18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

56

2. ATALA

SERMOIAK (I)

Juan Mateo Zabala

1. YESUKRISTOAREN PASIÑOAREN

GANEKO SERMOIA

(A, 1-18. or.)

Opressit me dolor meus... Aperuerunt super me

ora sua, et exprobrantes percusserunt maxillam meam,

saturati sunt poenis meis.

Azpian artu nabee alak: idigi dituez nire kontra egiteko

euren aoak, ni ostikopeian erabilteko matrallan yo nabe:

aspertu ta asazkatu izan dira neure nekiakaz.

Iob c. 16. v.v.8. et 11.

Il da Yesukristo gugaiti: gugaiti il Yesukristo. Ze besterik, bear da,

onek berbok esatea, eta santokristo bat begien aurrian imintia baño Pilatosen

beinolako berbakaz: Ecce homo: Kristiñau direanen biotzak damuz,

minez, eta atsakabez beteteko ? Bai: ze onegaz gogoak beingoan emongo

leuskioe Yaungoikoaren Semea, Trinidade santuko bigarren personea,

Aitagaz, eta Espiritu santuagaz Yaungoiko bakar bat dana, zeru-lurren

egillea il dala, eta il bere egin dala, gu bere arerioak adiskide egiteko beragaz:

guri okerroi, galduta genduan zerurako bidea emoteko. Emongo

leuskioe oraindo eurak dakiezan Yaun orren neke andiak, bada begiak

erakutsiko leuskioez buru arantzaz galdua, arpegi matrallakoz baltzitu, ta

mallatua, sorbalda azotez apurtuak, eskuan unzez yosiak, eta gorputz guztia

bururik eta beatzetara birrindua, eta zati osorik baakoa.

Alantxe da: baia zuek etzare onenbestegaz aspertuten, eta obeto

berotuteko zeuen biotzak, zeatzago entzun gurako zendukez Yesusen

neke orreek. Ondo eginik dago bada, neure entzula onak, eta ori izan da

beti giza-aldi guztietako kristiñau guztien guraria, eta Elexa ama santeak

berak egunokaz irakurri eragiten deusku meza santuan, neke onen ganean

ebanjelista santuak eskribidu ebeena. Egingo deutsuet bada, eta ondo ta

ondo gogoti, bada nik neuk, nasan epela izan da bere, neugan ikusten dot,

antxina san Leon-ek ziñoana, eztala gauza gozoagorik, ez atsegintasun

geiago emoten dabenik, gure Salbatzallearen pasiñoaren ganeko berbetea

baño.

Eta au zuei bear dan argi bidean egiteko, gogoak emon deust, Yesukristoren

aotan imintia, arako Yob santuak burutik eta beatzera zauriz

beterik, alde guztietati atsakabez, eta naibakoz inguraturik, eta iñondi bere

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!