1. ATALA 5
6 1. MISIÑOAREN SARBIDEA (J, 1-12. or.) Sicut missit me Pater, et ego mitto vos. Joan. 20. v. 21. SERMOIAK (I) Barri onak, eta guztizko onak dakartzueguz, kristiñauak. Pekatupean bizi zareen pekatari errukigarriak, pekatu mortalaren katea gogorrakaz loturik, eta katigu zagozenok, poztu zaiteze. Zeuen arimeen salbaziñoagaz itxirik, edo erdi itxian, eta ernegadu aginean aurkituten zareenok, zabal zabal egizuez zeuen biotz estu-larri orreek, bada gaurko arratsaldean dator zeuek gana zeuen egillea, eta zeuen aita gozoa. Datortzue zeuek ainbeste bider zeuen pekatuakaz oñen-azpian erabili izan dozuen yaun errukior au, zeuek-gaz bakeak egitera, eta zeuen arimaak pekatuen karzela ilun-ikaragarri orretarik ateratera. Datorkizue Yesus zeuen, eta guztioen aita, ta erredentore maitagarria, zeuen arimaak pekatuen loikerietarik garbitutera, eta bere graziagaz edertutera, ta apaindutera. Ikusten dau daukazuezala zeuen arima orreek ikatz baltza bera baño bere baltzago; zagozela iya infernuan amilduteko, eta betiko galduak izateko bidean; eta onek erdibitu deutso bere biotz biguna; eta atera gurarik zeuek zeuen bide okerretarik, biralduten deutsue misiño santu au zeuen errira, zeuei adietan emoteko, bene benetan ondu gura badozue, prest dagoala bera baita ondo prest, zeuei parkatuteko, eta zeuen adiskide izateko. Bai, neure erri noblea, Yaungoikoak bere erruki andiz biraldu gaituz ona neure lagun maitea ta ni; eta ori egiteko onetara ekarri dituz geure biotzak, eta beste guztienak bere: eta esan giñaike egia oso osoagaz, eta ao betean eze, etorri egin gareala alan gura izanik bertoko kabildu beneragarriak, yustiziako yaun prestuak, eta erriko zar-gazte, andi-txiki eta umegiñokoak. Eldu yako Yesus gozoari berak zeuri eta inguruetako erriai bere ontasuna erakusteko, eta mesede andiak egiteko izentadurik eukan aldia. Ai, N.N.! Zeinbat eta zeinbat izango ete dira zeure semeen artean, eta alborengo errietako semeen artean aspaldiko urteetan Ygkoa ganik igesi eta deslai dabiltzazanak? Zeinbat ete dira pekatuan bizi direanak, eta gaistakerian begi bietagiño ondaturik dagozanak? Ai! orain ementxe berton agertuko balituz geure guztioen barruak, zelan ikusiko ete gendukez geienen arimaak? Geienak zeuen pekatuakaz barrien barri kurutzean eskegi egin dozue Yesukristo geure yaun maitea; geienak pekatuakaz gal- Juan Mateo Zabala durik daukazue Ygkoaren grazia ederra, galdurik daukazue zerurako zeunkeen eskubidea: galdurik daukazue zeuen Ygko laztana; eta oraintxe elexa au beera baletor, eta guztiak azpian zapaldu, deretxat eze geienak infernurako izango ziñatekezala. Eztiñot nik au albastoan ta destaiuan: lar bere lar dakit zelan bizi direan gaurko egunean kristiñaurik geienak. Baia, neure entzula maiteak, biotz zabala. Oraintxe da zeuen aldia: auxe da Jesus gozoak zeuei bere ontasuna erakusteko iminirik izan daben abegune ederra. Onetarako biraldu gaituz geu erri onetara; eta geuri dirausku beste aldi baten Apostolu santuai legetxe: sicut