26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KULTURAREN EUSKAL PLANA

18

datz hauek dituelarik: kultur eta hizkuntz ondarea, gutxi edo gehiago komunak diren sinbologia eta autobalorazio

identifikagarriak —mestizaje ugariz zeharkatuak, jakina—, erreferentziako instituzionalizatzea,

eta produkzio, pertsona arteko eta erakunde mailako harreman sarea. Horrek «gu» bat moldatzen du, «guztiok»

moduan ulertuta. Gunearen kontzeptuak, prozesuen, birtualtasunaren eta harremanen baitakoa den

heinean, esparru politiko-administratiboak gaindikatzen ditu, baita lurraldeetakoak ere.

1.2.2. Gunea eta lurraldea Euskal Hirian

Euskal Herria txikia da eta elkarrengandik urrunen dauden puntuen arteko gertutasunak posible egiten

du Bernardo Atxagaren Euskal Hiria bezala ikustea. Hiri globala bezala ere ikus daiteke, pertsonen eta

jardueren ezagutza eta harreman hurbila ahalbidetzen duen eta gero eta etekin handiagoekiko harremanen

sistema konplexu eta sarri bat ehuntzen duen hiri gisa; edo berezko euroeskualde bezala, indarrean

dauden egitura politiko-administratiboen gaindikoa; edo Arku Atlantiko osoa hartuko duen euroeskualde

baten gune dinamizatzaile moduan. Hurbilketa horiek guztiak, bateragarriak ez ezik,

beharrezkoak ere badira.

Kultur eta informazio mugarik ez dagoen aro honetan, ez litzateke ulergarria izango euskal lurraldearen

barruan euskalduna bezalako kultura minoritario —eta, euskararen alorrean minorizatu— batean

eragiten duten gai kultural hutsen gainean mugak egotea. Hemen, Euskal Herria, lurralde garapeneko

aldeak dituen arren, ondarea, artea, kultura eta historia partekatzen dituen entitate historiko kulturala

bezala ulertzen da. Pentsatzekoa da erakunde politiko-administratiboek osagai horiek lurralde bakoitzaren

ondare gisa babestuko dituztela, baina baita kultur komunitate zabalago baten ondare komun partekatu

gisa ere.

Kulturaren Euskal Plana EAEk sustatzen du —euskal komunitateen artean zatirik handiena—, eta EAEn bakarrik

dago indarrean. Baina Kulturaren Euskal Plana gainerako lurraldeekin eta diasporarekin kultur harreman

egokiak ezartzeko pentsatua dago, honako neurri hauen bitartez:

— Erakunde komunak sendotzea: adibidez, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza…

— Lankidetza maila askotan: jarduera eta proiektuetan beste lurraldeetako entitate eta erakunde publiko

eta pribatuekin; ondare, arte edo kultur industrien mailako jardueretan kultur elkarte komunekin;

zerbitzuetan; enpresen artean; Kulturaren Euskal Plana garatzeko lantaldeetan parte hartuz;

sortzaile euskaldunei lagunduz, edozein lurraldetakoak direla ere; erakundeen arteko

hitzarmenak eginez...

— Guztion artean duguna sustatzea: euskararen mundua; etnografia, bibliografia eta katalogoak;

informazioaren eta ikerketaren esparruak; kultur zerbitzuak...

— Lurralde batzuetan zein besteetan, bertako obraren zabalkundeari lehentasuna ematea, eta, ondorioz,

merkatua sortu eta zabaltzea.

1.2.3. Sistema kulturala eta gune horren erreprodukzioa

Garaiotan, eta gehiago indarra hartuz doan «informazioaren gizartea» bereizten duen harreman etengabeko

kulturen arragoan, kultur eta komunikazio gunea behar bezala erreproduzituko bada, kultur sistema

instituzionalizatu eta iraunkorra eduki behar da. Egituraketak bakarrik ahalbidetuko du kultur garapen endogeno

eta jasangarria, kultura bideratuko duen proiektu edo eredu batez eta jardueren bidez hura eratuko

duten kultur politikako bitartekoak direla medio. Sistema horren zati erabakigarriak dira gizarte zibila

eta gizarte eragileak.

Miraria da euskal kultura historikoaren zati batek erakundeen sare sendorik gabe bizirik iraun izana, eta

kulturaren euskal eremuak aurrera egin izana. Gune horrek iraun dezan, eutsiko dioten egiturak edo sistemak

sustatu behar dira. Horien artean garrantzitsuenak honako hauek dira: hezkuntza sistema, sistema

politiko autogestionaturen bat, komunikazio sistema eta kultur sistema.

Ildo horretatik, euskal gune kulturala de facto onartzea eta eraikitzea, kontraesankorra izan gabe, errealitate

beraren alderdi ezberdinak dira: sistema batetik abiatuta kultur proiektu eta jarduera bat eraikitzea,

emaitza moduan abiapuntuko gunearen erreprodukzioa, garapena eta aldaketa emango duena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!