29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IVInkesta(NAF)Eusk.qxd 3/7/08 16:28 Página 148

148

N A F A R R O A

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

2.3. TALDEEN EZAUGARRIAK HIZKUNTZA-GAITASUNAREN

ARABERA

Hizkuntza-gaitasunaren tipologia osatzen duten hiru taldeetako bakoitzaren (elebidunen,

elebidun hartzaileen eta erdaldun elebakarren) ezaugarriak ikusiko ditugu

jarraian.

Elebidunen ezaugarriak honakoak dira:

Eremu euskaldunean edo mistoan bizi dira eta gurasoak bertakoak

dituzte.

Erdiak baino gehiagok euskara dute lehen hizkuntza eta heren batek euskaraz

egin ditu oinarrizko eta bigarren mailako ikasketak. Bostenak, gainera,

eskolatik kanpo ikasi edo hobetu du euskara.

Elebidunen erdiak baino gehiagok gurasoak, biak, elebidunak dituzte.

Halere, bada talde handi bat (laurdena baino gehiago) guraso erdaldunak

dituena.

Euskararekiko interes handia dute eta euskara sustatzearen alde daude.

Elebidun hartzaileen ezaugarriak, aldiz, beste hauek dira:

Gehienek gaztelania dute lehen hizkuntza eta gaztelaniaz egin dituzte

oinarrizko eta bigarren mailako ikasketak.

Oro har, familia, lagunartea eta lan-giroa erdaldunak dituzte, baina elebidun

hartzaile gehienen seme-alabek euskaraz dakite.

Gehienak eremu mistoan bizi dira.

Euskararekiko interes handia dute eta euskara sustatzearen alde daude.

Azkenik, erdaldun elebakarrak honelakoak dira:

Gehienak bertakoak diren arren, etorkinak ere gero eta gehiago dira,

azken urteotan etorritakoak, hain zuzen ere.

Ia denek gaztelania dute lehen hizkuntza edo euskara ez den besteren

bat.

Eremu mistoan eta ez euskaldunean bizi dira.

Ehuneko hamabost euskara ikasten ahalegindu dira eskolatik kanpo.

Euskararekiko interes txikia dute, baina lautik bat euskara sustatzearen

alde dago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!