29.10.2014 Views

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

IV. Inkesta Soziolinguistikoa. 2006 - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IVInkesta(IPAR)Eusk.qxd 3/7/08 16:28 Página 84

84

I P A R R A L D E A

IV. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA

BAM

Elebidunak %12 inguru dira 50 urte edo gehiagokoen artean. 50 urtetik behera,

aldiz, ehunekoa gutxitu egiten da adinak behera egin ahala: 49 eta 35 urtekoen

artean %6,6koa da, 34 eta 25 urtekoen artean, berriz, %2,8koa baino ez da. Dena

dela, 24 eta 16 urtekoen artean %6,5ekoa denez, beheranzko joera eten egin da

eta berriro gorantz doa. Azken bi adin multzoen arteko datuak konparatuz, elebidunen

ehunekoak eta baita kopuruak ere hazkunde nabarmena izan dutela esan

daiteke.

Bestalde, elebidun hartzaileen ehunekoa elebidunena baino handiagoa da 16-34

urtekoen artean BAMen, batez ere 16-24 urtekoen artean. Adin multzo horretan

portzentajea %8koa denez, elebidun hartzaileen ehunekorik altuena du. Aipagarria

da 35 urtetik gorakoen ehunekoa ez dela %6ra ere iristen, Iparraldeko gainerako

eskualdeetan ez bezala.

Erdaldun elebakarrak asko dira adin talde guztietan (%80tik gora), baina gehien

25-34 urte artekoetan (%91).

Hortaz, 16 eta 24 urte bitartekoen datuak ikusita, aurreikus daiteke gero eta gazte

elebidun eta elebidun hartzaile gehiago izango dela BAMen, nahiz eta gutxiengo

txikia diren oraindik.

5. taula. Hizkuntza-gaitasuna adinaren arabera. BAM, 2006 (%)

16 urte edo gehiagoko biztanleria

Adin-taldeak Elebidunak

Elebidun Erdaldun

hartzaileak elebakarrak

≥ 65 11,8 5,8 82,4

50-64 12,7 3,5 83,8

35-49 6,6 4,8 88,6

25-34 2,8 6,2 91,0

16-24 6,5 8,0 85,5

BAM 8,8 5,4 85,8

Iturria: IV. Inkesta Soziolinguistikoa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza,

2006.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!