18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16

SERMOIAK (I)

keagaz itsuturik, zerukoai bear zeunkeen begi argiakaz begiratu ezteutsazuelako,

eta nekez izango da zeuen artean pekatu egitea gaitik, beste bagarik,

bear eztana egin izan dabenik. Onek pekatua garbituten ezpadeutsue

bere, atxakia apur bat baukazue orregaiti Ygkoaren begietan, eta yaun

onek zeuen ez yakinari, eta argaltasunari begiraturik lasterrago, eta errazago

parkatuko deutsuez pekatuak beragana biurtuten bazare, osterantzean,

ondo yakinaren ganera egin izan bazendue baño. Penitenzia bada,

penitenzia: biurtu zaiteze biotz-biotzerik Ygkoa gana penitenzia benetako

baten bitartekoz, zeuen pekatuen parkaziñoa izateko.

Ezin orretarako opa lekikezue orain daukazuen baño abegune obarik.

Aita Yaungoikoa deiez yagotzue, eta berak yuramentuaren beian esaten

deutsue eze, gaistoari onduten dan egunerik eta geiago ezteutseela

kalterik ekarriko ordura arteko gaistakeriak. Ygko Semea izango dozue,

eta dozue bere Aitagaz bitarteko ederra eta esku andikoa, zeuek gaitik beti

eskatu bai eskatu dagokana. Espiritu-santu yaunak dei gozoak egiten deutsuez

zeuen biotz barruan, eta emongo deutsuez penitenzia egiteko, eta

onduteko bearko dozuezan laguntza guztiak, zeuek zeuengan dagoana

egiten badozue. Mariasantisimea izango dozue zeuen ama gozoa zeuekgaitik

bere Seme laztanari eskatuko deutsana, eta Aingeru santuak, eta

zeruko Santu-Santaak izango dozuez beste ainbeste bitarteko, zeuek gaitik

Yaungoikoari erregututeko.

Ea bada, pekatari maiteak, biotz zabala. Oraintxe da zeuen aldia:

auxe da Igoko gozo-bigunak zeuei bere ontasuna erakusteko izentadurik

izan daben aldi ederra. Onetarako biraldu gaituz neure lagun maitea eta

ni erri onetara, zeuei adietan emoteko, bene benetan ondu gura badozue,

bera prest dagoala, baita ondo prest, zeuei parkatuteko, eta zeuen adiskide

egiteko. Pekatuz atsiturik, eta bete beterik bazagoze bere, ezta ardura:

orain artean zeuen arimeen salbaziñoagaz itxirik edo erdi itxian, eta ernegatu

aginean bizi izan bazare bere, ezta ezer orregaitik. Yaunak eztau gura

pekataria galdu dedin eta betiko il dedin; gura dabena da pekatari ori ondu

daiteala, eta betiko bizi daiteala. Itxi gura badozuez bada itxi orain arteko

bide okerrak, lengo pekatuai beti betiko agurra egin, eta Yaunaren naia

egiten dozuela, berak erakusten deutsuezan bide artezetatik ibili, berak

artuko zaituez, berak parkatuko deutsuez pekatuak, eta gero eriotzea

ezkero eroango zaituez zeruko gloriara.

Zetan zagoze bada, pekatariak? Zeintzuk dira zeuen gogoak? Baia,

zetan nago ni? Gogo-gogotik, eta egarri andiagaz gura izan dozue misiño

santu au, eta esan giñaike eze, geu etorri izan gareala erri onetara alan gura

izanik bertoko kabildu beneragarriak, yustiziako Yaun prestuak, eta erri-

Juan Mateo Zabala

ko zar-gazte, andi-txiki eta umegiñokoak. Gogo onagaz asi zare etorten,

eta nago eze aurrera bere aleginak egingo dozuezala etorteko. Eta, eztozuela

Ygkoagana biurtu gurako? Eztozuezala zeuen bizi-moduak ondu

gurako? Ez beintzat, ezteust niri biotzak alangorik aginduten (emoten).

Nik deritxot eze, alegin guztiak egingo dozuezala konfesiño on bat egiteko,

zeuen arimaak garbituteko. Ygkoaren bideetan sartuteko, eta aurrerantzean

onak izateko. Eta gogo obeagaz egin dagizuentzat, esan bear

deutsuet eze, elexa ama santuak bere ori gura dabela, eta orretara zeuek

ekartearren, misiño denporarako induljenzia ederrak, eta parkamen

andiak emoten deutsuezala. Ara zelangoak.

Lelengo bada, etc.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!