29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IVInkesta(NAF)Eusk.qxd 3/7/08 16:28 Página 165

N A F A R R O A

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

165

Azken 15 urteotako bilakaera aztertuz gero, euskararen erabilera ez da ia aldatu

ehunekoan. 1991n, Nafarroako biztanleen %5,9k erabiltzen zuten euskara gaztelania

beste (%2,2) edo gehiago (%3,7). Hamar urte beranduago, 2001ean, %5,8

ziren euskara gaztelania beste (%1,6) edo gehiago (%4,2) erabiltzen zutenak.

2006an %5,6k erabiltzen dute euskara gaztelania beste (%2,4) edo gehiago

(%3,2).

Aldi berean, multzorik handiena alde handiz gaztelania hutsean mintzatzen direnen

ehunekoa izateaz gain, ez du ia aldaketarik izan. Ikus ditzagun datuak: %90,9

mintzatzen ziren gaztelaniaz soilik 1991n, %89,9 bost urte geroago eta 2006an,

esan bezala, %90,3.

20. irudia. Euskararen erabileraren bilakaera. Nafarroa, 1991-2006 (%)

100

80

60

40

20

0

1991 2006

Euskararen erabilera

Euskara gaztelania baino gehiago

Euskara gaztelania beste

Euskara gaztelania baino gutxiago

Gaztelania bakarrik

Iturria: IV. Inkesta Soziolinguistikoa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza, 2006.

Dena dela, erabilerari buruzko emaitzetan alde handiak daude eremu euskaldunaren,

mistoaren eta ez euskaldunaren artean. Izan ere, euskara gaztelania beste

edo gehiago erabiltzen dutenak %46,5 dira eremu euskaldunean, %1,8 eremu

mistoan eta %0,3 eremu ez euskaldunean. Horiekin batera, euskara gaztelania

baino gutxiago erabiltzen dutenena talde esanguratsua da, batez ere eremu euskaldunean

eta eremu mistoan: %10,5 eta %4,7 hurrenez hurren. Txikiagoa da,

ordea, (%1,4) eremu ez euskaldunean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!