18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

76

SERMOIAK (I)

minberak. Bada orixe egin eutsen Yesukristori geuk baño askoz ta askoz

gorputz bigunagoko Yaunari. Zer ikusiko eban, bada, orduan?

Eta, zer gero kurutzea zutunik, lurreko zuloan sartuta, itxi ebenian,

ago or, ta il adi nox-gura? Zer ea, zer ikusiko eban, antxe egon zan iru

ordu aetan? Ai bada! beso baterik ordu betean eskegirik egotia, da ain bildurgarrizko

neke gogorra eze, asko izan doa, egia esa-arazoteko gizonik

zorrenari, eta gogorrenari, yakinda bere alan esanagaiti, urkamendian il

bearko dabela. Zer izango zan bada Yesus laztanarentzat iru orduan besoak

zabalik, untzeakaz yosirik, esku-oñetati eskegirik egotia? Ori antxina

askotan ikusten zan gauzea zan; eta aldi atako yakitunak diñoe ze, ori zala

eriotza guztien artean okerrena eta ori baño askozaz bere obea zala, surtan

erreta iltea, lasterrago egiten dalako.

Ea bada, ya daukagu Yesus gozoa, Yangoikoaren Semea esklaboentzat,

lapurrentzat, eta erallentzat (eriotzagillentzat) baxen etzan zur gogorrean

eskegirik, eta madarikatu eginik. Eta eriotza oneri oraindio lotsari

geiago emoteko, lapur oker bi, albo banatati bat euren kurutzetan yosita,

iminten deutsez, lapurren buru, eta euren arteko gaistoena Yesus egiten

dabela. Begira ondo, neure entzulak, begira bururik biatzera zelan dagoan.

Burua dauko arantzaz galdurik, sorbaldak azotez ebagirik, esku-oñak

untzez yosirik, aosamaak (eztarriak) egarriz igarturik, eta dana dago alaz

errerik. Bauka min barri batentzako lekurik? Eztakit nik, baia bai lengoak

geldi bagarik barriztetan yakazala. Gorputzaren pisua beti yagoko eten ta

eten geroago eta zabalagoak, eta gordinagoak egiten untzen zilloak: geldi

bagarik zara zara dario lau zuloetati odola, mementorik mementora argalduaz

ta indargetuaz doa: ikara itzal batek artuten dau, eta egarriak, egarriaren

andiak ito bear dau. Ai ze iru ordu Yesukristok kurutzean ikusi

zituzanak! Orain bai esan leikiala Yaun oneek, bera dala arra eta ez gizona,

eta minen barri ondo ekiana.

Eta au bada gorputzeko minen aldeti, ezta gitxiago arimakoenetati

(biotzekoenetati). Bada, Zer dauko edo zer dakus Yesus errukarriak biotza

alatu biar ezteutsanik? Nora biortu leiz begiak, min artuko eztaben

lekura? Gora, bera, alboetara, urrunera? Ai! inondi bere ezta agiri atsegingarririk,

ez biotza argigarririk. Goiko Aitak aztuta legez dauka, yaramoten

ezteutsala (eramaten) atseginerako beinik bein. Kurutzearen

parean dakus Ama, biotza minez erdibiturik daukala. Urrunxeago dakusaz

aldeak, diszipuluak, ta adiskideak, ondo agiri dabeela arpegian, euren

barrua zelan dauken larririk. Eta onek dira onak. Barriz gaistoak? zeinbat

erakusten ezteutse? alboko lapur batak, soldaduak, sazerdoteak, erriko

agintariak, aide-nagusiak, meeak, guztiak iraunez, ta deungaro esaka ito

Juan Mateo Zabala

bear dabe. Buru-eraginakaz, siñuakaz, kiñuakaz, irribarreakaz dirautse: «A

panparroia! Elexea bera eginda, barriro iru egun barru egingo enduana,

ea zelan ire burua ateraten doan agoan lekuti. Bestiai mesede egiteko izan

dok, bere buruari egiteko, ez yaukak indarrik. Yaungoikoaren Seme baas,

yatsi adi kurutze orretarik ta sinistuko deubagu», eta onetariko asko.

Onenbestera eldu zan Yesus onaren aldi onetako nekea eze, Yaunak

berak, pasiño guztian ez ai bat, ez zotin bat egin ez eban. Yaun onek bere

burua kurutzean alan ikusi ebanian, asi yakon bere Aita Yaungoikoari esaten:

«Ene Yangoikoa, ene Yaungoikoa, zegaiti alan itxi nozu?». Berba

laburrak beintzat, baia alango Yaun epetasun ta bake andikoaren aoan

asko baño geiago esan gura dabenak! Neure biotzeko kristiñauak, Bazauzue

zeru lurren erregia, egillea ta yaubea? Bada nik bazaut, baia san Bernardok

legez, ezaugarri eztagoalako: bazaut oraintxe egiñik dagoalako

Isaias-ek antxinarik esanik euskun modu-modukoxea, edertasun guztia, ta

antz guztia galdurik; guztien oñen azpiko eginik, alaz ta (gatxez) minez

galdurik, eta lepraz betea, ta Yaungoikoak kastigadua dirudiala.

Baia nosbait yoan bear yakazan bere nekeak: egin izan dau, aitak egiteko

esanik eutsana: eta orain Aita orregana bear dau. Osasun onean

dagoan baten indar, ta askortasun guztiagaz deadar egiten dau: «Aita,

zeure eskuetan emoten dot ene arimia», eta orrenbestegaz burua makurtuta,

ilten da. Il da Yesus gozoa: il da Yesus laztana: il da Yesus biotzekoa:

eta il egin da alaz, nekez, iraunez ta lotsariz asazkaturik. Baia, zer diñot: il

egin dala? Il egin dogu guk: guk il dogu geuk gure pekatuakaz. Ez esan:

Yudeguak il dabeela, soldaduak il dabeela: Pilatos-ek il dabeela. Egia da,

Yudeguak bere eriotzea eskatu izan dabela, eta Pilatos-eri deadarka, ta

zemaka sentenzia okerra emon arazo deutsela: egia da, soldaduak azotez

apurtu (ebagi,eratzi), arantzaz koroatu, ta kurutzean yosi izan dabela: baia

eta, nok dauko errua pekatuak baño? Ementxe dago sustraia; auxe da

Yesukristoren neken ta lotsarien etorburua. Pekaturik izan ezpalitz, ez

Yudeguak, ez Pilatosek, ez soldaduak, ta ez iñok ez eutsan, ezer egingo.

Geure pekatuak il dabeela Yesukristo? Geure pekatuak birrindu

dabela Yaungoikoaren Semea? Non zara lotsea? Non zara damua? Zelan

yausten etxaku aurpegia, ta erdibituten biotza? Eguzkiak eztau argirik

emon gura izan, Yauna kurutzean dagoan artean, lurra ikaratuten da, eta

atxak eurak apurtuten dira, euren egillea il yakenian, eta gure biotzak,

egongo dira pekatuan geldi, atxak baño gogorrago eginik? Yesukristo ilten

ikusi ebenak, yatsi zirean Kalbariorik, damuarren bularrak yoten, eta gu

egongo gara geure pekatuetan, okerrerietan gogor? Ez beintzat, ez.

Damutu bekigu, Yesus laztana ilteko bidea guk emon izana; baia ez Yudas

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!