29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IVInkesta(EAE)EUSK.qxd 3/7/08 16:26 Página 50

50

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

4.3. EUSKARAREN ERABILERA ELEBIDUNEN ARTEAN

Orain arte aztertutako emaitzen arabera esan dezakegu azken 15 urteotan, oro

har, hau da, gizarte osoa kontuan hartuta, euskararen erabilerak aurrera egin

duela neurri batean ala bestean: gero eta lagun gehiagok erabiltzen du euskara

EAEn.

Erabileraren hazkunde hori, gainera, ez da eremu edo jarduera jakin batean edo

batzuetan bakarrik gertatzen ari, gizarte-bizitza osoan baizik. Egia da, halere, euskara

erabiltzeko baldintza egokiak behar direla, eta horiek oraindik EAEko esparru

eta gune gutxitan ematen direla.

Gero eta lagun gehiagok daki euskaraz eta, horren arabera, esan bezala, gero eta

gehiagok erabiltzen du euskara. Baina, gaur egun elebidunen artean euskara erabiltzen

dutenen proportzioa lehen erabiltzen zutenena baino handiagoa ala txikiagoa

da? Galdera horri erantzuten eta zergatiak argitzen ahaleginduko gara

jarraian.

Hasteko, unibertsoa mugatuko dugu. EAEko 16 urtetik gorako elebidunak 557.600

dira, unibertso osoaren %30,1. Horietako %31,8 euskal elebidunak dira, %28,4

elebidun orekatuak eta %39,7 erdal elebidunak. Adinari dagokionez, elebidunen

%43,4 gazteak dira (35 urte baino gutxiago dituzte), %38,9 helduak dira (35 eta

64 urte) eta %17,7 zaharrak (>65 urte). Eta lehen hizkuntzari dagokionez, erdia

baino gehiago (%56,5) euskaldun zaharrak dira, %11,6 jatorrizko elebidunak eta

%31,9 euskaldun berriak. Beraz, hiru elebidunetatik bik etxean jaso dute euskara

eta ia herenak eskolan edo euskaltegian ikasi du euskara.

Elebidunen %61,2k euskara gaztelania beste (%19,6) edo gehiago (%41,6) erabiltzen

du, %24,1ek euskara erabiltzen du, baina gaztelania baino gutxiago, eta

%14,7k ez du euskararik erabiltzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!