29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IVInkesta(IPAR)Eusk.qxd 3/7/08 16:27 Página 74

74

I P A R R A L D E A

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

Euskadin lehenagotik hasi izana, bildutako esperientzia, sortutako tresnen aniztasuna

eta profesionaltasuna,… baliozko ereduak dira EEP-rentzat, Iparraldeari egokitua

zaion euskararen aldeko hizkuntza-politika bat finkatzen laguntzeko.

Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa horren erakusgarri da. Horrelako tresnak

ezinbestekoak dira egoera soziolinguistiko bat zehazki ezagutzeko, daramaten politiken

emaitzak ebaluatzeko eta gizartearen eragile guziekin azterketa hori partekatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoak 1991, 1996 eta 2001 urteetan antolatutako hiru

inkestek jadanik aztertzen zuten Iparraldearen egoera.

2006ko inkesta elkarrekin antolatzea urrats garrantzitsua da: Euskal Kultur Erakundearekin

lehenago finkatutako partaidetzari segida emanez, lehen aldiko, mugaz bi

aldeetako botere publikoek ekintza komun bat elkarrekin gauzatu dute. EAE-k lan

honen obragintza bere gain hartu du, Euskal Herri osorako. Iparraldeari dagokionez,

EEP-k, lagina finkatzeko ardura INSEE erakundeari eman dio eta, inkesta egiteko

aukeratua izan den entrepresarako (SIADECO), finkatutako kargu-txostena errespetatu

(galdetzaileak, egoitza, materiala…) ahal izateko lan-baldintzak segurtatuak zirela

zaindu du.

Bestalde, EEP-k ekarpen bat egin du, inkestaren beste urrats batzuetan: txostenen

idazketa eta itzulpenak, emaitzen zabalkuntza…

2006ko Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzek, aurreko hiru inkestek jadanik agerian

utzi zituzten joera nagusiak berresten dituzte: elebidunen beherakadak jarraitzen

du, bai kopuruaren aldetik, bai eta ere ehunekoaren aldetik. Datozen urteetan, badaude

bi datu demografiko nagusi eragina izango dutenak, beherakada horrek jarraituko

duela pentsatzeko:

– Iparraldeko jendetzak azkarki hazten jarraitzen du, Iparraldera bizitzera etortzen

den kanpoko jendearen ondorioz.

– Elebidunen herena 65 urtetik gorakoa da.

Laugarren inkesta honek frogatzen du joera-aldaketa bat posible dela.

Aurreko inkestak erakusten zuen beherakada gelditu egiten zela adin-tarte gazteenetan.

2006an, itxaropen hori gauzatzen da, eta hainbat adierazle berriz goiti doaz

lehen aldiko: hizkuntza-gaitasunaren ehunekoa gora egiten hasi da, baita erabilerarena

ere, transmisioa hobetu egin da, hiztunen irabaziak galerak baino handiagoak dira …

Joera-aldaketa hori bereziki azpimarratzekoa da Lapurdiko eskualdetan (kostaldean eta

Lapurdi barnealdean; eskualde jendetsuenak). Gainera, joera berri hau euskararen aldeko

jarrera baikor batzuetan oinarritzen da: euskararen irakaskuntzako arloan, euskararen

presentzia garatzeko hedabideetan edo zerbitzu publikoetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!