misit me Pater, et ego mitto vos. Neu neure aitak biraldu ninduan legetxe, alantxe nik bere zeuek biralduten zaituedaz. Ni yatzi nintzan mundura galdurik egozanak billatuten eta onduten, eta zeuek bere ori egiten yoan bear dozue. Nik ondu neban Samaria-ko emakume pekatuan askotan yausia: izango dira erri orretan bere zar-gazte asko seigarrenekoan sarri yausi izango direanak, eta oneek ondu bear deustazuez. Nik ona izatera ekarri neban santa Maria Madalenea, errian zer esan andiak imini zituzana: izango dira erri orretan bere, ta ez gitxi gitxi, euren pekatuakaz berba leku andia imini izango dabeenak, eta orreek ondu bear deustazuez. Nik san Pedro-ri ezagutu eragin neutsan bere deungaro egina, eta negar andiak egin zituzan bere biraoak gaitik, eta guzurraren ganeko yuramentu okerrak gaitik: badira erri orretan bere birao egiten dakienak, eta guzurragaz yuramentu egin izan dabeenak, eta ea orrei garbatu eragin al badeiozue alan egina. Nik atera neban san Mateo esku artean erabiltzazan tratu okerretatik; badira erri orretan bere tratu okerrak egiten dakiezanak, eta orrei galarazo bear deutsazuez alango tratuak. Nire esanagaitik Zakeok atzera emon zituzan ondasun deungaro irabaziak: badira erri orretan bere iñoena eureneturik eta mamiñ eginik daukeenak, eta orrei esan bear deutsazue erreskatak egiteko, eta bakotxari berea emoteko. Eta azkenean izango dira beste era askotako bekatariak, eta egin bear dozuez aleginak oneek pekatuetarik ateretako, nik atera nituzan legez adore bagarik egozan gizon kadenak, eta beste asko. Ara emen zetarako biralduten gaituzan Yesus maiteak, eta zetarako etorri garean geu erri onetara: zeuek pekaturik aterata zerurako bidean iminteko. Ez zatoz, ez, zeuon ondasunen atzean (billa): zeuen etseak, zeuen basterrak, zeuen abereak, beekariak (giberriak, umerriak) zeuen esku-artekoak zeuentzako: geugaitik ortxe oso osorik geldituko yatzuez. Baia arimeen atzean gatoz, eta arimaak emon bear deuskuzuez, ez geuretzako, ezpada Jesus maitearentzako. Pekatuz baltziturik, eta bete beterik badaukazuez bere, ezta ezer orregaitik. Yaun onek eztau gura pekataria 7
- Page 1: Iturria: Sermoiak (I), Fray Mateo d
- Page 5 and 6: 10 SERMOIAK (I) dabeenean merezimen
- Page 7 and 8: 14 rik, zeuek bere zeuen aldetik al
- Page 9 and 10: 18 2. ARIMEAREN BALIO ANDIAREN GANE
- Page 11 and 12: 22 SERMOIAK (I) sun. Eurak irabazte
- Page 13 and 14: 26 SERMOIAK (I) neurribakoa bene be
- Page 15 and 16: 30 SERMOIAK (I) Esan egidazu, N e .
- Page 17 and 18: 34 SERMOIAK (I) Iratzartu zaiteze n
- Page 19 and 20: 38 SERMOIAK (I) egoan Yesus bideaz
- Page 21 and 22: 42 SERMOIAK (I) andiak, pasiño gar
- Page 23 and 24: 46 SERMOIAK (I) guztiok bere galdu
- Page 25 and 26: 50 SERMOIAK (I) Yesukristo-ri berea
- Page 27 and 28: 54 SERMOIAK (I) San Karpo izantzan
- Page 29 and 30: 58 SERMOIAK (I) onik ez eukala, esa
- Page 31 and 32: 62 SERMOIAK (I) kopean zatz eginik
- Page 33 and 34: 66 SERMOIAK (I) ek, gizonik satzena
