29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IVInkesta(NAF)Eusk.qxd 3/7/08 16:28 Página 180

180

N A F A R R O A

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

5. Euskararen erabilera eremuka

Euskararen erabileraren azterketarako kontuan hartu diren eremuak honakoak

dira:

familia (bikotekidea, seme-alabak, neba-arrebak eta gurasoak)

gertuko komunitatea (lagunak, auzokideak, lankideak, dendak)

eremu formalak (bankua edo kutxa, anbulatorioa, udal-zerbitzuak)

5.1. EUSKARAREN ERABILERA ETXEAN

Etxean seme-alabekin eta

neba-arrebekin erabiltzen da

gehien euskara

Nafarroako 16 urtetik gorako biztanle guztiak kontuan

hartuz, %5ek beti edo nagusiki euskara erabiltzen dute

etxean eta beste %2k euskara gaztelania beste. Bada

beste hiztun multzo bat (%2) euskara erabili erabiltzen

duena, baina gaztelania baino gutxiago.

Hiztunaren harreman-sare euskaldunaren dentsitateak

eta erraztasunak berebiziko garrantzia dute euskararen

erabileran eta bereziki etxekoan.

Etxean denek edo ia denek euskara dakitenean, Nafarroako 16 urtetik gorako biztanleen

%69k nagusiki euskara erabiltzen du bertan eta %15ek euskara gaztelania

beste. Baina etxean euskaraz dakitenen kopurua erdira jaisten denean, inork

ez du nagusiki euskaraz hitz egiten eta %2 baino ez da euskara gaztelania beste

hitz egiten duena.

Gune soziolinguistikoaren arabera ere, gorabehera handiak daude euskararen

etxeko erabileran. Laugarren gunean (euskaldunak >%80), esaterako, %65ek

euskara erabiltzen du nagusiki etxean eta %13k euskara gaztelania beste.

Euskaldunak %50 baino gutxiago diren guneetan, aldiz, etxean euskaraz nagusiki

hitz egiten dutenak %2 edo gutxiago dira eta euskara gaztelania beste erabiltzen

dutenak %3 edo gutxiago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!