29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IVInkesta(EH)Eusk.qxd 3/7/08 16:28 Página 230

230 IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

Laginketa polietapikoa izan da eta inkestak egiteko etxebizitzen aukeraketa geruzatua

gune soziolinguistikoaren eta udalerriaren arabera.

Iparraldeko lagin osoaren laginketa-errorea +%2,3koa da %95,5eko konfiantzamailarako

eta p=q=%50. Konfiantza-maila bererako, zonaldekako laginketa-erroreak

honako hauek dira: ±%3,6koa BAMen, ±%3,6koa Lapurdiko barnealdean eta

±%4,5ekoa Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

NAFARROA

Nafarroako Foru Erkidegoan landa-lana Gizaker enpresak egin du.

Datu-bilketa 2006ko ekain eta uztail bitartean egin da, telefono bidez eta galdetegi

egituratua eta itxia erabiliz.

Lagina zehazteko, 16 urte edo gehiagoko biztanleak hartu dira kontuan. Guztira

1.600 inkesta egin dira, eta eremuaren arabera honela banatu dira: 500 inkesta

eremu euskaldunean, 753 inkesta eremu mistoan eta 347 inkesta eremu ez euskaldunean.

Eremu bakoitzean, 16 urte edo gehiagoko biztanleriari proiektatu zaizkio emaitzak,

2001eko zentsu eguneratua oinarri hartuz. Gainera, eremu bakoitzean, 16

urte edo gehiagoko biztanleriaren banaketaren arabera haztatu dira emaitzak,

sexua, adina eta euskaldunen zein ez euskaldunen banaketa kontuan hartuta.

Laginketa polietapikoa izan da eta inkestak egiteko etxebizitzen aukeraketa geruzatua

gune soziolinguistikoaren eta udalerriaren arabera.

Nafarroako Foru Erkidegoko lagin osoaren laginketa-errorea +%3,3koa da

%95,5eko konfiantza-mailarako eta p=q=%50. Konfiantza-maila bererako, eremukako

laginketa-erroreak honako hauek dira: ±%5,0koa eremu euskaldunean,

±%4,6koa eremu mistoan eta ±%5,7koa eremu ez euskaldunean.

EUSKAL HERRIA

Euskal Herriko lagin osoaren laginketa-errorea +%1,6koa da %95,5eko konfiantza-mailarako

eta p=q=%50. Konfiantza-maila bererako, euskaldunen laginketa-

-errorea ±%2,0koa da eta ez euskaldunena ±%2,6koa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!