18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

48

SERMOIAK (I)

Ygkoaren guganako on-eretxi eder laztana; eta alan onen ganean astiroxeago

egin bear dogu.

Baita gauza bik nauke ni Yesukristoren pasiño orretan ikaraturik, eta

konorte bagarik legez: bata da Ygkoaren semea guztien ostikopean ikustea:

bigarrena, barriz, Ygkoaren seme orrek ikusi zituzan ala gogor-ezin

geiagokoak: eta deretxat eze, zeuek bere niri entzunda beste orrenbeste

esan bearko dozuela. Entzun bada. Bai satza legez darabilde guztiak

Yesus. Bere eskolako batek, beragaz ogi baten bizi izantzanak, salduten

dau, eta dollorkeriarik zitelenagaz iminten dau bera ilteko ebilko zan arerio

okerren eskuetan. Beste batek biraoka eta erneguka diño beragaitik

eze, berak eztazauela alango gizonik: Eta ganeko guztiak, atzea emonda,

iges egiten deutse. Mutil otsein ikuski batek emoten deutsan belarrondoko

eskergeagaz lotsea dariola iminten (itxiten) dau Pontifize nagusiaren

eta erriko bana-banazeen aurrean, iñok orregaitik berba bat otsein orreri

esaten ezteutsala. Soldaduak barriz begiak estaldu (estari) barregarri darabilde,

matrallakoka, txistu (tistu, txu) loiak eta gorro atsituak arpegira urtika,

dirautsela destañez barre zantzo artean: «ea igarlari, ea zelan igarten

doan nok yo auban».

Eta, nok negar bagarik gogora ekarriko dau zelan santutasuna eta

ontasuna bera danari milla guzur oker lenagokoaz ganetik (ostean) ezarri

eutseezan: erriai yagi eragiten ebilela, Erregeari zor yakazan kontribuziñoak

(petxuak) pagetea galarazo gura ebala; Ygkoaren kontrako berba

deungaak esaten zituzala, eta onelangoak: Zelan barrabas okerra baxen

okerrago egiten dabeen; zelan lapur biren erdian ilten dabeen bera buru

eta nagusi balitz legez? Nori biotza ausiko ez yako ikusirik Ygkoaren yakituria

Herodes-ek zoro egiten dabela, eta berak burla-zar yantzi eragin

eutsen soñeko zuriagaz daroela kaleetatik zear, mundu guztiak irri ta

barre egiten deutsala? Nori azkenean erraiak apurtuko etxakoz dakusanean

arako gizon noble odol onekoa, Ygkoa bera Aita dabena, eta amatatik

ogeta bat erregeen odoletik datorrena billau bat legez azotadurik, eta

lotsagarrizko kurutzean (kurtzioan) ilik?

Baia ezta beingoan igaroteko arantzazko koroaren zera..., barre

lotsarizko negargarria. Soldaduak, iñoren leporik barre egiteko beti prest

egon doazanak, ikusirik Yesus laztana nekerik andienetan bere ixi ixilik

egoala, eta bakerik bapere (arean) galdu bagarik, eta yakinik beste aldetik

ari edozein txarkeria eginagaitik, Pilatos-ek ez eutsela buruko-min andirik

emongo, Yudeguai barriz orregaz biotza zabal zabal egingo eutseela, artu

zituezan asmuak (buruak), beragaz barre aldi bat izateko. Eztakit nik

obato esango ez neunkean diabruak gauza ori burura emon bear izan

Juan Mateo Zabala

eutsela, bada eurak asmadu ebeena eztirudi iñondi bere munduan danek

ames bere egin leikeala. Entzun izan ebeen zelan Yesus gozoari beste

gauzeen artean ezarten eutseen bere burua errege egin gura izan ebalakoa,

eta orretarik buruak emon eutsen burlazarrezko errege egin bear ebeela.

Esan ta egin. Eioten dabe arantza gogorrakaz koroe ikaragarri bat,

erantziten deutseez soñekoak, ezarten deutse sorbaldeetatik beera (atxina)

kapa gorri zar bat, yesarri (yarri) eragiten deutse aulki (lenka) baten

ganean, eta buruan yosten deutse indarka arantzazko koroe ori. Emoten

deutse eskura zetro orde, kañabera bat eta asten yakaz erregeri legez agurrak

eta esku-munak egiten. Paretan (iminten, yarten) yakaz batzuk

aurrean, belauniko (belaunbiko) eta algaraz eta karkaiaz dirautse: «agur

Yudeguen errege». Besteak artuten deutse eskuetako kañaberea eta beragaz,

blast, yoten dabe buruan. Baia asko zirean legez, ezin guztiak ain

urrera eldu yakazan orrenbeste egiteko; baia orreek bere euren zitalkeria

erakusteko (arren, arrik) gorro atsitu loiak egiten eutseezan arpegira. An

zirean algaraak, an barre-zantzoak, an iji-ajak, an berba zantarrak, antxe

barallea eta iskanbillea.

Neure biotzeko kristiñauak, ete dira oneek ipuiñen batzuk, edo amesen

batzuk? Egin ete zirean onelango gauzaak gizon oker gaisto bizi bere

bear ez leukeanen bategaz? Ez, eztira egia uts utsak baño, eta zeru-lurraren

egilleagaz, Ygkoagaz beragaz egin zireanak. Yaun au da arako yaun

andia, zeinen aurrean aingerurik goienak eta nagusienak bere euren aurpegiak

estaldu bear izaten dituezan; eta zerutar guztiak auspez lurrean

(zelaian yarririk) etxunik opa (opatuten eskinduten) deutseezan euren

buruetako koroiak. Baia soldadu aldra billau batek darabil munduko gizonik

okerrena legez, edo satzena legez, dandarrez barregarri. O Yesusen

pazienzia diño san Bernardo-k, o umiltasun miragarria, eta o amodio

parebagakoa! Ezagutu dagigun gugaitik egin izan dituzanetan, zeinbat

gura deuskun. Zeinbat eta bere burua gitxiago egiten daben, ainbat eta

geiago eta geiago agiri da geuri deuskun legea eta ondo-gurea. Baia ezta

orretan bakarrik agiri: agiri da bere gugaitik ikusi zituzan neke eta ala ezin

esanezkoetan.

2. Ez eukan orretan bere Yesukristo geure yaunak geu pekatuetarik

ateretako ainbeste ikusi bearrik: baia bere amodioak eta geuganako oneritxiak

arr-arazo eutsazan, eguño munduan gizonek ikusi dituzan gogorrenak.

Munduko gogorrenak esan dot, eta eztot nik neure berbea yango.

Baakit nik munduan askok ikusi izan dituezala Yesukristo-k ikusi zituzan

gauzaak langoak, baita aek baxen askozaz eta askozaz gogorragoak bere;

baia ez eutseen aei orreek gauzok onenbeste min eta ala emon, zeinda

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!