- Page 35 and 36: 70 SERMOIAK (I) atzituak egiten: as
- Page 37 and 38: 74 SERMOIAK (I) Ainbeste ta ain gog
- Page 39 and 40: 78 SERMOIAK (I) okerraren damuaz, z
- Page 41 and 42: 82 Lenengo zatia SERMOIAK (I) Mundu
- Page 43 and 44: 86 SERMOIAK (I) ala aziak bete bear
- Page 45 and 46: 90 SERMOIAK (I) Errotulua Asi egizu
- Page 47 and 48: 94 SERMOIAK (I) 2. Bai Jaungoiko an
- Page 49 and 50: 98 ta zauriakaz. Goiartute karua be
- Page 51 and 52: 102 SERMOIAK (I) nok atera zengizan
- Page 53 and 54:
106 1. AUTSEN EGUNERAKO SERMOIA (B,
- Page 55 and 56:
110 Bigarren puntua SERMOIAK (I) Pe
- Page 57 and 58:
114 SERMOIAK (I) rreari. Ikusirik S
- Page 59 and 60:
118 SERMOIAK (I) Oneek guztiok yoaz
- Page 61 and 62:
122 rik? Yagi zaiteze nosbait zeuen
- Page 63 and 64:
126 izatea, ta betiko itxi bearra o
- Page 65 and 66:
130 bili nituzan atzerapen ta luzak
- Page 67 and 68:
134 4. GARIZUMA ARRATSALDEETAKO EUS
- Page 69 and 70:
138 SERMOIAK (I) zitel txikienagait
- Page 71 and 72:
142 SERMOIAK (I) Jaungoikoaren graz
- Page 73 and 74:
146 SERMOIAK (I) Eta, ze berba-bide
- Page 75 and 76:
150 SERMOIAK (I) Peribit, izango do
- Page 77 and 78:
154 SERMOIAK (I) ko besteak esaten
- Page 79 and 80:
158 SERMOIAK (I) leneak alango bide
- Page 81 and 82:
162 SERMOIAK (I) artean eta orregai
- Page 83 and 84:
166 SERMOIAK (I) nori datorkioz ase
- Page 85 and 86:
170 SERMOIAK (I) kondenadua izan ze
- Page 87 and 88:
174 SERMOIAK (I) Demoniñoak gu bar
- Page 89 and 90:
178 SERMOIAK (I) badaukazue bere er
- Page 91 and 92:
182 SERMOIAK (I) Yangoikoak gaixo o
- Page 93 and 94:
186 10. ZE BIDETI GALDUTEN DIREAN P
- Page 95 and 96:
190 SERMOIAK (I) ten da barriro len
- Page 97 and 98:
194 SERMOIAK (I) ezteutsen ezeri be
- Page 99 and 100:
198 4. ATALA SERMOIAK (I) Juan Mate
- Page 101 and 102:
202 SERMOIAK (I) ezpaneuntse: ezerb
- Page 103 and 104:
206 SERMOIAK (I) galtzaigarrirako e
- Page 105 and 106:
210 SERMOIAK (I) ni guzurteetako, e
- Page 107 and 108:
214 SERMOIAK (I) izan zan, lastoak
- Page 109 and 110:
218 SERMOIAK (I) ko. Egongo da gose
- Page 111 and 112:
222 SERMOIAK (I) burua galdu arean
- Page 113 and 114:
226 4. INFERNUA (J, 158-171. or.) D
- Page 115 and 116:
230 SERMOIAK (I) duten eutseezan. E
- Page 117 and 118:
234 SERMOIAK (I) daukeezan lumaak b
- Page 119 and 120:
238 SERMOIAK (I) pekaturako gogo gu
- Page 121 and 122:
242 daien, ze aintxe eukiko dituguz
- Page 123 and 124:
246 SERMOIAK (I) rik dagozalako: eu
- Page 125 and 126:
250 SERMOIAK (I) tuteko, eztaukaguz
- Page 127 and 128:
254 SERMOIAK (I) ten baño. Egizue
- Page 129 and 130:
258 Lelengo zatia SERMOIAK (I) 5. E
- Page 131 and 132:
262 SERMOIAK (I) guturik daukat ond
- Page 133 and 134:
266 SERMOIAK (I) izango direan gizo
- Page 135 and 136:
270 SERMOIAK (I) ez inguraten ebeen
- Page 137 and 138:
274 SERMOIAK (I) ko ur guztia zulot
- Page 139 and 140:
278 gozamenak eukitearren? Etzagoze
- Page 141 and 142:
282 SERMOIAK (I) ke zerua, mendieta
- Page 143:
286 SERMOIAK (I) egiozue zelangoa d