpabere nai dozu zeure seme izan dedin, eta aginduten deutsazu

izan dedila, emoten deutsazula onetarako eskuikunea nai dauenean egiteko

Jaungoikoaren seme. Kk., ze poz ta atsegin, ze olgura emon bear

ezteusku, Jaunak emoiten deuskun eskubide onek? Zer egin bear eztogu

anditasun onetara eldutarren? Zeinbatean euki bear eztogu semetasun

onetara eregiten gaituzan grazia?

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!