18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

88

SERMOIAK (I)

tetasunaren agindua, eta gura izan neban erre ne. karidadearen suagaz. Su

au ekartera etorri nintzan zerutik lurrera, eta auxe isioten ibili naz ogeta

amairu urtean munduan: auxe ondo-gurazko su au exetuteagaitik igaro

dot pasillo ikaragarri bat: igon dot kurutze onetara eta emon ne. bizitzea.

Baia, A! eta ze ikaragarria dan zeuen biotzen gogortasuna! bada mundu

guztia erreteko asko izan dan karidadearen sua ezta asko zuen biotzak

berotuteko bere. Otz otzik eta biotz-min bagarik kurutze onetara begira

zagozelako, eta deungeago dana pekatuen eta Demoniñoen bizi-leku eginik

zagoelako. Auxe zeuen esker deunga au da ne. biotza erdi bi egiten

deustan ezpatarik gogorrena, eta kurutze itzaltsu onek baño neke geiago

emoten deustana, Zegaitik zagoze bada ain gogor, ne. seme maiteak? Ete

da zuek-gaitik asko egin eztodalako? Ete da zuen biotzak oraindiño ez

geiago bigundutea merezi dodalako? Ea bada ne. Semeak, emen nago

prest edozein gauzatarako egin egizue nigaz zuek gura dozuena, eze pozik

eroango dot edozein bere gauza zn. arimak irabaztearren: edozein moduko

eriotza iragoko dot ostera zeuen biotzak amudioan exetuteagaitik. Ea

bada ne. seme maiteak, ezagutu egizue ni nazala zen (zeuen) aita ona, zn.

ongilla andia, eta zn. on guztia: eta orain artean niganik igesi ibili bazaree

bere, erdue erdue zn. aitagana, eta ez egizue bildurrik euki, bada ementxe

nago ni poz andiagaz besa-artean arturik ne. bularraren kontra estutu, ta

laztanduteko. Emen nago zn. arimak irabaztearren edozein gauza egiteko

prest: erdue bada ne. Semeak neugana, erdue laster, eta idigi egidazuez zn.

biotzeko ateak, bada zeuekaz bizi gura dot, eta zori-oneko egin gura zaituedaz.

A ne. kristiñauak! Nos artean egongo gara gogorturik Ygko baten

deietara? Nos artean eukiko doguz ge. biotzak astundurik? nos artean

izango gara esker deungakoak Yaun andi onegaz? Ezagutu dagiguzan nos

edo nos, ne. kristiñauak, beraganik artu doguzan mesedeak. Idiki dagioguzan

ge. biotzeko ateak: eta emon dagiogun atsegin guztia ge. borondate

onagaz. Auxe biotz au da eskatuten deuskuna: ondo-gura onegaz pagaduko

deutsaguz ge. zor guztiak. Ea, zer diñozue? Al zagoze orain bere

gogorrik? Ezteutsazue oraindiño bere emon gura zen. arimea? Eztozue

oraindiño urten gura pekatuaren egoera negargarri orretatik? Enzuzuez

edolanbere bere Ama guztiz santearen negarrak ta zispuruak. Begiratu

egiozue zelan dagoan kurutze orren oñetan, nok poztu eztaukala, bada

eregiten badituz be. begiak kurutze orretara, erdi bi egiten yako biotza,

ikusirik bere ume maitea arnasa bagarik. Eta alan negarrezko iturri bi eginik

bere begiak dirautso Semeari: «A ne. Seme maitea! Modu onetan itxiten

nozu? Zein ba obago izango zan, neuk igaro izan baneban, zuk igaro

Juan Mateo Zabala

dozuzan neke-alak, zu bizirik geldituteagaitik? Ai ene Seme biotzeko, ze

bakartasun ilunean itzi nozun! Zu zinean ne. aita, ne. poz, atsegin, eta on

guztia: eta orain geratu naz ume zurtz guraso baga, alargun lagun baga,

neke eta naibage artean iik bizitzea baga, Nogana biurtuko naz bada? Nok

poztuko nau ain zori gogor andien erdian? Aita Eternoak? Ai! Bere juztiziako

ezpateak il dau ne. Seme errubaako Isaak. Poztuko nabee Aingeruak?

Ai! Eurak dagoz negarrez euren egillea, ta Erregea iik dakuselako,

Poztuko nabee gizonak? Ai ene penea! Eurak eurak, bai, emon deutse

(euren) pekatuakaz eriotzarik gogorrena ne. Seme laztanari. Euren pekatu

ta gaistakeriak gaitik, ne. semea dago ilik: eta eurak dira oraindiño ne.

biotzari damu ta atsakaba geiago emoten deutsenak; ezagutu gura eztabeelako

ne. semeak egin deutsezan mesedeak: eurak dira ne. areriorik

eskergeenak, daukeelako nabarbenkeria azia, oraindo bere ne. Seme maiteari

ekiteko. Baita, ai! onango tristura ilun ta lan minen erdian baneunka

gitxienez ne. seme biotzeko onen korpua kurutzetik eratsia! Baia, A ene

zori-txarreko! bada au nai au, eta atsegin apur au bere eztaukat nok emon.

Aita-Eternoa, ezta oraindo bere amatadu ze. justiziaren aserrea? Eztau

oraindo bere pagadu bioen Seme onek bere ganean artu eban pekatarien

zorra? Eztozu oraindo bere gura sepultura bat emon dakion ze. Seme

bakarraren gorputz ilari?»

Bai, Ama naibagez ta nekez betea: entzun dituz Ygkoak ze. deiak, eta

gura dau obiratu dedin ze. Semearen gorpu ori. Aror non biralduten deutsuzan

gizon errukior orreek ze. guraria egiten. Ea gizon onak, eldu zaiteze

ama neke beteriko orregana, eta eskatu egiozue zeuen biotzakaz bere

baiezkoa gogotik igarota daukazun lan andi ori egiteko. Ez bakarrik emon

gurako deutsue, baita bere eskerrik asko emonik esango deutsue Dabid

Erregeak Saulen gorpua luurpeetu ebeenai baño obeto: «Ygkoak bedeinkatu

zagiezala zeuon Yaunagaz egin gura dozuen eginen onagaitik. Eta

nik bere emongo deutsuet zeuon borondate on orrek merezidu daben

saria. Ea bada gizon beteak, igon egizue arbola orretara eta betor gugana

frutu gozo ori, kendu dedin mundutik Adanek frutu garratza yanagaz

ekarri euskun eriotzea. Igon dagigun ne. kristauak mendi santu onetara,

eta ikusi dagigun noragiño eldu dan Yaunaren guganako amodioa, eta ge.

pekatuen gogortasuna, eta asko ezpada Ygkoaren semearen eriotza ori ge.

biotzak bigunduteko, autortu dagigun ao betean eze, arriak eta atxa baño

gogorragoak gareala.

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!