29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IVInkesta(IPAR)Eusk.qxd 3/7/08 16:28 Página 90

90

I P A R R A L D E A

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

1.3. TALDEEN EZAUGARRIAK HIZKUNTZA-GAITASUNAREN

ARABERA

Hizkuntza-gaitasunaren tipologia osatzen duten hiru taldeetako bakoitzaren (elebidunen,

elebidun hartzaileen eta erdaldun elebakarren) ezaugarriak ikusiko ditugu

jarraian.

Elebidunen ezaugarriak honakoak dira:

Iparraldean jaio dira, gurasoak bertakoak dituzte eta euskara izan da

euren lehen hizkuntza.

Gehienen familia eta lagunartea euskaldunak dira ia osorik, baina ez lan-

-giroa.

%70 inguru 6.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi dira.

Erdia baino gehiago 50 urtetik gorakoak dira, eta elebidun guztietatik

herena 65 urte edo gehiagokoak.

Edadetuak izanik, euren ikasketa-maila batez bestekoaren azpitik dago.

Euskararekiko interes handia dute eta euskara sustatzearen alde daude.

Elebidun hartzaileen ezaugarriak, aldiz, beste hauek dira:

Iparraldean jaioak dira, erdia baino gehiago Lapurdi barnealdean eta ia

erdiek euskara izan dute lehen hizkuntza.

Euskaldunagoa dute lagunartea familia eta lan-giroa baino.

%40 euskara ikasten ari dira edo ikasten ibilitakoak dira.

Gehienek euskararekiko interesa dute eta euskara sustatzearen alde

daude.

Azkenik, erdaldun elebakarrak honelakoak dira:

Hiru laurden etorkinak edo etorkinen seme-alabak dira eta frantsesa izan

dute lehen hizkuntza.

Familia, lagunarte eta lan-giro erdalduna dute.

Erdia baino gehiago BAMen bizi dira.

Gehienek badute euskarari buruzko interesik. Bestalde, erdiek ez dute

euskara sustatzearen ez aurkako ez aldeko jarrerarik, laurden bat sustatzearen

alde daude eta gainerako laurdena, berriz, aurka.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!