18.07.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

40

SERMOIAK (I)

Baia, Ygko errukiorrak? Expectat Dominus, ut misereatur vestri. Ez bein,

diño Yaun bigun onek, bego bein. Neure kontra dabilen ori, nik egin dot

neuk, eta eztot nik galdu gura nire eskuetako gauzea. Neure kontra aserre

diñarduan orregaitik neure Semeak eskatuten deust, eta nik entzungo

dodaz Seme on onen eskariak, berari zor yakan lotsa onagaitik. Bego bada

bein, eta ikusiko dogu ea bere senera badator, eta sartuten bada bear dan

bidean. Ezteuste nire erraiak itxiten ori, orren gaistoa dala bere, ain laster

galduten; eze nik aserre nasanean bere ezin aztu nei nire errukia. Alantxek

egin dau bada zuekaz pekatari gaixoak, alantxek, Yaun errukiorrak. Orain

artean ezteutsue bere aserrerik erakutsi.

Osterantzean, zer izango zan zeugaz gizona, zer zeugaz andrea,

guzurraren ganean testigai okerra emon zenduana? Etzinean egongo

oraingotz infernuko ondarretan erretan eta kiskalduten? Ygkoaren errukiagaitik

eze; zer izango zan biraoti orregaz, batek gauzarik txikiena egiten

deutsun orduko zeure biraoakaz luurra gora, eta zerua beera ekarri

bear dozunagaz? Etzinean infernuan egongo? Ygkoaren errukiagaitik eze,

zer izango litzateke zeugaz, loi orregaz, zeinek zeure buruagaz dala, lagunagaz

dala, eta, lotsagarri gogorra! ganadu mutuakaz bere bai, beti ibili

bear izan dozun zantarkerietan, aragizkoetan, beti loi-zikin eginik? Ai!

Misericordiae Domini quia non sumus consumpti. Ygkoaren errukitasunari esker

andiak bizi bagara, galdu ez bagara, ondatu ezpagara. Bai, ze ganekoan

geureak egingo eban, bein betiko galduak izango ginean. Galdua izango

zinean zeu lotsaarren zeure pekatua konfesau ezinda ainbeste urtean erabili

dozuna, bitartean Konfesiño eta Komuniño okerrez ase ta bete egiten

zareala. Galdua izango zinean zeu arako pekatutik sortu yatzun seiña

galduteko Ygkoak dakizanak egin zenduzana. Galdua izango zinean zeu

iñoren ondasunakaz aberaztuta galanto bizi zareana. Eta berba baten esateko,

Ygkoaren errukiagaitik eze oraingotz galduta zengozen, infernuan

ondatuta egongo zineen pekatari errukarri guztiak.

Baia Ygko errukiorrak etzaituez galdu gura izan, eta orregaitik itxaron

deutsue, eta beragana biurtuteko astia emon deutsue. Ezta ori guztia;

orrez ganetik berak dei egin deutsue, beragana ekarri gura izan zaituez.

Yaunak berak esanik dauko aserre danean bere, bere sumina ta guzti, erakutsi

bear izaten dabela bere errukitasuna, eta ondo ta ondo agertau dau

ori zeuekaz pekatari gaixookaz. Ai zeinbat bider dei egin deutsuen Yaun

onek, zeinbat bider esan deutsuen antxina Yudeguai Yeremias-en bitartez

legetxe: «begira, begira guztiz dozuela oker zeuen Ygkoa itxi izana! Ezta

egia pekatu eginda gero berein bider zeuen barruan Ygkoaren deia asmau

izan dozuela? Ezta egia pekatu egin barritan, (eta gero bere, eta bear bada

Juan Mateo Zabala

zeuen poz-zoroen onen onenean) zeuen biotzak erretan zinduezala, min

emoten eutsuela, eragiten zinduezala? Bada ori zan Ygkoak zuei pekatutik

urteteko egite’eutsuen deia. Ezta egia urlia eguneko sermoia entzunda,

artu zenduzala zeure bizitzea onduteko gogoak? Bada ori izan zenduan

Ygkoaren dei gozo bat. Ezta egia zeure laguna, edo zeure ume-galanta il

yatzunean, edo adiskidea, aldea edo atzea iltzanean zeure barruak estututa

artu zenduela konfesiño on bat egiteko burua? Bada ori zan Ygkoak

egin eutsun dei gozo bat.

Ai! Eta zeinbat bider gogora ekarri deutsuezan, berak zeuei eginiko

mesede ederrak zeuentzat prestauta daukan gloria zoragarria, onelan

ondo esanean zeuen biotzak erosteko! Zeinbat bider ikaratu gura izan zaituezan

infernuko pena eta neke gogorrak zuei gogora ekarrita ea gatxean

egin al beeban onean ezin ebana! Ezin ukatu zinaikee gogotik igaro

yatzuela, eta ez bein, ez birritan, eta bai sarri eta sarri, ea norako zareen

zeuek daroazuen bizi-moduagaz; ezin zerurik ikusi zinaikeela; infernuak

izan bearko dabela zeuen betiko tokia, ta bizi-lekuan beste bizi-modu bat

ikasten ezpadozue. Eta orreek, zer deritxazue izan direla? Ygkoaren argitasunak,

Ygkoaren deiak, Ygkoaren grazia gozoak, Ygkoaren deiak izan

dozuez modu berean, Ygkoak berak alan gura izan da zeuek ikusi izan

dozuezan gaixoak, atsakabaak, naibakoak, laburkeriak, nekeak, eta osterantzeko

ikusi bear guztiak, eta bein baxen sarriago euretati etorri izango

yatzuez zeuen bizitzea onduteko amesak.

Eta, zer da Ygkoaren deia eta dei andia baño, berak zeuen errira ekarri

deutsuen Misiño santu au? Esan egidazue, arren, ezta egia Misiño au

zeuen errira etorriko zanaren barria entzun zenduenetik asi zineela batzuk

batzuk, zer diñot batzuk? ezta egia asko eta asko asi zineela zeuen artean

konfesiño on bat egin bear zenduela; zeuen bizi-modu txarra ondu bear

zenduela? Autortu egizue bada Ygkoak bide askotati billatu zaituezala,

beragana eroateko dei-gozoak egin deutsuezala, eta bere aldetik aleginak

eta ezin eginak egin dituzala. Eta ori guztiori egin deutsue zuekaz aserre

dala, zuek bere arerio zareela. Eta, parkatu gurako ezteutsue, beragana

parka eske, pekatuen damuagaz, elduten bazare? Ai! Esan bear deutsuet

Yuditek beste aldi baten bildurrez ilik egozan batzuei zirautsena: Yaunak

galdu gura izan bazinduez, ez eutsuezan oneek guztiok erakutsiko.

Ara bada, Kristiñauak, zeinbat aldetatik itxaron bear dozuen Ygkoaganik

zuen pekatuen parkaziñoa. Ygkoak berak esanik dauko, pekatariari

parkatu gura deutsala, eta benetan ondutera badator, ezteutsela kalterik

ekarriko ordura arteko pekatuak. Ygkoak berak geure pekatuen parkaziñorako

bere Seme bakarra mundu onetara biraldu eban, eta neke

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!