18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

100

SERMOIAK (I)

dauko guraari apur zitel bat zeuk zeure eriotzeagaz irabazi zeuntsan betiko

gloria baño. Zuk esan zenduan Moises-ek ermuan sugea eregi ebana

legez, alantxe konbeni zala zeu kurutze altu orretan egotea, zeu ikusten

zinduzanik galdu ez dedin, eta bai guztiak euki egien betiko bizitzea; baia

pekatari gogorrak ezteutsu zeuri begiratu bere egin gura, bere begiak

zarratuten dituz zeu ez ikustarren. Naiago dau Infernuko suge madarikatuak

pekatuaren beneno gogorragaz il dagian, kurutze orretara zeugana

elduagaz betiko bizitzea euki baño. Zorakeria sinis-ezgarria benetan gizonarena!

Astutasun bildurgarria!

12. Kristiñaua, non da zure fedea? Non da zure arrazoia? Non da

gitxienez zure sensuna? Jaungoiko bat daukazu begien aurrean kurutze

orretan yosirik, azotadurik, zauriturik, odolozturik eta ilik; ta, orregaitik

bere geiagotan eukiko dozu Demoniñoak iskintzen deutsun guraari apur

bat, Jaun orrek irabazi deutsuzan zeruko ondasun ugariak baxen? Benetan

diñot eztaukazu federik, ez errazoerik, ez sensunik. Ba’kizu zer deritxadan

yazoten dala Jaun orregaz eta zugaz pekatu egiten dozun bakotxean?

Ara obeto ezagutu dagizun zure pekatuaren anditasun ikaragarria.

Deritxat, bada, zakusdazala Jaun orren eta Demoniñoaren artean. Biok

egiten daudee alegina zu erosteko. Alde batetik Jaun orrek bere besoak

zabalik dei egiten deutsu kurutze orretarik, eta beragana eroateko ifinten

deutsu begien aurrean zer egin daben zugaitik. Begira kurutze onetara,

dirautsu, eta ikusiko dozu nogiño eldu dan nire zuganako amodio eta

ongureak. Ain modutan galdu zinean ze, ez egoan nok atera zengizan

estadurik negargarrienetik neu zure erruki izan ezpanintz. Zu pekatupeerik

aterateko eneban biraldu Aingeruren bat, ez serafinen bat, ez Kerubinen

bat; neu izanik guztien Jaun, Jaungoiko eta Yaube yatsi nintzan zerutik

luurrera, eta egin neban oraindio gurasorik maiteenak egin eztabena

semegaitik. Zugaitik yaio nintzan abel-etsetxu pobre baten, zugaitik bizi

izan naz ogeta amairu urtean neke pena, gose egarri, otz, bero, izerdi ta

pobreza artean. Zugaitik artu ditudaz bost milla azote ta geiago; zugaitik

zulatu deust neure burua arantzazko koroe ikaragarri batek; zugaitik geratu

neure gorputza zauri andi bat eginik burutik beatzera, zugaitik igon

neban kurutze gogor lotsaari ta iltsaltsu batera; zugaitik emon neban

neure zanetako odol guztia, eta zugaitik galdu neban bizitzea eriotzarik

ikaragarrienagaz. Nai badituzuz egia onen testiguak irakorri egizuz begiak

kurutze onetara, eta ikusiko dituzuz. Testigu dira nire gorputz au estalduten

dituezan zauriak. Testigu nire buruan dakutsun koroe au; testigu yosirik

nauken untze oneek; testigu nire gorputz zatitu, banatu, odoloztu eta

birrindu au; eta testigu kurutze au non nagoan esegi eta ilik, lapur gesto

Juan Mateo Zabala

eta madarikatu bat legez. Zer geiago egin neunkean zugaitik eta eneban

egin? Eta, au guzti au ezta asko zure biotz ori irabazteko? Ezta asko izango

zu esker oneko egiteko? Zu nigana ekarteko? Bada ezpazara nigana

etorri gura esker oneko, erdu gitxienez beti betiko zorioneko izatarren.

Neure eriotzeagaz idigi deutsudaz zuk zure pekatuagaz zarratu zenduzan

zeruko ateak, aintxe daukadaz zuretzat gorderik, ez begiak ikusi, ez belarriak

enzun, ez gogotara eldu al leitekezan neurri bagako pozak, azken

bagako atseginak, eta kabu bagako gloria. Erdu bada nigana Jaungoikoaren

seme izaitera, zeruko Prinzipe, eta ondasunen yaube.

13. Beste aldetik deiegiten deutsu Demoniñoak, egiten dituz aleginak

beragana eroateko. Ezin esan leikezu mesederik egin deutsula, bada beti

egin deutsu al dagian gatx guztia; baia eskintzen deutsuz beragana bazoaz

guraari ziteltxu bat, ondasun bertatiko bat, diru apur bat, eta gerizea

baxen eztirean gustu amesak; eriotza zori galduko bat, infernu ikaragarri

bat, su bildurgarri beti betiko erretan egongo dan bat, tormentu, ala, neke

kabubaga, azken baga iraungo daben batzuk, eta atsakabe, naibage, desesperazino

eta gatx guztiz beteriko eternidade madarikatu bat. Orain bada,

noren aleginak izango dira altsu edo poderosoagoak zure biotza irabazteko

ainbeste mesede egin deutsuzan Jaungoiko orrenak, edo al daian gatx

guztia egin deutsun Demoniñoarenak? Noen deiak enzun gurago dozuz

zeure egille, zeure Jaungoiko, zeure ongille, eta zeure erredentzaile orrenak,

ala zeure areriorik gogor eta kruelenak? Nor eukiko dozu geiagotan

J.K.° ala Demoniñoa? Nogana yoango zara? Nok esango ez leuke Jaun

onen lenengo deira etorriko zareala itxirik zeure arerioa, bere asmu guztiakaz.

Baia o pekatari itsuaren zoramendia! Botetan dozu zeugandik Jaunaren

legea; eranzuten deutsazu Jaunari: eztot zure serbitzaille izan gura.

Lotsabagatasun ikaragarriagaz emoiten deutsazu atzea Jaun orreri, eta

zoaz arin aringa zeure burua Demoniñoaren eskuetan ifintera, ezagututen

dozu bera zure Ugazabatzat, eta egiten zara bere aginduko. Ukatu zinaike

auxe egiten dozula pekatu bakotxean? Ori ezin ziñai, ze Jaungoikoak

berak diño ze, pekatariak pekatu egiten dabenean, atsea emoten deutsala,

beraganik iñes egiteko. J.K°.k berak diño ze, pekatu egiten dabena pekatu

eta Demoniñoaren eskupeko egiten dala.

14. Auxe da pekatari zoro, eta sensun bakoa Jaun oneri zor deutsazuna

egin deutsuzan mesedeak gaitik, euki deutsun amodioagaitik, eta

zugaz artu daben ardurea gaitik? Ezta zure Aita maite ezerbere ezetatik

egin zenduzana, zaindu ta yagon zaituzana?. Gomuta egizuz arako antxinako

egunak, eta ikusiko dozu zelan aurkitu zenduzan pekatuaren basamortu

itsaltsu, eta bildurgarrian, eriotzara kondenadurik, euki bagarik

101

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!