26.08.2013 Views

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

KULTURAREN EUSKAL PLANA - Euskara - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KULTUR INDUSTRIEN AZPISISTEMA AUKERAK

• Behar eta kanal ugalketari lotutako eskari handiak balio berria ematen dio eskaintza interesgarriari,

eta aukera bat da, halaber, herrialde, eragile eta enpresa sortzaileentzat, eskaintzak sortaka

bideratzen dituzten eragile berrientzat bezalaxe. Ohiko eskaintzarekin batera «prototipoen

industria» baten kalitatea eta sortze-arriskua duen ospe oneko ildo bati eustea interesgarria da.

Halako label edo marka bat lortu behar da euskal kultur produkziorako, eta horretarako nortasun

propioaren alde egin behar da, kalitatez, label horri koherentzia emateko ahaleginaz, eta espazioak

bilatuz.

• Badugu sortzaile belaunaldi berri bat (film laburretan abiatutako zinegileak, eleberrigileak, musika

taldeak...), baina gehiago dira aukera bat benetako indargunea baino, baldin eta mass-medien

errekonozimendua, erakundeen laguntza eta enpresa arriskua iristen ez bazaie. Edukietan

espezializatzeak enpresa eta profesional egiturari laguntzea eskatzen du, produktuen gainetik.

Euskal industri tradizioak eta elkarlanerako clusterretan dugun eskarmentuak egun dauden baliabideetatik

probetxua ateratzea ahalbidetzen digute.

• Oso interesgarriak izango lirateke barne zein kanpo aliantzetarako politikak, eta are interesgarriagoa

bazkide estrategiko kanpotarrak izatea.

• Hedabideek funtsezko eginkizuna dute zabalkundean, kultur edo literatur programen bidez

edota musikari zabalkundea emanez, film laburrak eskainiz eta kultur agenda egonkorra mantenduz.

Bidezkoa litzateke hedabide publikoetan eta emakida autonomikoko FM pribatuetan

kultur proposamenetarako emisio kuotak finkatzea, alor honetan beste hedabide pribatuekin

ere hainbat akordio lortzearekin batera. Telebista-kanalen kopurua areagotzean, asko zabaltzen

dira produktuak banatzeko eta erakusteko aukerak. Herrietako telebistak, publikoak eta pribatuak,

garatzeak indar handia emango lioke ikus-entzunezkoen produkzioari, komunikazio-sistema

hobetzearekin batera.

• Nazioarteko proiekzioa duten programak finkatzea (Niniak, Kimuak...) edo taldeak ferietara joatea

(literatur eta musika ferietara, elkarrekiko katalogoen edizioa...) edo nazioarteko proiekzioa

duten ekitaldiak baliatzea (Donostiako Zinemaldia) edo munduko euskal etxeen sarea erabiltzea,

erakusleiho bikainak dira Euskadin egindakoaren sustapen lana egiteko.

• Alabaina, merkatuetan banaketa-egiturak finkatzeko bertako banatzaileak prestatu behar dira,

«esportaziorako partzuergo» edo antzekoekin batera.

• Zineari dagokionez, euskal kapitala duten aretoen sareak epe luzeko akordioak ahalbidetzen ditu,

bertako eta euskarazko zinearen onerako.

• Eskulangintzaren industriari dagokionez, lan eta produkzio prozesuak hobetu behar dira, eta eskulangintza

aisia-turismo-kultura estrategietan txertatu. Banaketa komuna interesgarria litzateke.

• Software libreak (Linux) —Eusko Legebiltzarrak bidetzat aitortuak— aurrezki eta harreman aukerak

eskaintzen dizkio herrialde txiki bati. Era berean, copyleft espazio bat sortu behar da

—zerbitzu publikoko sarrera libreko edukiak—, laguntza espezifikoak banatuz edo deialdi arautuak

antolatuz; eta hori beste egoera, produktu eta zerbitzuetako jabetza intelektualeko eskubideekin

batera daiteke.

• Sareari lotutako merkatuak (deskargak, salmentak, sustapena...) pixkanaka-pixkanaka ari dira

zabaltzen, baina denborak aurrera egin ahala merkatu-kuota irabaziko dute. Honek argitaletxe,

fonografi eta ikus-entzunezkoen alorretarako balio du, zer esanik ez multimediarako. Eskulangintzako

eskarietarako ere garrantzitsua izango da. «Banda zabalak» orain arte ezagutu gabeko

aukerak eskainiko ditu, esate baterako off line eta on line produktu mota berriak, deskargakoak,

streaming erakoak (biltzerik ez dagoen fluxu etengabea) edo pull sisteman (informazio pertsonalizatua)

edo push gisa (puntutik masarako zabalkundea) jasotakoak.

• Finantzaketarako eta inbertsioari laguntzeko lanabesen beharra dagoen kontzientzia sortu da;

lanabes horiek kulturarekin eta eskulangintzarekin, «ekonomia berriarekin» eta ukiezinekin lotuagoko

alorretara egokituta egon beharko dute.

EAE-KO KULTUR SISTEMA ERAGILEEN IKUSPEGITIK

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!