18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8

SERMOIAK (I)

galdu dedin, eta betiko il dedin: gura dabena da ondu daiteala, eta betiko

bizi daiteala. Itxi gura badozuez bada orain arteko bide okerrak, eta lengo

pekatuai bein betiko agurra egin, eta Yaunaren esanak egiten dozuezala,

gura badozue berak erakusten deutsuezan bide artezetatik ibili, berak

artuko zaituez, berak parkatuko deutsuez pekatuak, eta gero, eriotzea

ezkero eroango zaituez zeruko gloriara. Orretarako galdu bear dozuez

orain arteko izkune txarrak, alde egin pekaturako izan dozuezan, eta izan

daikezuezan bideetarik, itxi lagun deungaak, bakotxari berea biurtu, guztiakaz

bakeak egin, berba baten emetik aurrera kristiñau on batzuk izan

beartzare (dozue).

Baia alan egin bearrean, aurrera eroan gura badozuez orain arteko

zantarkeriak, loikeriak, gorrotoak, biraoak, ordikeriak, lapurreriak eta

osterantzeko pekatuak, yakin bear dozue eze, etzala Yesukristo bakarrik

etorri mundura pekatariak ondutera, baita bere etorri zala pekatari gogortuak

galdutera. Simeon santuak esan eutsan Maria santisimeari lelengo

bere besoetan yaun au elexara eroan ebanean: yakin egizu eze, umetxu au

izango dala asko galduteko, eta asko biztuteko: positus est hic in ruinam, et

resurrectionem multorum. Eta alan misiño santua entzunda onduten ezpazare,

bildur izan beartzare, zeuen buruen ganera etorriko dala yaunaren aserre

gogorra. Bear bada auxe da Ygkoak zeuentzako daukan azkenengo

grazia; bear bada auxe da azkenengo egingo deutsuen deia: eztozue bear

bada beste misiñorik entzungo; beintzat yakina da guztiok entzungo eztozuela,

eta zeuen zorigaistokoak, atan izanik, misiño onegaz balietan ezpazare.

Baia, nor izango da neure entzulen artean alan egingo dabena? Nok

zarratuko (gortuko) dituz bere belarriak Yesus-en dei gozoak ez entzuteko?

Nok gogortuko dau bere biotza Yesus-en dei gozoai ez erantzuteko?

Ez, eztot uste alangorik izango danik. Biotzerik gura izan dozue misiñoa,

gogo onagaz asi zare etorten; eta deretxat eze aleginak egingo dozuezala

aurrera bere etorteko, zeuen arimaak garbituteko. Yangoikoaren bideetan

sartuteko, eta aurrerantzean onak izateko. Eta au gogo obeagaz egin dagizuentzat

esan bear deutsuet eze, elexa ama santuak bere orixe gura dabela,

eta ori egitea gaitik guztizko induljenzia, eta parkamen ederrak aginduten

deutsuezala.

Lelengo bada, misiño denporarako Aita Santuak emonik daukaz lau

induljenzia plenaria, edo parkamen oso osoak. Lelengo parkamena irabazi

lei misiñoak dirauan arteko edozein egunetan, eta edozein bere elexatan

konfesadu, ta komulgaduta. Bigarrena, eta irugarrena irabazten dira

geuk izentaduko doguzan komuniño jeneraleko egun bietarik baten, edo-

Juan Mateo Zabala

zein elexatan konfesadu, eta gero elexa onetan komuniño santua artuta:

eta bata egun atan berean irabazten da, ta bigarrena geratuten da eriotzako

ordurako beste egun baten esango deutsuedan legez. Laugarrena arimeen

funziñoa egingo dan egunean, edozein elexatan konfesadu ta

komulgadu, eta elex’onetan oraziño eginda; baita egun atan bertoko altara

guztiak dira purgatorioko arimea ateratekoak. Onezaz ganetik misiño

santua entzun eskero, ilean bein daukazuez zazpi urte ta zazpi berrogei

eguneko parkamenak konfesadu ta komuniño santua artuta. Entzuten

duzuen doktrina bakotxeko eun eguneko parkamena. Iñor aginduten

(botetan) badozue misiñoko doktrinara, edo etorteko biderik emoten

badeutsazue, beste berreun egunekoa, eta au irabazi zinaie gurasoak, ugazabaak,

eta ugazaba-andreak, zeuen umeak, eta ogitukoak (otseiñak) biralduta:

Misiñoa esaten dan eguna bada bulda santuak dakazan estaziñoetako

eguna, irabazten dira Erromako zazpi elexak ikusita (bisitauta) irabazi

leitekezan induljenzia guztiak.

Oneek induljenziok irabazteko arimea pekatu mortalerik garbi izatez

gane euki bear da guztien bulda santua, baita eskatu bear yako Ygkoari,

arren bada begiratu dagiola bere elexa santuari, galdu dagizala herejia guztiak,

ekarri dagizala hereje eta fedebagakoak bere lege santura, eta emon

dagiela errege eta prinzipe katolikuai euren artean bake ona egiteko, eta

alkar ondo artuteko grazia. Edo laburrago ta errazago, eskatuko deutsazue

Ygkoari, aita santuak aginduten dituzan gauzaak gaitik. Ara zelango

induljenzien ondasuntegia irabazi ziñaikeen misiñora etorrita. Eta obeto

aditu (ulertu) dagizuen ondasun onen balioa, zerbait esan bear deutsuet

induljenzien ganean.

Batek pekatu mortala egiten dabenean merezidu dituz infernuko

betiko penaak. Konfesiño onaren bidez parkatuten deutso Ygkoak pekatua,

eta kenduten deutso bere infernura bearra: baia ezteutso beti parkatuten

pekatuaren zor guztia, zein kitadu ta pagadu bearko daben edo

mundu onetan gauz’onak eginagaz, edo bestean purgatorioko pena ezin

gogorragoakaz. Konfesoreak aginduten daben penitenziagaz bere ateraten

da zor ori: baia ez orregaz bere beti guztia, ezta onago bere. Azaz

ganetik pitian pitian egin daroaguz pekatu benialak, zeintzukaz bere zor

andiak artu daroaguz geure lepo ganean. Elexa ama santuak emon gura

leuskioe bere semeai zor orreek ateretako (pagetako) modua. Eta, zer

deritxazue egiten dabela? Daukaz bere kontura Yesukristo-k emonda,

Yesukristo beraren merezimentuakaz, Maria santisimearenak gaz, eta

santu-santeenak gaz egiten direan ondasunen giltzaak. Ondasun orrek

bada idigiten dituz, eta emoten deutse bere semeai gauza onen bat egiten

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!