18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24

SERMOIAK (I)

meza bat arrastaka, al deitean arinena, eta orra arimeagaitik egiten dan

guztia.

9. Gexotuten bada gorputza, betor bertatik medikua edo barberua

gexoak indarra artu baño leenago, laster artuten da osasunagaitik botikekoa,

aginduten bada edatekorik garratzena bere, topetan da zegaz pagadu,

eta gatxa igaroten bada, ondo osatu artean itxiten da tabernea, itxiten

da yolasa, itxiten dira zaleago direan gauzaak. Austen bada azurren bat,

urteiten badau oiñ, kadera, esku edo besoak, billatuten da nok imini, eta

min andiak bear badira, direanak ontzat artuten dira, azurra, oña, besoa,

edo eskua konpondutarren. Yausten da arimea gexorik pekatuan, eta

eukirik osagillea ta osasun-geia, edo medikua ta medizinea ezta ezer egin

gura: egunerik egunera, asterik astera, ilerik ilera eta urterik urtera isten da

gatxagaz egoten. Elduten da konfesoreagana, zein dan arimako mediku

osagillea, astun eta garratz egiten dira aginduten dituzan osasungei edo

medizinak. Agindu badagi itxi deila tabernea, ezteila yoan yolasera, biurtu

dagiola yaubeari ostu edo kendu yakona, parkatu daiola gatx egin deutsenari,

edo deungaro esan dabenari: «ezin osasungei edo medizina au

artu leiteke, laarregi estututen dau konfesore onek, ez nas beragana geiago

biurtuko». Dirautso Konfesoreak osatu arren arimea, itxiten ezpadituz

arako leen gexotu ebeen gauzaak, arako berba aldiak, arako adiskidetasunak,

arako ibillerak, barrien barri geixotuko dala, pekatuan beste bein yausiko

dala, ezta yaramonik egiten; ezta artu gura arimearen onerako osasungei

edo medizina oneek. Zer esango dot, bada, gorputzari yanaria,

yaztekoak, eta beste bear dituzan gauzaak emoiteko artuten direan neke

eta arduraak gaitik? Zelango izardiak! zelango nekeak! zelango euriak!

zelango beroak! Zer egiten ezta? Goxerik arratsera zagoze atxurra, laiea,

yorrea, edo beste onelango instrumenturen bat eskuan dozuela, eguzki

begian, erre eta kiskilduten; gitxitan daukazuez euriak, gitxitan izotzak,

gitxitan edurrak, eta gitxitan zeuen nekatu eta adikatuteak, ze artuten

badozue laborea, area, bedarra, edo matsa, ontzat eta pozik daroazuez

egin dozuezan bearrak, eta emon dozuezan izerdiak. Nok egiten dau

beste onenbeste arimeagaitik? Zer esango zeunkee aginduko beleutsue

bear guzti au egin daizuela, neke guzti oneek igaro daizuezala, izerdi guzti

oneek emon daizuezala arimeagaitik?

10. Eztirautsut, Ka., eztaizula bearrik egin gorputzagaitik; errazoe

andia da bear egitea, ze auxe da Jaungoikoak Adan-eri, eta Adan-egan guri

guztioi agindu euskuna, esan euskunean: «zeure arpegiko izerdiagaz

yango dozu ogia». Eta S. Paulo Apk. diño ze, bearrik egiten eztabenak

eztagiala yan bere. Gura neunkeana da, ezteila bearra gorputzarentzat

Juan Mateo Zabala

izan, aazturik daukezuela arimea. Gauak, egunak, asteak eta urteak daroaguz

gorputzak; beretzat bearra, beretzat etsea, beretzat oea, beretzat

yatekoa, beretzat nekea, beretzat bearra, beretzat guztia; arimea, barriz,

aizturik: eguño bere gomuta eztogula, gorputzari egunean egunean emoiten

yako yaten goxean, eguerdian eta arratsean, eta arimeari sei ilabete, eta

ameneko urtebeterik urtebetera Sakramentu ori, zein bakarrik dan bere

yanari ta edaria, eta orduan bere ez arimearen ardurea daukalako, ezpada

txantelen bildurrez, eta Abade Maisua Jaunak kastigadu ze dagian. Au da,

Kk., arimea leenago izaitea gorputza baño? Au da arimearen ardura geiago

eukitea gorputzarena baño? Eztakit azartu edo atrebiduko zareen

baietz esaten. Baia, ai Kk.! Ze zorakeria andia, ze itsumendi negargarria!

Konfesetan dogu, sinistuten dogu arimea Jaungoikoaren alabea dana, gorputza,

barriz, lur zati bat, simaur, eta satz puzka bat baxen eztana eta alan

bere gorputzak daroaguz ardura guztiak eta arimea daukagu azturik. Esan

egidazue, ezpabere, sartuko bazine Jauregi edo Palazio baten, ikusiko

bazendue otsein menpeko, edo kriada baltz ezain bat, seda, urregorri,

zirrar edo urrezurizko soñekoakaz apaindurik sala edo estradu baten

yarririk etseko guztiak aora begira zer aginduten daben bertatik egiteko,

eta beste aldetik etxeko andrea, Yauregiaren yaubea berez guztiz ona, ta

ederra erropa zar etendu batzukaz, bazter baten sarturik, iñok yaramoiten

ezteutsala, goseak ilik, zer esango zeunke? Etzeunkee esango au egiten

dabenak eztaukala sensunik, zoro dala eta eroa? Bada beste onenbeste

egiten dozue zuek Arimea da Jaungoikoaren Alabea, zeruko yaubegei ta

herederua, eta gauza guztien yaubea, da guztiz ederra berez Jaungoikoaren

antz edo irudira egina dalako. Gorputza da arima onen otsein eta

agindukoa, baita onetarako egin eban, egin, Jaungoikoak; ezaina da, bada

ezta luur zati bat, simaur eta korta, itz puzka bat, eta usteltasuna baño; eta

alan da guzti gorputz au apainduten dozue al daizuen guztia, zeuen sensunak

dagoz begira zer aginduten daben berpertatik egiteko; beretzat

dozuez, beretzat atseginak, beretzat yan edanak, eta beretzat al dozuen

guztia, eta arimea daukazue bazter ta okelu baten sarturik kausiñorik egin

bere bagarik eta goseak ilik.

11. Baia, zer diñot, gorputza? Zeuen abere edo animalien ardura

geiago daukazue arimena baño. Egunean egunean emoiten deutsazue

yaten: gexotuten badira, austen baiake oiñ edo besoren bat, bertatik alegiña

egiten dozue; galduten baiatzue idi, bei, zaldi, aari edo aume bat, edo

auntzen bat, zabiltz mendirik mendi bere atsean. Ze naibagea, ze nekea,

ze tristezea bera galdu dalako! Galdu da arimea, eta eztago sentimenturik,

eztago atsakaberik, edo penarik; eztago ardurarik billatuteko. Zorakeria

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!