18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44

5. JESUKRISTO-K GU EROSTEA

(J, 129-141. or.)

Sic Deus dilexit mundum,

ut Filium suum unigenitum daret, ut omnis,

qui credit in ipsum, non pereat,

sed habeat vitam aeternam.

SERMOIAK (I)

1. Yesukristo geure Yaunak esan eutsazan Nikodemus-eri oneek berbook:

«onenbestean maite izan eban Ygkoak mundua eze, emon eutsan

bere seme bakarra, beragan sinistuten ebeenak galdu etzitezentzat, eta bai

euki dagientzat betiko bizitzea». Eta zan esan izan baleu legez: beti ta beti

izan deutse Ygkoak gizonai oneretxi (amodio) andi bat, eta agertu izan

deutse berak egin izan deutsezan ainbeste mesedeetan. Berak egin zituzan

eurak ezer-ezerik, emon eutsen arima eder bat gorputz galant bategaz

batera: berak euren bizitzeari iraun eragiten deutso: berak emoten deutse

yan-edana, oña ta soña, eta ganeko ondasunak. Eurentzat egin zituzan

munduko baster guztietan direan gauza ederrak; eta direanak imini zituzan

euren agindu-pean. Berak egunean egunean onentzat eta gaistoentzat

agertu eragiten deutso eguzkiari, eta bitzuoentzat biraldu daroaz bear

direan euri gozoak. Baia etzan onetan lotu (gelditu) Ygkoaren gizonak

ganako asko-gurea. Bere seme bakarra, beragaz bat eban seme laztan au

giñokoa, emon eutsen, beragan sinistu gura ebeen guztiak galdu etzitezentzat

infernuan euren buruak ondatuta, ezpabere gauz’onak eginagaz

betiko zerua irabazi legientzat. Orretarako biraldu ninduan ni, mundu

onetara, eta ordena estua emon eustan neure bizitzea gizonak gaitik emoteko

(emon bearko nebala). Eta alantxe izan bearko dau izan bere; preso

artuko nabe, azotaduko nabe, eta kurutze baten eskegirik ni ilgo naz gizonak

pekatuetarik ateretearren.

Ze berba gozoak oneek, geure biotzak Ygkoaganako amodioan

sutu, exetu, eta erre eginbear leukeenak! Ygko bat berak eginiko gizon

esker-gaistokoak-gaiti gizon egin... Ygko bat berak eginiko gizon eskergaistokoak-gaiti

neke andiak ikusi, eta bere bizitzea galdu... Ai bada au

beti begien aurrean bageunko, Ygko ain laztana maite izateko, eta aren

esana gauza guztietan beti egiteko! Bai alperrik eze (nonbaiste bere, aurkitx.)

ori gogoan ondo ondo artuta ez geunke ainbeste bider aren kontra

egingo, ez aren lege santua ainbeste bider ausiko. Auxe bada entzun bear

Juan Mateo Zabala

deustazue arratsalde onetan, ea berotu al balediz zeuen biotz otz edo epel

orreek Yesus maitearen amodioan. Ikusi bear dozue zeinbat egin eban

Jaun onek geure onerako, geu pekatuetarik aterata zeruan sartuteko. Onexen

ganean bada izango da gaurko sermoia. Erdue bada kristiñau onak,

Jaunak erakutsi dituzan bideetatik zabiltzenok, ikusi egizue zer egin eban

zeuek gaiti Ygkoak, eta orregaz ezagutuko dozue zeuek egiten dozuen

guztia eztala ezer ari zor deutsazuenen parerako. Erdue zeuek bere pekatari

gaixoak. Yaunaren kontra gorroto gogorrean zabiltzenok edo itsuitsurik

ebili zareenok, eta ikusi egizue zeuen esker gaisto eskergea: baita

ezagutu egizue zelan Ygkoak errai erraietarik gura izan daben zeuen ona,

eta zelan orain . bere besoak zabalik dagoan zuek artuteko beragana biurtu

gura badozue.

Eta gauza oneri sustraia artuteko, gogora ekarri bear dozue zelan

Ygkoak osterantzeko gauza guztiak egin ezkero, egin eban gizona guztien

buru, nagusi, eta agintari izateko. Emon eutsan buru iratzarri-argia, biotz

zabala, prestua eta noblea, gurari ederrak eta zitelkeria bagakoak. Edertu

eutsan arimea grazia santuagaz, eta ain egin eban bere adiskide eze, bete

betean esan leitekean eze, Ygkoak gizonagaz eukala bere gozo guztia.

Gizon au betiko zorioneko egin gurarik, prestau eutsan gloria eder bat,

non, munduko egot-aldia egin ezkero, egon bearko eban bere aurrean,

bera ikusten, eta bera gozetan betiko eta betiko, munduan bizi zan artean

Yaunaren esana egiten beeban. Erraz eukan orduan Adan-ek Ygko orren

agindua egiten. Ez eukan geuk legez arerio gogor indar andikorik: aragiak

ez eutsan gerrarik egiten, biotzak ez eutsan zitelkeriarik ez okerreriarik

emoten, diabruak ez eukan bere kontrako indarrik, etzan iñon lagun txarrik;

eta berba baten, zan bere buruaren yaube oso osoa, eta eukan bere

alde Ygkoa gauza guztietan lagunduteko. Eta, ai, alan egin izan baleu! Ez

bera ez eze, baita beraganik gentozan, guztiak bere bera legezko (lango)

zorionekoak izango ginean geuk geure erruz geure burua galdu ezik.

Baia eta, zer yazo zan? ai! ta, nok gogora ekarriko dau negarrik egin

bagarik Adanek egin ebana? Esker-gaistoko gizon onek ez eban egin gura

izan Ygkoaren esana. Yaunak esan eutsan (zaigetz) sagar-ondo bateko

frutaeitarik ez yateko (yan ez eiteko), baia berak Yaunaren esanari ez yaramon

eginda yan egin eban, eta gauza ain erraza ez egin gurea gaiti galdu

eban Ygkoaren grazia eta adiskidetasuna, egintzan beragaz arerio, guztizko

indar andiak artu zituzan diabruak bere kontra, gorputza bere mukerka

abiadu yakon arimeari esanik egin gura ezik, galdu eban zerurako

eukan eskubidea (eskuikunea), eta ekarri eutsan bere buruari betiko infernuan

erreten egon bearra. Eta ez eban bere burua bakarrik galdu, geu

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!